Maiaren publizitate banaketaren aurka helegitea aurkeztu du Euskalerria Irratiak

  • Euskalerria Irratiak helegitea aurkeztu du Nafarroako Auzitegi Administratiboaren aitzinean, Iruñeko Udalaren publizitate instituzionalaren esleipenaren kontra.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko urtarrilaren 28an - 16:38

Navarra Sumaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2019ko azaroaren 4ko erabakian, betekizun baztertzaile bat ezarri zuen publizitatea banatzeko esleipeneko baldintza pleguan: audientzia osoaren %10a gainditzea, hain justu. Azken inkesta soziologikoaren arabera (2016koa), euskaldun osoak Iruñean %10,5 direnez, baldintza horrek publizitate instituzionala jasotzeko aukerarik gabe uzten ditu euskarazko komunikabide iruindarrak, haien audientzia potentzialaren %100a lortu beharko bailukete langa hori gainditzeko.

“Kontratazio publikoetarako lehiaketetan bermatu behar den berdintasun printzipioa guztiz urratzen du, euskal komunikabideei bete ezinezko baldintzak ezartzen dizkielako”, azaldu du irratiko koordinatzaile Juan Kruz Lakastak. “Gure abokatuen irudikoz, kontratu administratiboen foru legearen aurkakoa da; eta, gure ustez, Udalaren mezuak haien hizkuntzan eta haien hedabideen bidez jasotzeko eskubidea duten Iruñeko euskaldun guztiek hizkuntza eskubideak urratzen ditu”, gaineratu du.

Lehenik eta behin, Euskalerria Irratiak helegitea aurkeztu zuen Tokiko Gobernu Batzarraren 2019ko azaroaren 4ko erabakiaren kontra. Batzarrak berak helegitea atzera bota zuen, abenduaren 24ko erabaki baten bidez, batere azalpenik eskaini gabe, besterik gabe baldintza plegua berretsiz. Hori dela eta, “babesgabetasuna” ere salatu du Lakastak. “Eraginkortasuna besterik ez dute aipatu ezarri diguten baldintza beteezina justifikatzeko. Baina eraginkortasuna neurtzeko irizpide bakarra ez da audientzia ponderatu gabea. Hizkuntza ere izan daiteke, entzuleearekiko gertutasuna, beste asko daude”, azaldu du.

Hori guztiori horrela, Euskalerria Irratiak gaur bertan aurkeztu du bigarren helegitea, honako honetan Nafarroako Auzitegi Administratiboaren aitzinean.

Bazkidetzeko deia

2019an, Euskalerria Irratiak 25.000 euro jaso zituen, Iruñeko Udalaren publizitate instituzionalean. “Gurea bezalako irrati txiki batentzat, diru hori gabe geratzea galera handia da. Gainera, urtero errepikatu daitekeena, baldin eta epaileek edo alkatetza aldaketa batek ez badute konpontzen”, azaldu du Lohizune Amatria irratiko esatariak. “Galera horri buelta emateko modurik eraginkorrena Euskalerria Irratiko bazkide egitea da”, gaineratu du. Eta bazkidetzeko bi bide eskaini ditu: euskalerriairratia.eus webgunea eta 948 17 01 51 telefonoa.

“Bazkidetzea modurik eraginkorrena da galera horri erantzuteko, eta Iruñeko euskarazko hedabide independente eta komunitarioa indartzeko”, aldarrikatu du. Euskalerria Irratiak aurrerapauso ugari eman ditu azken urteotan: lizentzia lortu zuen, irratia kalera atera du unitate mugikor berrien bidez, lan taldea gaztetu eta handitu du, webgunea ere indartu du”, esan du Amatriak. “Nolanahi ere, irratiaren indargune nagusia betikoa da: komunitatea. Gure 175 kolaboratzaileak, ehunka iragarleak, 900 bazkideak, 6.000 entzuleak. Eta proiektuak indarrez aurrera eginen badu, komunitate ahaltsu eta eskuzabal horren laguntzaz izanen da”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskalerria Irratia
35 urteurrena emanaldi berezi batekin ospatuko du gaur Euskalerria Irratiak

1988ko azaroaren 7an egin zuen lehen emisioa Iruñerriko irratiak. Urteurrena aitzaki hartuta, Zentral aretoan “musika eta hitza” uztartuko dituen ekitaldi bat antolatu dute.


Euskalerria Irratiak podcasten aldeko apustua eginen du denboraldi honetan

Irrati urtea astelehenean, hilaren 18arekin, abiatuko dute, albistegiak eta arratsaldeko magazina indartuta. Azaroaren 7an, irratiak 35 urte beteko ditu eta hainbat ekimen gauzatuko  dituzte urteurrena ospatzeko.


Hedabideak publizitate instituzionalik gabe Iruñean
Langa bat gehiago

Kalkulua zehatza da. Iruñeko biztanleen %10,5 da euskalduna. Navarra Sumak gidatutako Iruñeko Udalak publizitate instituzionala lortzeko gutxienez audientzia osoaren %10 izatea exijitu die hedabideei. Euskarazko hedabideek publizitatea lortzeko hiriko biztanle... [+]


Eguneraketa berriak daude