Aurten 69 langile hil dira lan istripuz, iaz hildakoak baino gehiago

  • Abenduaren 7an langile bat hil zen Arabako Iruzaiz-Gaunan eraikuntza lanetan zebilela, lan istripu ez-traumatikoan. LABek salatu du azpikontratatutako enpresako langilea zela, eta horrek zailtzen duela laneko segurtasuna bermatzen dela kontrolatzea. Dagoeneko 69 dira aurten hildako langileak Euskal Herrian.


2022ko abenduaren 13an - 13:13
Dagoeneko 69 langile hil dira lan istripuz aurten. / Argazkia: ELA
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Aurten, urtea amaitu gabe dela, 69 pertsona hil dira lan istripuen ondorioz Euskal Herrian, LABek salatu duenez. Iaz hildakoak baino gehiago dira dagoeneko: 2021ean 68 langile izan ziren.

Pasa den abenduaren 7an gertatu zen azkena: 56 urteko langile bat hil zen Arabako Iruraiz-Gauna udalerrian, txalet batean eraikuntza-lanak egiten ari zela, lan istripu ez-traumatikoan. Langilea ondoezik sentitu zen, eta osasun zerbitzuari abisua eman zitzaien arren, ezin izan zuten haren heriotza saihestu. Hildakoa obra baterako azpikontratatuko enpresa bateko langilea zen –Construcciones y Reformas Villaredonda-k azpikontratatutako Construcciones Tavares enpresakoa–.

LABek azpikontratazioa amaitzea exijitu du, “laneko segurtasunari buruzko araudia betetzen dela kontrolatzea zailtzen duelako”, eta ondorioz, langileen arriskua biderkatu. Erakundeei zuzendu zaie neurriak har ditzaten enpresak laneko segurtasun eta osasunaren legedia betetzera behartzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lan istripuak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!