ARGIA.eus

2022ko urtarrilaren 24a

Ez dituzte hasi Zubietako erraustegiko lanak, astelehenerako iragarri bazituzten ere

  • Ez langilerik, ez makinariarik, ez hesolarik, ez mugimendurik. Gipuzkoako Aldundiak Zubietako erraustegiko lanak maiatzaren 8an hasiko zirela iragarri bazuen ere, 14:00etan behintzat, ez zen obren inongo zantzurik. Ibilgailuentzako prestatu duten errepide bazterra, proiektuaren aurkako pintaketez beterik dago. Erraustegirik ez, ez gure izenean lelopean kontzentrazioak deitu ditu Errausketaren Aurkako Mugimenduak Gipuzkoako herri guztietan 19:00etan.

Lander Arbelaitz Mitxelena @larbelaitz
2017ko maiatzaren 08a
Astelehen eguerdian horrela zegoen eremua. (Argazkia: ARGIA)

 

Lanetara bidean pintaketa ugari


Gipuzkoako erraustegia kanaletik interesatuko zaizu...
2022-01-03 | ARGIA
Sutea piztu da Zubietako erraustegiko biometanizazio plantan

Goizeko 10:00ak aldera piztu da sutea eta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren arabera suhiltzaileek “azkar” itzali dute, Donostitik-ek argitaratu duenez. Herritar batek bideoa zabaldu du, suhiltzaileen hiru kamioi ageri dira bertan. GuraSOS elkarteak sutea... [+]


2021-12-21 | ARGIA
Errausketaren aurkako mozioa aurkeztu dute Bergarako Udalean eta elkarretaratzea egin dute

Abenduaren 20ko Bergarako Ohiko Udal Batzarrean mozioa aurkeztu dute bi herritarrek eta gaia eztabaidatu dute ondoren udaleko alderdi politikoek eta herritarrek. Mozio horrek laburtzen ditu Bergarako erraustegiaren auziko puntu nagusiak.


2021-11-24 | Leire Artola Arin
Bergarako erraustegi proiektuaren mahai-inguruak kezka handiagoa piztu du herritarrengan

Ekologistak Martxan taldeko ordezkariak Greene enpresari aurpegiratu dio “gezurretan” aritzea eta herritarrei “datuak ezkutatzea”; hondakinak pirolisi bidez tratatzearen kalteez ohartarazi du. Proiektuaren arduradunek, ordea, plantaren... [+]


2021-11-05 | ARGIA
Elkarretaratze jendetsua egin dute Bergaran erraustegi proiektuaren aurka

Ekologistak Martxan mugimenduak deituta elkarretaratzea egin dute Bergaran azaroaren 4 iluntzerako, herri horretan paper fabriketako hondakinak gasifikazioz tratatzeko eraiki nahi duten plantaren kontra. Talde hau izan da hondakin planta berri hori ere erraustegia dela seinalatu... [+]


2021-11-03 | Zero Zabor
Zubietako Arkaitzerreka behin ez baina bitan kutsatu zuen erraustegiak eta arrainez gain 15 ardi hil, Guardia Zibilaren arabera

GuraSOS elkarteak asteazkenean, azaroak 3, prentsaurrekoan aurreratu ditu Zubietako erraustegiak Arkaitzerrekan 2020ko maiatzean eragindako kutsaketaz Guardia Zibilak egin duen txostenaren zenbait informazio. Horien artean badira orain arte ezagutu gabekoak: Arkaitzerrekara... [+]


Irakurrienak
Azken albisteak
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude