‘At’ antzezlana estreinatuko dute gaur Etxepare Institutua aurkezteko


2011ko martxoaren 15ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-04 14:21
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Gaur 19:30ean Bilboko Arriagan estreinatuko dute At! ikuskizuna. Etxepare Institutua aurkezteko egin den antzezlana da At!; horrela Etxepare Institutuak dauzkan proiektuak eta helburuak azaldu nahi dizkiote jendeari. Mireia Gabilondo eta Fernando Bernues Tanttaka antzerki taldeko zuzendariek gidatu dute ikuskizuna. Taula gainean 26 aktore, zazpi musikari, sei dantzari eta bi idazle izango dira. Dena den, taularatuko direnek bakarrik ez dute hartu parte ikuskizunean; besteak beste, han irakurriko dituzten testuak euskarazko eta gaztelaniazko 25 idazlek eginak baitira. Bideoan grabatuko dute ikuskizuna, eta testu guztiak liburu batean bilduko dituzte. Euskal sortzaileak bildumari hasiera emango diote horrela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxepare Institutua
2018ko otsailaren 1
Irene Larraza, Etxepare Institutuko zuzendaria
"Munduko kultur institutu guztiekin parez parez aritu nahi dugu"

Eguneraketa berriak daude