Asteburu honetan jokatuko dute Nafarroako Bertsolari Txapelketan parte hartzeko txartela

  • 18 bertsolarik hartuko dute parte Igantzin, Garesen eta Iruritan egingo diren hiru aurrekanporaketetan. Horietatik hamabik lortuko dute urriaren 2an abiatuko den txapelketan parte hartzeko txartela.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2021eko ekainaren 15an - 05:30
Azken eguneraketa: 07:38
2019ko aurrekanporaketako saio bat, Irunberrin. Argazkia: Bertsozale.

Urriaren 2an abiatuko da 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa, azaroaren 27ra bitarte luzatuko dena. Horren aurretik, ordea, hiru aurrekanporaketa saio jokatuko dira ekainean, txapelketan parte hartuko duten bertsolarien zerrenda osatzeko. Ekainaren 18an Igantzin, 19an Garesen eta 20an Iruritan jokatuko dira hiru saio horiek, eta 18 bertsolarik hartuko dute parte guztira.

Txapelketako araudiaren arabera, azken ekitaldian (2019koan) parte hartu zuten bertsolariek bakarrik dute bermatuta txapelketarako txartela. Sekula parte hartu ez dutenek, edota 2019koa baino lehenagoko edizioren batean parte hartutakoek, aurrekanporaketa fasea jokatu beharko dute, txapelketara sailkatzeko. Saioak osatzeko, azken txapelketako azken lau sailkatuak ere batu zaizkie guzti horiei. Gauzak horrela, 12 bertsolari dira dagoeneko urrian hasiko den txapelketarako sailkatuta daudenak, eta 18 aurrekanporaketak jokatuko dituztenak. Azken horietatik hamabik lortuko dute sailkapen txartela, eta beraz, 24 bertsolarirekin abiatuko da txapelketa urrian.

Aurrekanporaketa saioak egungo osasun eta aforo neurri guztiak beteta egingo dira. www.bertsosarrerak.eus atarian eskuratu daitezke horiek guztietarako sarrerak: 5 eurotan arruntak, 4 eurotan bazkideenak, eta 3 eurotan 16 urtetik beherakoenak. Hauexek dira, hain zuzen ere, hiru saio horien xehetasunak.

Aurrekanporaketak

IGANTZI. Baratzondo. Ekainak 18, ostirala, 19:00etan

Idoia Granizo Uribarrena

Urko Gartzia Aleman

Sahats Aleman Sadaba

Etxahun Azkarraga Fernandez

Endika Legarra Nuin

Aitor Irastortza Arrizurieta

Gai-jartzailea: Maialen Belarra Enterreaga

GARES. Frontoia. Ekainak 19, larunbata, 17:30ean

Jabi Lezaun Landa

Erika Lagoma Pombar

Patxi Castillo Graciarena

Ainara Ieregi Aramburu

Mikel Lasarte Cia

Mintxo Astiz Goñi

Gai-jartzailea: Ainhoa Larretxea Agirre

IRURITA. Gizarte Bilgunea. Ekainak 20, igandea, 17:30ean

Egoitz Gorosterrazu Elizagoyen

Xabier Silveria Etxeberria

Aitor Almandoz Elizalde

Ekhiñe Zapiain Arlegi

Ekain Alegre Gil

Oier Lakuntza Irigoien

Gai-jartzailea: Ander Aranburu Arriola


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroako Bertsolari Txapelketa
2023-12-04 | Bertsozale.eus
Julio Soto da 2023ko Nafarroako txapelduna
Bere seigarren txapela irabazi du Julio Sotok, Eneko Lazkozekin buruz burukoa jokatu eta gero. Azken hamabi urteetan Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakari izandako Alaitz Rekondok jantzi dio txapela irabazleari.

2023-11-23 | ARGIA
Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalerako bi sarrera ditugu ARGIAko kideentzat

  Nafarroako Bertsolari Txapelketaren laguntzailea da ARGIA. Elkarlan horri esker, Iruñean abenduaren 2an jokatuko den finalerako bi sarrera helarazi dizkigu Nafarroako Bertsozale Elkarteak, harpidedunen artean zozketatzeko.


2023-11-20 | Bertsozale.eus
Joanes Illarregik irabazi du Lesakako saioa, eta osatu da finala
Txapelketako azken finalaurrekoa irabazita, abenduaren 2an jokatuko den finalaurrekorako sailkapena eskuratu du Leitzako bertsolariak. Hain zuzen ere, hauek izango dira zortzi finalistak: Saioa Alkaiza, Julio Soto, Joanes Illarregi, Xabat Illarregi, Eneko Lazkoz, Josu Sanjurjo,... [+]

2023-11-13 | Bertsozale.eus
Julio Sotok irabazi du Agoizko saioa, eta hura ere sailkatu da finalera
270 lagun inguru bildu dira Agoizko Kultur Etxean, txapelketako bigarren finalaurrekoa jarraitzeko. Julio Sotok lortu du puntu gehien (543,5) eta abenduaren 2an Iruñeko Anaitasuna kiroldegian jokatuko den finalerako sailkapen zuzena eskuratu du.

2023-10-23 | Bertsozale.eus
Eneko Lazkozek irabazi du Leitzako saioa, eta osatu dira finalaurrekoak
Azaroaren 19an Lesakan jokatuko den finalaurrekorako txartela eskuratu du Etxarri Aranazko bertsolariak. Gaurkoarekin itxitzat eman da final-laurdenen fasea, eta ondorioz, osatu da finalaurrekoetan ariko diren 18 bertsolarien zerrendan. 200 entzule inguru bildu dira Leitzako... [+]

Eguneraketa berriak daude