Asviamiek salatu du Gizarte Segurantzak ez duela lagundu nahi amiantoak kaltetutako laudioar bat

  • Elkarretaratzea deitu du Asviamie Aiaraldeak Gizarte Segurantzako bulegoen aurrean asteartean 12:30ean. Salaketa jarri du elkarteak Arabako Fiskaltzan, probintzia horretako Gizarte Segurantzako zuzendaritzari “prebarikazioa” egotzita. Izan ere, mesotelioma duen laudioar bati diru-laguntzak ukatu dizkiote.


2019ko urriaren 15an - 08:38

Asviamie Aiaraldeak elkarretaratzea egin zuen asteartean Laudioko Gizarte Segurantzaren egoitzaren aurrean. Elkarteak salatu du mesotelioma duen laudioar bati ukatu dizkiotela diru-laguntzak gaixotasunari aurre egiteko.

“Araban duela gutxi lau kasu gertatu dira, horietako bat Laudion”, salatu zuten Asviasmie Aiaraldeako kideek, eta nabarmendu azken kasu hori dela medio salaketa jarri zutela uztailean Arabako Fiskaltzan, Arabako Gizarte Segurantzako zuzendaritzak prebarikazioa gauzatu ahal izan duela uste dutelako.

Elkarteko kideen ustez, “eskandalagarria” da Gizarte Segurantzaren Arabako zuzendaritzaren jarrera, “Lan Gaixotasunen prestazio ekonomikoa sistematikoki ukatu dielako mesoteliona pleurala daukaten pertsonei, Osalanek amiantoarekin lan egiten egon direla ziurtatu arren”. Gauzak hala, zuzendaritza horrek Espainiako Gobernuaren irizpideak urratzen dituela salatu dute Asviasmie Aiaraldeako kideek.

Nabarmendu dutenez, mesoteliomak “zalantza gutxi” sorrarazten ditu. “Pleuran edo peritoneoan kokatutako minbizia da, bizi-itxaropena asko mugatzen duena. Zientifikoki probatua dago ez duela tabako zaletasunarekin zerikusirik eta amianto fibrak arnasteagatik soilik eratzen dela”.

Aceros de Llodion eta Forjas Alavesasen

Arestian aipatutako kasuetan, langileek urte asko igaro zituzten Aceros de Llodion eta Forjas Alavesas fabriketan amiantotik gertu edo material horrekin zuzenean lan egiten, Amiantoaren aurkako taldeko kideek salatu dutenez. “Epaitegietako bide luzera jotzera derrigortzen dituzte biktimak eta euren familiak, prozesuak eragiten dituen kosteak eta prozesuak euren gain utziz”. Horregatik, “Konpentsazio Funtsaren” sorrera aldarrikatu dute.

“Duela zenbait hamarkada lan baldintza osasungaitzak pairatu behar izan genituen, minbizia sortzen duen material batekin lan egiten ari ginela jakin gabe, enpresek indarrean zegoen Higiene eta Segurtasun legeria urratzen zuten bitartean, lan administrazioaren konplizitatearekin”.

Gauzak hala, prestazioak ukatzeak helburu bati erantzuten diola uste dute Asviasmie Aiaraldeako kideek: “legea urratu zuten enpresak errugabetzea hauek prebentzio neurriak handitzera behartuak egon ez daitezen eta eginiko kaltearen erantzukizuna euren gain hartu behar ez dezaten”.

Gainera, nabarmendu dutenez, modu horretan Osakidetza izango da “osasun gastuak” ordaintzeaz arduratuko dena, “gu guztion zergekin”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Amiantoa
Tubos Reunidos enpresako sindikatuek salatu dute amiantoa agertu dela labe batean eta zenbait egunez lana ez zela gelditu

Enpresa batzordeak salatu du otsailaren 26tik martxoaren 3ra bitartean amiantoa agertu zela labe kalibratzailean egindako obretan eta egun horietan lanak ez zirela eten. Enpresak azaldu du ohartu bezain pronto hartu zituela neurriak.


2024-01-14 | Reyes Ilintxeta
Jose Mari Esparza. Ideia trafikatzailea
"Borrokaren beharra transmititu nahi dut, zerbait berria sortuko da, beti sortu da"

Jose Mari Esparza idazle, editore eta ekintzaile menderaezinak bere lanerako txokoan hartu gaitu, Altaffaylla Kultur Elkartea eta Txalaparta argitaletxearen sorlekuan, liburuz inguraturik. Gaztetan 20 urtez aritu zen Luzuriagaren Tafallako fabrikan lanean eta orain berriki... [+]


"CAFeko zuzendaritzak produkzioa jarri zuen langilearen osasunaren gainetik"

Beasaingo tren lantokiko hiru nabe amiantoz kutsatuta zeudela jakin eta berrogei egunetara agerraldia egin dute Eusko Legebiltzarrean langileen eta erakundeen ordezkariek. Enpresa Batzordeko kideek salatu dute zuzendaritzak informazio "erabat eskasa" eman diela. Eusko... [+]


CAF lantegiko hiru nabetan lana eten egin dute amianto kutsaduragatik

Laugarren dibisioko zortzigarren nabean egin diren desmuntaia lanen ondoren gertatu da amianto kutsatzea eta legez onartuta dagoena baino altuagoa izan da neurketaren emaitza. Langileei hartutako sei laginetatik lauk positibo eman dute.


Zer da hauts zuri hori? Badator amiantoaren laugarren olatua…

Europar Batasuneko erakundeek adostuta, amiantoaren inguruko zuzentaraua aldatu eta minbizia sortzen duen mineralarekiko gehienezko esposizio-maila murriztu dute ekainean. Horretarako, funtsezkoa izan da Nantesen Tripode izeneko eraikinean frantziar administrazioko langileek... [+]


Eguneraketa berriak daude