Kalte-ordain bera jasoko lukete eskuin muturreko taldeen edota polizien indarkeriaren biktimek eta “terrorismoaren biktimek”. Maiatzaren 2an onartu dute PSN, Geroa Bai eta Ahal Duguren proposamena Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Bozemaraileen Batzordeak, eta Osoko Bilkuran berretsiko dute, EH Bilduk eta Izquierda-Ezkerrak aldeko botoa iragarri baitute.
Nafarroako Parlamentuan tramitera onartu dute polizien eta eskuin muturreko taldeen biktimen legea aldatzeko proposamena, eta Osoko Bilkuran berretsiz gero (halaxe aurreikusten da), “terrorismoaren biktimek” bezainbesteko kalte-ordainak jasoko dituzte polizien eta eskuin muturreko taldeen biktimek. PSN, Geroa Bai eta Ahal Dugu alderdien lege-proposamena izan da, eta EH Bilduk eta Izquierda-Ezkerrak aldeko bozka emango diote.
Lege-aldaketaren arabera, heriotzagatik 250.000 euroko kalte-ordaina izango dute, ezintasun handiagatik 500.000 eurokoa, ezintasun absolutuagatik 180.000 eurokoa, ezintasun iraunkor osoagatik 100.000 eurokoa eta ezintasun iraunkor partzialagatik 75.000 eurokoa, Euskalerria irratiak jaso duenez.