Autodefentsa feminista aldarrikatuko dute Bilbon

  • Ostiralean deitutako gaueko manifestazioak eraso sexistarik gabeko Aste Nagusia aldarrikatuko du.

2017ko Aste Nagusian egindako gaueko manifestazioa (Argazkia: Ecuador Etxea)

2018ko abuztuaren 24an - 10:37
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

“Erasoen aurrean autodefentsa feminista” lemapean, gaueko 23:30ean ekingo dio manifestazioak Nafarroa kaletik, Algara Konpartsa abiapuntu. Gaua, kaleak eta jaiak emakumeenak ere badirela defendatzea xede, beltzez jantzita eta buru berokia soinean gerturatzeko deia zabaldu du mobilizazioa antolatu duen AFAk (Autodefentsa Feminista Asanblada). “Gure burua estaltzen dugu aurpegia emateko”, eman dute azalpena.

Emakume, transexual, zein genero arau bitarraren mugetatik haragoko identitateak gorpuzten dituzten norbanakoek oro har, egunerokotasunean eta jaietan jasaten duten indarkeria patriarkalari erantzuna eman eta babesa autogestionatzeko beharra ikusten du asanbladak. Gauez, taldean, beltzez jantzita eta aurpegia estalirik mobilizatzeak behar horri erantzuten dio.

Hiru eraso lehen asteburuan

Aste Nagusiari ekin eta gutxira, lehen egunean bertan, bi eraso sexista eman zirela jakinarazi zuten Bilboko Konpartsek, protokoloa aktibatu eta elkarretaratzea deituz igandean. Igandetik astelehenerako gauez, alabaina, beste eraso bat eman zen eta ostera ere bigarren elkarretaratze bat egin zen. Konpartsek salatu zutenez, aipatutako erasoez gain, gehiago ere eman dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Autodefentsa feminista
2024ko ekainaren 19
Irantzu Varela, komunikatzaile feminista
"Erreparazio zein mendeku ariketa bat da nire eleberria"

2024ko martxoaren 8
Jone Gil Landaburu, Euskal Herriko Mugimendu feministako kidea
"Gure indarra instituzioen hipokrisiaren eta diskurtsoez jabetzeko ahaleginen gainetik dago"

2023ko maiatzaren 10
Teknologia
Jakitetik egitera

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!