Askapenako auzipetuek elkartasuna konpromiso bihurtzera deitu dute

  • Espainiako Auzitegi Nazionalaren epaiaren zain dauden Askapenako bost auzipetuek urtarrilaren 30ean Iruñera joateko deia luzatu dute. #PrestatuMotxila traolaren bidez emango dute ekimenaren berri.


2016ko urtarrilaren 29an - 10:05
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Espetxeratzeko arriskuan

Erakunde internazionalistako Walter Wendelin, Gabi Basáñez, Unai Vazquez, David Soto eta  Aritz Gamboa epaitu zituzten joan den urrian Madrilen. Haien aurkako sei urteko kartzela zigorraz gain, 30 urteko ibilbidea duen Askapena mugimendu internazionalista desegiteko eskatu du fiskaltzak. Erabakiaren zain daude orain. Espetxeratzeko arriskuan direla ohartarazi dute.

Nafarroako Legebiltzarrak eta 58 udalerrik Askapenak aurkezturiko babes-ebazpena onartu dute.

-Askapenaren aurkako auziaren gaineko txostena.


Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.