Autodefentsa feminista aldarrikatu eta gizonen inplikazioa exijitu du mugimendu feministak

  • Urtero bezala, mugimendu feministak mobilizazioak iragarri ditu Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunerako. Autodefentsaren aldarrian eta gizonen interpelazioan jarri dute fokua aurten. Itaia emakumeen antolakunde sozialistak bere deialdi propioak egin ditu.

Mugimendu feministak Bilbon egindako agerraldia (Argazkia: Ecuador Etxea)

2022ko azaroaren 23an - 10:51
Azken eguneraketa: 12:37

Astelehenean, Euskal Herriko Mugimendu Feministak agerraldia egin zuen Bilbon, azaroaren 25era begirako deialdiak iragarriz. Beldurra eta kontrolaren aurrean, justizia feminista! Antolatuta gaude! leloa aukeratu dute aurtengo Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunerako, eta lelo horren pean indarkeria matxistaren "hamaika formak" salatuko dituzte. Emakumeen aurkako indarkeriak har ditzakeen forma askotarikoen adibide gisa aipatu dituzte "indarkeria instituzionala, lan esparruan jasaten duguna, etxean jasaten duguna" edota "heteroarautik ateratzearren jasaten duguna".

Pasa den udako gertakariak jarri dituzte adibide gisa, ziztaden aferarekin ikusi baitugu nola azaleratu den indarkeria forma berri bat. Mugimendu feministak salatu du indarkeria forma berri hori aplikatzeko mekanismo ezberdinak jarri direla martxan: "kontrol sozial etengabea, beldurrean oinarritutako mezu eta neurriak, poliziaren presentzia neurrigabea... eta dena, berriz ere fokua emakumeongan jartzeko. Esan dezakegu sistema heteropatriarkal kapitalista are modu gordinagoan azaleratu zaigula".

Indarkeria horren guztiaren aurrean hartu beharreko bidea zein den argi dutela adierazi dute, azken urteetan hartutako berbera dela azpimarratuz: antolakuntza eta borroka. Beren arabera, hori zertan oinarritzen den adierazi dute: "Gure arteko sareak eraiki, elkar zaindu, borroka komunak martxan jarri, ardurak hartu, gizonak interpelatu eta sistema errotik aldatzeko bideak eraiki". Eta bide horretan tresna eraginkorrena delakoan, autodefentsa feministaren aldarria egin dute.

Exijentziak helarazteko ere baliatu dute hitzartzea, eta gizonak interpelatu dituzte, indarkeria matxistari dagokionez duten erantzukizunaren ardura har dezaten eskatuz. "Utzi erasotzaile izateari eta konplize izateari. Hartu egoerak eskatzen duen ardura eta erantzukizuna. Azaleko diskurtsoek ez dute balio praktikan ezer ez bada aldatzen".

Horiek esanda, Euskal Herriko hiriburuetako manifestazioak iragarri dituzte, herrietan ere mobilizazioak antolatzera edota horietan parte hartzera dei eginez.

Hegi Euskal Herrian azaroaren 25ean egingo dira manifestazioak. Donostian, 19:00etan abiatuko da Bulebarretik; Gasteizen, 19:00etan San Anton plazatik; Iruñean Gaztelu plaza izango dute abiapuntu, 20:00etan; eta Bilbon Jesusen Bihotzetik aterako dira, 19:00etan.

Biharamunean egingo dute manifestazioa Baionan, azaroaren 26an. 19:00etan abiatuko da mobilizazioa Herriko Etxeko plazatik.

Aldarri bertsuak aho ezberdinetan

Mugimendu feministaren ildo berean mintzatu da Euskal Herriko Bilgune Feminista ere, azaroaren 25era begira argitaratu duten Nazkatuta gaude. Autodefentsa feminista! idazkian. "Nazkatuta" daudela adieraziz hasitako irakurketak, mugimendu feministarenak bezalaxe, aipatzen ditu indarkeria matxistaren forma askotarikoak eta udan ziztaden aferaren harira jazotakoak. "Zorionez, feministok hamaika forma horien aurrean beste hamabi modu bilatu ditugu horiei aurre egiteko. Horregatik, horri guztiari aurre egiteko autodefentsa feminista da dugun tresna", aldarrikatu dute.

Horrez gainera, gizonak interpelatu ditu Bilgune Feministak ere, "erantzukizuna eta ardura" haiengan jartzeko nahia esplizitatuz. "Olatu feministak iritsi zirenean, gizon batzuek ondo ikasi zituzten diskurtso eta azaleko jarrerak. Lotsarik gabe erabili dituzte ikasitakoak. (...) Ikusi dugu nola sistema kapitalista heteropatriarkalak feminismoaren termino eta iruditegietatik etekina atera duen bezala, gizonek ere berdintsu egin dutela. Itxurak ez baitu errokoa aldatzen", arbuiatu dute.

Emakundek ere gizonengan jarri du begirada azaroaren 25eko kanpaina osatzerakoan. "Zer ez duzu ulertu nahi? Solik bai da baietz" da leloa, eta gizonen zuzentzeko helburuz sortua izan da.

Itaiak deitutako mobilizazioak

Mugimendu feministak egindako mobilizazio deialdiak alde batera, Itaiak deialdi propioak egin ditu Euskal Herriko hainbat hiri eta herritan.

Emakumeen antolakunde sozialistak ere indarkeria matxista hartzen ari den forma ezberdinak aipatu ditu, horiek egungo bizi eredura egokitzen doazela adieraziz. Eta autodefentsa aldarria ere egin dute, nahiz eta "autodefentsa sozialista" aldarrikatu duten "autodefentsa feminista" beharrean. Izan ere, ulertzen dute sistema kapitalista dela "indarkeria erreproduzitu eta areagotzen duena" eta hortaz "gizarte kapitalistan indarkeria matxistarekin amaitzea ezinezkoa dela", eta hargatik autodefentsak sozialista izan behar duela. A25 | Indarkeria matxistari aurre egiteko sozialismoa eraiki! bideoan jaso dute beren irakurketa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
2025-05-08 | ARGIA
Iratxe Sorzabal absolbitu du Espainiako Auzitegi Nazionalak, “tratu gizagabeak” pairatu izana aitortuta

Epaiak dio 2001ean Sorzabalek egindako autoinkulpazioa "tratu txarren ondorioa" izan zela, eta beraz, "baliogabea" dela. 1995ean Irunen lehergailu bat jarri izanagatik atxilotu zuten 2001ean, eta bost egunez inkomunikatuta atxiki zuten, gogorki torturatuz.


Frantziako lehen ministroaren alabak ere salatu du “bortizki jipoitu” zutela Betharramgo ikastetxean

Alain Esquerrek idatziriko Le silence de Bétharram (Betharramgo isiltasuna) liburuan eman du lekukotza Helene Perlantek, François Bayrouren alabak. 1980ko hamarkadan egon zen ikastetxe katolikoan ikasle eta berrogei urte luzeetan isilik atxiki ditu bertan jasandako... [+]


2025-04-24 | Gedar
Indarkeria matxistaren aurkako babesa: Hego Euskal Herrian, salatutako kasuen %31tan ez ziren neurriak hartu

Espainiako Estatu mailan, behera egin dute bai ezarritako babes-neurriek bai aurkeztutako eskaerek.


Bortizkeria ikusgarri egitetik, ardura hartu eta erreparaziorako bideak antolatzera

Azken bi hamarkadetan indarkeria matxistaren gaia lehen lerrora ekarri du mugimendu feministaren borrokak, besteak beste, eta bikote arteko indarkeria edo “familia arazo” gisa deskribatzen zenak, eremu publikora eta kalera egin du salto. Indarkeria matxistaren... [+]


Baionako Xingar Ferian salatutako bortxaketa gaitzesteko elkarretaratzea egin dute

Ostegun gauean emakume bat bortxatzea egotzita atxilotu zuten gizon bat larunbatean. Gizona kasua argitu arte zaintzapean dago. Mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean 18:30ean, Baionako Herriko Etxean, eta horren erantzukizuna azpimarratu du.


2025-04-11 | ARGIA
Uztaritze, Domintxaine eta Angeluko hiru ikastetxetan izandako hamahiru eraso salatu dituzte

Hamaika eraso Uztaritzeko (Lapurdi) San Frantses Xabierko ikastetxe katolikoan gertatu ziren, beste biak Domintxaineko (Zuberoa) ikastetxe katolikoan eta Angeluko (Lapurdi) San Josepe ikastetxe publikoan. Uztaritzeko ikastetxean ikasitako bost gizonek beren testigantzak eman... [+]


Betharramgo indarkerien berri “komunikabideen bidez” hartu izana zehaztu du Baionako apezpikuak

Prentsaurrekoa eskaini dute ostegun honetan Marc Aillet Baionako apezpikuak, elizbarrutiko hezkuntza katolikoko zuzendari Vincent Destaisek eta Betharramgo biktimen entzuteko egiturako partaideetarikoa den Laurent Bacho apaizak. Hitza hartzera zihoazela, momentua moztu die... [+]


2025-03-12 | June Fernández
Meloi saltzailea
Eskratxe

Antifaxismoari buruz idatzi nahiko nuke, hori baita aurten mugimendu feministaren gaia. Alabaina, eskratxea egin diote Martxoaren 8ko bezperan euskal kazetari antifaxista eta profeminista bati.

Gizonak bere lehenengo liburua aurkeztu du Madrilen bi kazetari ospetsuk... [+]


85 urteko espetxe zigorra eskatu dute Hondarribiko surf irakasle erasotzailearentzat

11 adin txikikori sexu erasoak egiteagatik 85 urteko kartzela zigorra galdegin du Gipuzkoako fiskaltzak. Astelehenean hasi da epaiketa eta gutxienez martxoaren 21era arte luzatuko da.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Elizako sexu abusuen biktimei kalte-ordaina emango die Iruñeko Artzapezpikutzak, “laster”

Elizak 23 kasu ditu onarturik Nafarroa Garaian. Haiek "ekonomikoki, psikologikoki eta espiritualki laguntzeko" konpromisoa adierazi du Iruñeko artzapezpikuak.


2025-02-28 | Gedar
Adin txikiko neska bati eraso dio Sarako kirol entrenatzaile batek

 15 urteko emakume bati egin dio eraso Izarra klubean jarduten zuen pilota entrenatzaile batek.


Betharrametik Uztaritzera, ikastetxe katolikoetako indarkeriak argiratzeko lekukotasunak

Lestelle-Betharramgo (Biarno) ikastetxe katolikoko indarkeria eta bortxaketa kasuen salaketek beste ikastetxe katoliko batzuen gainean jarri du fokua. Ipar Euskal Herriari dagokionez, Uztaritzeko San Frantses Xabier kolegioan pairaturiko indarkeria kasuak azaleratu dira... [+]


2025-02-26 | Ane Labaka Mayoz
Hatza ezpainetan

Bi neska komisarian, urduri, hiru urtetik gora luzatu den jazarpen egoera salatzen. Izendatzen. Tipo berbera agertzen zaielako nonahi. Presentzia arraro berbera neskek parte hartzen duten ekitaldi kulturaletako atarietan, bietako baten amaren etxepean, bestea korrika egitera... [+]


Eguneraketa berriak daude