Aurtengo Txupinazoa


2013ko uztailaren 08an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Doinua: Neska zahar bat tentatzen

 

1.

Hautsak harrotu ditu

aurtengo txupinak

Barcina ta kideei

zer tripako minak

erru dena omen du

gure ikurrinak

hogei minutu moztu

ziren San Ferminak

 

2.

Nahiz hamabietan den

usadio zaharra

atzerarazi zuten

haserako marra

Ikurrina omen zen

arrazoi bakarra

errape gaiztotikan

beti esne txarra

 

3.

Txupinak betitikan

izan ditu sonak

hemen ta erbestean

daitezken gozonak

aurten dasta zezakeen

begira zegonak

zer zapore daukaten

txorizo Panplonak.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sanferminak
Eguneraketa berriak daude