Aske geratu da AHTri buruzko adierazpenak egiteagatik atxilotutako tolosarra

  • Xabier Otegi tolosarra astearte gauean aske geratu da. Guardia Zibilak atxilotu zuen, Info7 irratian AHTri buruz egindako adierazpen batzuengatik.


2014ko uztailaren 30ean - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Mugitu! mugimenduak AHTren kontra egiten ari den martxa desobedientean Otegiren atxiloketa salatu zuen asteartean (argazkia: ahtgelditu.org).
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Irratian esandakoekin “terrorismoa goratzea” leporatu zioten. Intxaurrondoko komandantzian deklaratu ostean libre utzi dute, baina diligentziak Espainiako Auzitegi Nazionalera bidaliko dituzte.

Otegiren etxe inguruan AHTk egindako kalteak

Xabier Otegik AHTk kaltetu duen Tolosa-Hernialde zatiko lurjabe gisa parte hartu zuen aipatutako irratsaioan.

Atxiloketaren ondoren, Tolosaldeko AHT Gelditu elkarlanak argitaratutako oharrean tren lasterrak Otegiren etxe inguruan eragin dituen kalteak seinalatu ditu.

Adierazpen askatasun falta ere salatu du mugimenduak: "Onartezina deritzogu, AHT bultzatzen ari direnek egiten dituzten legez kontrako ekintzengatik zigorrik ez izatea eta, AHTren aurkako borrokan ari direnek errepresio lazgarria jasan behar izatea, mugimendua behin eta berriz kriminalizatuz".


Abiadura Handiko Trena kanalean gehiago
2026ko apirilaren 1
6850

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.