Aspalditik gatoz, urrunera goaz?


2022ko ekainaren 27an - 15:18
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Korrika egiteko ohitura duenak gozatu egiten du. Gorputza joanean joaten zaio, eta batez ere arin eramaten du burua, lepotik aske pare bat milimetro gora. Pare bat milimetro, nahikoa zama oinena ez, zoruarena dela sinetsita aurrera egiteko.

Korrika egiteko ohitura sortzera doanak ere gozatu egiten du. Batez ere korrika egiten hasi aurreko uneetan. Erosiko ditu oinetako berriak; galtzak, elastikoa eta erlojua estreinatuko ditu eta asteko egutegia zirriborratu eta antolatuko du. Irauli. Iraultzea ere badelako hori: burua lepo gainean estu lotzea, oinak zorutik gora pare bat milimetro igota.

Tarteka korrika egiten duenak gozatzen du gutxien. Gorputza eta burua nagitzen zaizkio eta korapilo den lepo buelta horretan itomena baino ez zaio lehertzen bi noranzkotan. Pare bat milimetro gora eta pare bat milimetro behera. Zulo handiegia irekitzen da hor. Basamortu bat hondar eta ezerez. Dena (ia dena) haize-kontra.

Badute hirurek zerbait komunean: barea. Momenturen batean hiruretako edonori hel diezaioke bareak. Eta une horretan ez dago besterik: arnasa ondo hartu. Ahal dela sakon. Ahal dela sudurretik. Gorputza arnasgune bihurtu. Ahal dela korrika egiteari utzi gabe. Isilik behar badu, isilik. Mututu beharrik gabe. Ez da gauza bera, ordea, bareak zu heltzea edota zu bareari helduta ibiltzea.

"Bi hilabete joan zela Korrika korrika, baina gaur eta hemen euskarak zu eta ni behar gaitu korrikan"

Anaiari entzun diot orain gutxi hamar egun pasatzen ditugula korrika eta gainerako urte osoa nekatuta igarotzen dugula. Eta esango nuke ez zaiola arrazoirik falta. Aldarri, lelo, manifestazio, festa eta bestelakoetan trebatu eta kezka, kale-behaketa, ikerketa, albiste eta titularretan trabatzen gara. Bi hilabete eskas Euskal Herria korrika zeharkatu genuenetik Karmele Jaioren hitz eder eta esanahi handikoak lekukoan hartuta. Festaz jantzi genituen eskola, kale, auzo eta herriak, emozionatu ginen, negar egin genuen eta pozak lehertu zitzaizkigun; euri, elur eta eguzki, indartsu jarri genuen geure burua erakusgai. Eta orain, Euskaraldia ere badatorrela-eta, kataloxak sudur gainean kokatu eta hilabeteak aurreratu nahian gabiltza hara begirako egitekoak banatu eta indarrak zereginean, zer eginean, itsutzeko, une orokoa eta gune orokoa ikusteko, une orokoa eta gune orokoa kexa antzutik harago aztertzeko, une orokoan eta gune orokoan eragitea konplexuagoa baita.

Eta zenbat urte daramatzagun esaten ez dadila egun batzuetako festara mugatu, euskarak egunerokoa behar duela izan, erabili-gastatu-higatu egin behar dela eta Artze hartzen dugu ahotan esan zuela ondo esan ere… Eta iristen dira festa berriak eta iristen dira batez ere biharamunak. Errealitatea. Eta errealitateak dira eskoletako jolas-eremuak, institutuetako pasabideak, poteoak, kultur aretoak, lan-espazioak, etxeetako zokoak (eta erdiguneak), dendak, osasun-etxeak, administrazioaren arreta-guneak… Errealitateak gure zirkuluak dira, gugan eragiten dutenak bai, baina, batez ere, guk eragiten ditugunak. Espazio horiek oso kontrolagarriak dira. Bai, politikariak, parlamentua, gobernua, administrazioa… Espazio horiek ez dira erabat kontrolagarriak, baina bai oso kontrolagarriak. Nire zirkulu hurbilak zure zirkulu hurbila ebakitzen du gainera, eta zu (irakasle, lankide, lagun, kuadrillako…) nire zirkuluaren parte izanik, pentsa nolakoa den egin dezakegun indarra. Egin dezakegun festa. Gure seme-alaba eta ikasleen eskolako jolas-eremua, gure seme-alaba eta ikasleen institutuko pasabidea, kaleetako poteoa, herriko kultur aretoa, lantokia, etxea, denda, osasun-etxea eta arreta-gunea geure-geureak direla ulertu eta sinesten dugun egunean, horietan zer eta nola eragin dezakegun ulertu eta sinesten dugun egunean, egiteak nekatuko gaitu, ez egoteak.

Euskarak eragileak behar ditu. Euskararen eragile euskaldun bakoitzak behar luke. Eta euskararen ezagutzaren periferiatik ere konplizeak gertuan izan ditzakegula eta ditugula kontuan hartuta… atera kontuak zenbat zirkulu txiki jar ditzakegun elkar ebakitzen.

Bi hilabete. Joan zen Korrika korrika. Baina gaur eta hemen euskarak zu eta ni behar gaitu korrika eskolako patioan haurrekin jolasak elkarbanatuz, korrika institutuko pasabideetan ikasleekiko solasaldiak jantziz, korrika kultur eskaintza eder horretara iristeko irrikaz, korrika lantokiko zokoak barreiatuz, korrika etxeko zokoak erdigunera ekarriz, korrika ixtera doan dendariari keinu abegikor hori eginez… Zirkulu horiek dira euskararen errealitate. Zirkulu horiek dira bakoitzaren festa-gune. Zirkulu horiek dira orain eta hemen. Zure-zureak eta nire-nireak.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Ez Ferreirak, ez Bengoetxeak, ez Perezek

2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]


2025-09-11 | Piter Encinas
Eutanasiaren legea laugarren urtez indarrean

Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]


Trekutz eguna

2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]


2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


2025-08-30 | Patxi Aznar
Beste urrats oker bat

Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]


2025-08-29 | Joan Mari Beloki
Trump bake bila?

Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]


Poligono eolikoak: oportunismo gutxiago eta plangintza demokratiko gehiago

Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]


Semaforo gorria

Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]


Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


2025-08-28 | Jon Aleman Astitz
Supremazismo espainiarren “kontsentsu linguistikoa”

Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.

Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]


2025-08-28 | Iñaki Lasa Nuin
Gure jaiak

Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]


Polizia "talde zaurgarri"?

Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]


Eguneraketa berriak daude