Atxikimendu kanpaina abian, Amurrioko Udalak dirulaguntza itzuli diezaion Aiaraldea Komunikabideari

  • Hemen eman ahal zaio atxikimendua manifestuari. Agerraldi herritarra egingo da ekainaren 21ean, 19:30ean Amurrioko Udaletxearen aurrean. 

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2024ko ekainaren 6an - 08:10
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Bi aste igaro dira Amurrioko Udalak Aiaraldea Komunikabideari diru-laguntza kendu ziola jakinarazi genuenetik. Ordutik hona entitate eta norbanako ugarik helarazi diote elkartasuna eta babesa euskararen biziberritzea helburu duen proiektu honi, eta Euskal Herriko hainbat komunikabidetan izan du oihartzuna albisteak. 

Udala, bere aldetik, ohar bat argitaratzera mugatu da, baina Aiaraldea Komunikabideko kideek analisi zabal baten bidez erantzun zioten bertan plazaratutako argudioei.

Gaur gaurkoz, tokiko erakundea ez da harremanetan jarri oraindik komunikabidearekin. Hedabideak ez du inolako jakinarazpenik jaso Udalaren partetik, apirilaren erdialdetik daramagun arren alkatearekin bilera eskatzen. 

Atxikimendu kanpaina

Aiaraldea Kooperatiba Elkarteak (Aiaraldea Komunikabidearen atzean dagoen irabazi asmorik gabeko entitateak) bilerak egin ditu azken asteetan Amurrioko bazkideekin. Batzar horietan adostu da afera honi aurre egiteko hartu beharreko bidea.

Gaur, egoera desblokeatzeko urrats bat gehiago ematea erabaki dugu, atxikimendu kanpainari hasiera emanez. Hemen irakurri eta sinatu daiteke manifestua. 

Hiru eskaera zuzen egiten dizkiogu Udalari: 

  1. Amurrioko Udalak udalerriko zein eskualdeko euskalgintzaren eragileekin elkarlana estutzea, euren aldarri eta proposamenak babestea eta horietan aktiboki parte hartzea, modu horretan, euskararen biziberritzean eragile aktibo bilakatzeko.
  2. Amurrioko Udala Aiaraldea Komunikabidearekin biltzea, bi entitateen arteko elkarlana berriz martxan jarri eta normalizatzeko.
  3. Amurrioko Udalak Aiaraldea Komunikabideari azken hamabi urteetan eman dion diru-laguntza berrezartzea eta babes ekonomiko horren zenbatekoa eguneratzea, eskualdeko gainontzeko udalek egiten duten ekarpenarekin parekatuz.

Eskualdeko norbanako eta elkarte zein eragile orori luzatzen diogu manifestuarekin bat egin eta atxikimendua helarazteko gonbita. 

Agerraldi herritarra ekainaren 21ean

Manifestuari lotuta, hitzordu bat ere jarri dugu mahai gainean. Agerraldi herritarra deitu du Aiaraldea Komunikabideak ekainaren 21ean (ostirala), 19:30ean Juan Urrutia plazan, Amurrioko Udaletxearen aurrean. Aiaraldea osoko baina, bereziki, Amurrioko elkarte eta norbanako guztiei luzatzen diegu bertaratzeko gonbita, euren taldearen bereizgarriren batekin. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskarazko hedabideak
2025eko urriaren 16
Berriketa gutxi
Risottoa

2025eko abuztuaren 20
Jaurlaritzaren publizitate banaketa
Hedabide erdaldunen zakua, gero eta gizenago

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!