Autobus beteak prest dira abortatzeko eskubidearen aldeko manifestaziorako

  • Bihar, apirilak 5, manifestazio nazionala antolatu du abortatzeko eskubidearen aldeko plataformak Iruñean. Espainiako Gobernuak onartutako aurreproiektuak aurrera egingo balu 1985eko legeak baino atzerago egingo luke. Bihar emakumearen gorputzaz erabakitzeko eskubidea norberak baino ez duela aldarri egingo dute milaka lagunek.


2014ko apirilaren 04an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Perrexil eskaintza Andre Maria Zuriari. Perrexila abortatzeko metodo gisa erabili ohi zen.

Ezin jakin zenbat jende bilduko den Iruñeko Golem zine aretoen aurrean, manifestazioaren abiaburuan. Alabaina, plataformak sortutako webgunean autobusak zenbat tokitan antolatu dituzten jakiterik bada. Markina-Xemein, Algorta, Tolosa, Ermua, Ezkerraldea, Arratia, Basauri, Bilbo, Ondarroa, Uribe Kosta, Durango, Gasteiz eta Donostiatik behintzat autobusetan bidaiatuko dute.

Abenduaren 20an Espainiako Ministroen Kontseiluak aurreproiektua onartu zuenetik talde feministek eta emakume taldeek mila eta bat ekintza egin dituzte, batzuk betiko modukoak eta besteak umoretsuak eta originalak. Gasteiztarrek Andre Maria Zuriari lore eskaintza berezia egin zioten adibidez, perrexil sortak eskuan joan ziren Arabako Emakumeen Asanbladakoak. Eskean ere ibili ziren, belaunikatu eta dirua bildu zuten Londresera abortatzera joateko. Donostian Munilla gotzainari emakumeek abortatzeko eskubidea dutela gogorarazi zieten “Bizitzaren aldeko eguna ospatu” zuten egunean. Hego Euskal Herriko hainbat hiriburutan Jabetza Erregistroan euren gorputzak erregistratu zituzten. Oso deigarria izan zen bestalde, lau feministek PPren kongresuan Donostiako kurssalen egindako ekintza: eskuak eta aurpegia gorriz margotu eta “Gure gorputza, gure erabakia” aldarrikatu zuten.

Abenduaren 20ko albistea eskutan, feministak saretzen hasi ziren zetorrenari erantzuna emateko. Abortatzeko eskubidearen aldeko plataforma nazionala Hego Euskal Herrian dago hedatuta eta lau adar ditu herrialde bakoitzean. Ipar Euskal Herriko mugimendu feministak atxikimendua adierazi dio plataformari. Plataforma nazionalean ez bezala, herrialdeetako plataformetan talde feministez gain norbanakoek hartzen dute parte. Plataformako kideek adierazi digutenez, deigarria izan da zenbat norbanako gerturatu den borroka honetan parte hartzera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abortu eskubidea
2024-03-12 | Euskal Irratiak
Jacqueline Idiart
"1970eko hamarkadan milioi bat emaztek abortatzen zuten Frantzian legez kanpo"

Abortuaren eskubidea Frantziako konstituzioan sartu da aste honetan. Baina abortatzeko eskubidea ez da gaur goizeko afera. Jadanik 1970. hamarkadaren hasieran mugimendu azkarrak izan ziren eskubide horren erdiesteko Ipar Euskal Herrian.


Frantziako Konstituzioak jasoko du "aborturako askatasuna bermatzea"

Senatuaren babesa jaso zuen joan den ostegunean, eta Kongresuak berretsi du astelehenean konstituzioaren aldaketa agintzen duen neurria. Frantzia da konstituzioan abortu eskubidea "bermatzen" duen munduko estatu bakarra.


"Aborturako askatasuna" konstituzioan jasotzearen alde bozkatu du Frantziako Senatuak

267 senatarik alde bozkatu dute eta 50ek kontra. Frantziako Legebiltzarrak eta Senatuak alde bozkaturik, bi ganberak biltzen dituen Kongresuaren bozketa eskas da: martxoaren 4an eginen da, eta printzipioz aldeko botoa gailendu beharko litzateke.


Espainiako Gotzainen Batzarraren aurka Donostian agertutako kartelak ikertzeko eskatu dute Abokatu Kristauek

Abokatu Kristauek "iraingarritzat" jo dituzte Donostian agertutako kartelak. Haien ustez, hiru delitu egin dituzte egileek: gorroto-delitua, erlijioen-sentimenduen aurkakoa eta egoera zibilaren usurpazioa. Ekintza anonimoa izan da, Askabide klinikaren ondoan jarritako... [+]


Elizaren pederastia kasuak salatzeko kartelak agertu dira Donostian

Espainiako Gotzainen Batzarraren izena daramaten kartelak agertu dira Askabide klinikaren ondoan: "Orain abortatzen baduzu, zer joko dugu larrutan hemendik 5 edo 6 urtetara?".


Eguneraketa berriak daude