Aste politiko-kulturala Bilboko 7katu gaztetxean

  • Gaur emango diote hasiera aste politiko-kulturalari 7katu gaztetxean. Bosgarren edizioa izango da aurtengoa. Hitzaldiak, solasaldiak edota dokumentalen proiekzioak antolatu dituzte. Bertso Errondako final handia ostegunean izango da.

Uriola.eus @uriolaeus
2018ko martxoaren 12a
7katu gaztetxeko aste politiko-kulturalaren egitaraua (Arg: Uriola.eus)

Gaur, martxoak 12, hasiera emango diote Bilboko 7katu gaztetxearen aste politiko-kulturalari. Ekintzez betetako aste honetan denetarik egongo da Alde Zaharreko gaztetxean: Hitzaldiak, solasaldiak,  proiekzioak... Ekintza guzti horien artean, ostegunean, Bertso Erronda lehiaketako final handia ospatuko da.

Baina, horren aurretik, eta aste politiko-kulturalari hasiera emateko, euskara sustatzeko erronkez arituko dira lehenengo ekimen honetan. Arratsaldeko 18:30ean hasiko da eta gonbidatu bereziak egongo dira bertan. Horrez gain, astean zehar 'Gernikako Egiak' edo Davide Cabaileroren 'Sitio Distinto' dokumentalak ikusteko aukera egongo da ere.

Eneko Calleren eta Joao Paulo Britoren hitzaldiak asteartean eta ostiralean izango dira. Eguenean, berriz, Bertso Errondako finala ospatuko da. Errondabide, Adaxka, La Villa eta Bira! tabernetako kanporaketak amaitu ostean, zortzi finalistek gaztetxean arituko dira. Gaueko zortzietatik aurrera, han egongo dira aurtengo txapela norentzat izango den erabakitzen duen final handian lehiatzen.

Albiste hau Uriola.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Herri mugimenduak  |  Kultura  |  Bilbo

Herri mugimenduak kanaletik interesatuko zaizu...
2018-09-25 | ARGIA
'Hamaika Botxo' eguna, hiri eredu hegemonikoaren aurrean bestelako Bilbo bat saretzeko

Piztu Bilbo, Itzali MTV eragileak Hamaika Botxo eguna aurkeztu du astelehenean egindako prentsaurrekoan. Instituzioak bultzatzen ari diren hiri eredutik at gelditzen diren kolektibo eta norbanakoen elkartze eta saretze espazioa izan nahi du.


2018-09-25 | Nahia Ibarzabal
Suitzan emakumezkoek gizonezkoen soldata bera izatearen alde protesta egin dute

20.000 pertsona atera dira Suitzako Berna hiriburuko kaleetara larunbatean, emakume langileek pairatzen duten zapalkuntza salatzeko, Democracy Now-k jaso duenez.


2018-09-25 | ARGIA
Aman Komunak Sarearen deia
"G7 hautsi, goazen borrokara!"

Aman Komunak sareak datorren abuztuaren 25etik 27ra Miarritzen iragarria dagoen G7 munduko gailurra dela eta borrokarako deia egin du. Jarraian irakurgai zabaldu duten oharra osorik.


2018-09-25 | ARGIA
250 eragile eta pertsona ezagunek OkupaTU Gasteiz Eguna babestu eta Udalaren "zentsura" salatu dute

Fermin Muguruza, Gorka Aginagalde, Irantzu Lekue, Bernardo Atxaga, Toti Martinez de Lezea, Juanito Oiarzabal, Blanca Urgell eta Green Valley dira, batzuk aipatzearren, datorren urriaren 6an egingo duten OkupaTU Gasteiz Eguna babestu duten pertsona ezagunetako batzuk. Jendea gonbidatu dute egunean parte hartzera eta Hala Bedik, Gasteizko Gaztetxeak, Auzolana Pilotalekuak eta Errekaleorrek eskainitako agertokia eskertzeaz gain, Udalaren debekua "zentsura" gisa definitu dute.


2018-09-25 | Zebrabidea
Aitor Orobiogoikoetxea
"Borrokaren lekukoa belaunaldi berriek hartu behar dute"

Ernaik eta Aitzinak bultzatuta abiatu dute ‘Bulkada berrien garaia da’ gazte dinamika. "Ernai gaude, eta aitzina goaz", aldarrikatu zuten joan den igandean Leitzan eginiko agerraldian.


Euskal Herriko Mugimendu Feministak 2019ko martxoaren 8rako 24 orduko greba deialdia egingo du

Irailaren 22an Gasteizen egindako bilera eta gero jakinarazi zuten egun guztiko greba deialdia egingo zutela.


2018-09-24 | Zero Zabor
Omenaldi hunkigarria egin diete Zubietan erraustegia gelditu eta alternatibak gauzatu zituzten agintariei

Igandean, irailak 23, erraustegirako mendi martxa abiatu aurretik Errausketaren Aurkako Mugimenduko kideek aitortza publikoa egin nahi izan zieten bai 2011-15 legealdian erraustegia gelditu zuten eta bai horien aurretik sistema alternatiboa (Atez Ateko gaikako bilketa) abian jarri zuten agintariei.


2018-09-24 | ARGIA
Hainbat zauritu eragin ditu Ertzaintzak Zubietako erraustegira egindako martxan

Iraultza Txikien Akanpada izan da Zubietan, “bestelako Euskal Herria amesten duen herri mugimendu eta herritarren topaleku. Asteburuari amaiera emateko Zubietako erraustegira martxa egin dute. Ertzaintzak bidea itxi die eta martxako kideen aurka egin du hainbat lagun zaurituz.


2018-09-24 | ARGIA
Local people find new uses for a train station in Bilbao

Atxuri train station in Bilbao (Basque Country) will stop receiving trains in 2019. Local people have reflected on the new uses for the space in a participative process initiated by the Lokomotorak (Locomotive) project.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude