Uda oso beroa nozitzen ari den Australian 2019ko sute handiek orain artean hil dituzte bederatzi pertsona, milaka etxe suntsitu eta denetara bost milioi hektareako eremua kiskali, Euskal Herriaren eremuaren bi halako baino handiaoa. Klimaren aldaketa ukatzen duten agintariek daukate gobernua Australian.
Historia aurreko garaietatik deforestazio eta desertizazio handia ezagutu duen Australian ohikoak dira udako suteak betidanik, eta horri eman dio aitzakia Scott Morrison lehen ministroak oraingoei larritasuna ukatzeko: Hawaii uharteetan izan da oporretan krisiaren larrienean. Baina, klimaren aldaketa ukatu nahi duten agintarien apetaren gainetik, 2019koak suertatu dira orain arte ezagututakoen artean handien eta hilgarrienak.
Sute aro suntsigarri hau gertatzen ari da Australiak bizi duenean bere historiako udarik beroena, mundu osoan azken urteotan bizi diren beroaldien haritik.
Australia osoan gertatu diren arren suteak, eskualderik kaltetuenak dira Queensland eta Hegoaldeko Gales Berria, non 1.000tik gora diren erretako etxebizitzak. Abuztitik hona ugaritu diren suteok aurten ekialderago iritsi dira, populazioaren gehiengoa bizi den eta jarduera ekonomiko nagusia daukaten eskualdeetara. Garrek eragindako kalteez gain, biztanlegoaren herena aurkitu da aste luzeetan haizeak ekarritako ke artean bizitzera kondenatuta. Su-hiltzaileak eta estatuaren gainerako zerbitzuak larrialdietara iristeko zailtasunek gainditu dituzte.
Kalte ekologikoak ere izugarriak dira. Australiako paisaia ezagunena osatzen duten sastraka eta basamortu giroko basoez gain, orain artean ondo babestuta egon diren zenbait altxor natural ere hondatu dituztela uste da –kalteen inbentarioa oraindik egitea nekeza baina–, tartean zenbait zuhaitz eta oihan oso zaharretan, UNESCOk duela jada hilabete ohartarazi zuenez.
Garretatik ihesi noraezean dabiltzan animalia basati asko, hala nola kanguro edo koalak, babesten saiatu dira hainbat herritar, hedabide eta sare sozialetako irudiek erakutsi dutenek.
Prekaritate global hirukoitza pairatzen dute Pakistanen, klimak, energia gabeziak eta finantza publiko arazoak elkarrekin eragindakoak, bakoitzak bertze bien kalteak areagotzen dituela. Halere, arazoaz jabetu dira bertako agintariak eta bideratu dituzte aldaketak, nahiz eta... [+]
2003ko udarekin batera, 1970etik beroena izan da aurtengoa. Europar Batasuneko "Copernicus" behategiak larrialdi klimatikoa dela-eta bero boladak "maizago" egongo direla dio, eta aurtengo ekainean bere ondorioak izan ditu: ehunka pertsona hil dira Europan.
Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.
Lurreko bi heren baino gehiago ura da; ur horretatik %96, ozeanoetako ur gazia. Eguzki izpiak ozeanoetako lehen 200 metroko sakonerara heltzen dira, eta bertan bizi dira munduko arrantza industriak ustiatzen dituen espezie ia guztiak. Aitzitik, zientziak gehiago erreparatu izan... [+]
Ehun konpainia multinazional baino ez daude baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazka guztien % 20aren atzean, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak egin duen ikerketa baten arabera. Ikerketak agerian utzi du iparralde globaleko herrialdeetako konpainiak baliabideez... [+]
Berria izateari utzi dio: beroketa globalak bi graduak gaindituko ditu, eta gainditze horrek ondorio oso garestiak ditu. Klimaren gaia tabu bilakatzen ari den testuinguru berri honetan, banketxe handiek ez dute horri buruz komunikatzen, baina arazoaz ongi jabetu dira eta... [+]
Klima-aldaketari buruzko BC3 ikerketa-zentroak baieztatu duenez, Europako hiriak atzera geratzen ari dira klima-aldaketari egokitzeko neurrietan. Hain zuzen, nazioarteko beste zentro batzuekin batera egindako ikerketan frogatu dute egokitzapen klimatikoko planen ia % 70k ez... [+]
Apirilaren 28ko gauean Bartzelonako Badal Ramblako terrazak gainezka zeuden; hoztu gabeko garagardoak zerbitzatzen ziren, baina jendeak zoriontsu zirudien. “Munduaren amaierak iritsi behar badu, pozik harrapa gaitzala”, esaten zidan auzokide batek. Hamar ordu baino... [+]
Antonio Turiel fisikari eta CSICeko ikerlariak aspaldiko urteetan ez bezala bete zuen Hernaniko Florida auzoko San Jose Langilearen eliza asteazkenean. Zientoka lagun elkartu ziren Urumeako Mendiak Bizirik taldeak antolatuta Trantsizio energetikoaren mugak izeneko bere hitzaldia... [+]
Klima aldaketaren eraginez, munduko lurralde gero eta gehiago idortzen ari dira, milioika pertsonaren jarduera eta bizimoduak kolokan ezarririk. Fenomeno horren frontean dago India erdialdeko Maharashtra estatua, non klimaren berotzeari eta lehortzeari metatu zaizkien oihan... [+]
Donostiako Zurriola Haur Hezkuntza, La Asunción eta The English School ikastetxe inguruak eta Bilboko Kontxa Eskola eta Calasancio-Escolapios dira nitrogeno dioxidoaren muga legala gainditzen dutenak, Ekologistak Martxanek hainbat eskola ingurutan egindako azterketaren... [+]
Copernikusek eta Munduko Meteorologia Erakundeak urte hasierako ikerketak berretsi dituzte: Europak bero errekorra hautsi du. Gutxienez 413.000 kaltetu eta 335 hildako izan ziren iaz ekaitz eta uholdeengatik, Europan.
Egungo Venezia 118 uhartez osaturiko artxipelago baten gainean eraikita dago. Uharte horiek 455 zubik elkar lotzen dituzte. Lura baino lokatza du oinarri hiriak. Inguruetako milioika zuhaitz mozteari ekin zioten IX. mendetik aurrera, piloteak eraiki eta hiria zimendatzeko... [+]