40 urte pasa dira Emilio Hellin buru zuen eskuin muturreko talde batek Yolanda Gonzalez gazte deustuarra Madrilen erail zuenetik. Yolandaren horma-irudiari Deustuibarran egindako erasoak ez ditu lausotu oroimen eta aldarrikapen ekitaldiak. Urteurrenaren bueltan Asier Gonzalezekin egon gara, Yolandaren nebarekin, bere figuraren gaurkotasunaren inguruan berbetan.
Zure arreba Yolanda gogoratzen duen horma-irudi berria erasotu dute margotu eta gutxira. Zelan definituko zenuke gertatua?
Erasoa izan da, ideologia faxista duen talde batek burutua. Intolerantzia ekintza bezala katalogatuko nuke. Atzean dagoen ideologiak berdin dit. Berdin dit eskuin muturretik datorren edo beste ideologia batetik. Finean, intolerantzia ekintza bat izan da. Ezer ez da zilegia. Biktima baten oroimenaren aldeko erasoa oso larria da. Izan ere, oroimenerako ekintzak eta bitartekoak oso garrantzitsuak dira gertatutakoa ez errepikatzeko, denok gogoan izateko, baita gazteek ere, zer gertatu zen ezagutzeko.
Zelan sentitu zara eta zelan sentitu da familia erasoaren aurrean?
Madrilen Yoldandaren izena daraman plaza batean hainbat eraso egin dituzte azken urteotan. Nolabait, ohituta gaude horrelakoetara. Prestatuta gaude, nahiz eta sufritu gertatuarekin. Baina lehen aldiz Deustuko Erriberan gertatzean, aitortu behar dut, hotzikara apur bat sentitu nuela. Harritu egin ninduen. Gero, jendearen erantzuna ikustean, atsekabea guztiz joan zitzaidan.
Zelan erantzun behar da horrelako erasoen aurrean?
Irmotasunez, hitza bera anbiguo samarra den arren. Irmotasun hori nola adierazi? Badira hainbat modu. Erakundeen eremutik kanpo, Erriberako auzotarrek egin duten moduan ekitea bikain iruditzen zait, elkarretaratzea eginez. Beste batzuek euren ekimenez erabaki dute pintada zuriz estaltzea. Erasoei erantzuteko edozein ekimen irainari aurre egitea da. Bestetik, erakundeen eremutik erantzunen bat baletor, bada, ondo. Erakundeek argi izan behar dute euren jarrera biktimen oroimenari eraso egiten zaionean, erantzuna auzotarren ekimenaren esku gera ez dadin beti.
Zelan erantzun du Bilboko Udalak?
Interesa agertu dute Udaleko hainbat ordezkarik. Jakinarazi digute, eta ideia bikaina iruditu zait, Yolandaren horma-irudiaren eredua prestatuko dutela inoiz antzekorik gertatzen bada bizkor erantzun eta berregiteko. Hori adibide egokia da. Arlo instituzionalak, kasu honetan, harritu egin nau onerako, horma-irudia ez baita Udalaren ekimenez sortu inondik inora.
Yolanda duela 40 urte hil zuten. Noiz berpiztu da berekiko interesa?
2013an hasi ginen aldaketa nabarmena nabaritzen, El País egunkariak Yolandaren hiltzailearen bizitza ezkutuari buruzko informazioa kaleratu zuenetik. Oihartzun handia izan zuen komunikabideetan eta gizartean. Bere oroimena defendatzeko beharra sentitu zuten batzuk eta komunikabideek kasua berreskuratzeko premia. Yolanda presente egoteak ekimen bandalikoak egiten dituztenentzat ere presente egotea dakar.
Komunikabideen presioak lagundu dizue?
Bai, tarteka lagundu digu, zalantzarik gabe. Emilio Hellinen espainiaratze agindua, esaterako, komunikabideen presioagatik onartu zuen Espainiako Gobernuak. Eta 2013an gauza bera gertatu zen. Gobernuak komunikabideen presioa zuen gain-gainean. Erantzun beharrean aurkitu zen, eta senideok bilerara deitu gintuzten. Baina handik hilabete batzuetara arreta guztia galdu zuen Yolandaren kasuak.
Justizia eta egia lortu ditu zure familiak?
Sarri pentsatzen dut euren senideei gertatutakoaz ezer ez dakiten pertsonengan. Jabetzen naiz, gurea baino kasu askoz dramatikoagoak egon badirela. Gure kasuan, Yolandaren hiltzaile materialek epaiketa izan zuten eta kartzelan bukatu zuten, nahiz eta zigorra osorik ez bete. Egile intelektualei dagokienean, nolabaiteko maila batera iritsi zen ikerketa, Fuerza Nuevako kide batzuengana. Hortaz, gertatuaren egia bat badugu. Baina ondotxo dakigu, egia osoa ez dugula ezagutzen. Emilio Hellinek hainbatetan azaldu zuen ez zuela atzean zeuden pertsona guztien berri emango. Baina ezin izan dugu haratago jo.
Erakundeen zer-nolako babesa jaso duzue?
Espainiako Gobernuak ez du ezer egin ez egia ez familiaren justizia eskaerari erantzuteko. Bere ekimenez ez du pausorik eman. Gure borroka beti izan da erakundeen aurkakoa, justizia eskatzeko. Euskadi mailan, justizia, egia eta erreparazio arloan hainbat aurrerapen izan da. Zentzu horretan, lekutan dago Espainia.
Bigarren mailako biktima sentitu zarete?
Bai, gurasoak batik bat. 1987an Emilio Hellinek espetxeko baimen bat baliatuz Paraguaira ospa egin zuenean, gurasoak Valladolidera joan ziren salaketa jartzera. Oso txarto pasatu zuten, horrela azaldu zidan amak berak. Bigarren mailako biktima sentiarazi zituzten, eta hori baino gehiago, eurek kriminalak balira bezala.
Erreparazioa iritsi zaie zure gurasoei?
Berandu iritsi zitzaien. 2015etik aurrera hasi ziren erreparazio ekimen gehientsuenak eta ordurako nire ama ez zen errealitateaz jabetzen. Beraz, gurasoentzat ez, gainerako senideontzat bai, neba-arrebontzat bai.
Politikarien presioa sentitu duzu?
Ez gara biktimen elkarteekin ez talde politikoekin lotu, inoiz ez. Hori dela eta, inork ez gaitu erabili. Nigana hurbildu dira talderen baten sartzeko gonbidapena eginez, baina ez dut horrelakorik onartu. Atea itxita izan dugu, joko horretan sartuz gero erabil zaitzaketelako.
“Yolandaren borrokak bizirik dirau”, diote bera ezagutu zutenek. Zertan nabari duzu hori?
Bere borrokarako arrazoiak, 40 urte beranduago, gure artean daude: feminismoa, klase borroka edo orain gizarte borroka esaten zaiona, independentzia... oraindik ere bizirik dauden erronkak dira. Eta, noski, faxismoaren aurkako borroka gaur egun, bai hemen bai beste lurralde batzuetan, oso bizirik dago. Inoiz baino gehiago, harrigarria dirudien arren. Espainiako Parlamentuan horrela pentsatzen dutenek ordezkaritza izugarria dute, Yolanda erail zuten garaian baino handiagoa.
Denborak zauriak sendatzen ditu?
Gorrotorik ez dugu izan etxean, eta hori gurasoek emandako hezkuntzari esker izan da. Gure amak indarkeriarik gabeko familiartean hezi gaitu, eta ez dugu horrelako sentipenik izan. Injustizia eta ezintasun sentipena bai, baina gorrotorik ez dugu izan.
Emilio Hellinek zer sentipen eragiten dizu?
Nazka eragiten dit, baina ez hiltzaile bat izate hutsagatik, den pertsonaia izateagatik baizik. Inoiz ez da damutu. Egin beharrekoa egin zuela esan izan du. Antidemokrata, hiltzailea eta terrorista da printzipioz, bete-betean.
Zelan gogoratzen duzu zure arreba Yolanda?
Nik sei urte nituen hil zutenean. Pertsona oso aktiboa zela gogoratzen dut, dinamikoa, beti etxetik sartu eta irten. Telefonoz hizketan, bere bilerei buruz… Hamasei urterekin adin horrekin beste inork ez zuen ardura eta jarrera zuen. Etxean ez genuen giro politikorik eta, hortaz, etxetik kanpo piztu zitzaion jakin-mina. Harrigarria zen bere heldutasuna eta segurtasuna.
Trantsizio garaiko krimenik gogorrenetakoa da Yolandaren hilketa. Nola nahi duzu besteok Yolanda gogoratzea?
Azkenaldian egiten den moduan. Bere omenez sortu diren aitortza eta maitasun ekimenak sinestezinak dira, esperotakoa gainditzen dute. Benetan politak dira. Eskuzabaltasun keinu handia da jendearena, hainbat arazo izanik, kalera atera eta Yolandaren figura aldarrikatzea. Guzti horrek txundituta nauka.
Azken 40 urteak nola laburbilduko zenituzke?
Borroka urteak izan dira, justizia lortzeko borroka urteak. Horixe izan da 40 urtetako gure zeregin etengabea.
Erriberako plazatxoari Yolanda Gonzalez izena ipintzea, zer izan zen zuretzat?
Oso berezia izan zen. Ekimena onartu zen udalbatzarrean egon ginen. Oso oroitzapen polita dut.
Jabetzen zara Deustuibarran Yolanda Gonzalez ikur bihurtu dela?
Bai, Deustuko Erriberan oso presente dago. Ezinezkoa da bestela pentsatzea. Oso garrantzitsua da auzotarrentzat. Hori oso nabari dut.
Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".
Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.
2025ean 40 urte beteko dira Mikel Zabalza hil zutenetik, eta 47 urte Germán Rodríguez eta Joseba Barandiaran hil zituztenetik. Horiek guztiak Estatuko Segurtasun Indarren biktimak dira, eta Sanfermines78 Gogoan elkarteak Espainiako Gobernuari eskatu dio "Estatuaren... [+]
IRUTXULOKO HITZAk eta Dinamita Tour egitasmoak 36ko gerra Donostian nolakoa izan zen eta hiria beste ikuspegi batetik ezagutzeko ibilaldia antolatu dute elkarlanean, uztailaren 21erako. Elkargunea Bretxako Sarriegi plazako estatua izango da, 19:30ean, eta Amararaino joango dira... [+]
Astelehenean, 40 urte beteko dira Joseba Sarrionandia eta Iñaki Pikabea presoek Martuteneko kartzelatik ihes egitea lortu zutenetik. Egiako pisu batean izan ziren ezkutaturik bi iheslariak, eta oraindik milaka eztarrik abesten dute «kristoren martxa dabil!».
Altzagatik itsasadarraren parean doan BI-711 errepidearen Jose Luis Goyoaga etorbidearen izena aldatzeko herritarren parte-hartze prozesuaren ondoren, kale horren izen berria Zirgariak etorbidea izango da.
78ko Sanferminak Gogoan plataformak eta Gasteizko Martxoak 3ko ekimenak bat egin dute espainiar estatuak gertakari latz horietan bere erantzukizuna onartu eta biktimen aitortza ofiziala egin dezan. 'Estatua Erantzule!' izena darama kanpainak.
Inor gutxik ukatuko du ziurgabetasunez beteriko garai batean gaudenik. Krisi ekonomikoaren, ezegonkortasun politikoaren eta klima-aldaketaren inguruko mezuez inguraturik gaude. Ikaraturik bizi gara. Hori guztia gutxi balitz, globalizazioaren ondorioz, nazioen izaera zalantzan... [+]
Belaunaldi oso baten liburua da Palinpsestoa. Idazten dakien modura idatzi du Arrieta Ugartetxeak, eta horixe dateke alde gaitza. Gainerakoan, hortxe gure iragan hurbila, gerra ondoa, apaiz giroa, euskara, militantzia… eta ez hain hurbila ere, senide nagusien gerra... [+]
Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.
Donostiako Udaleko Memoria Historikoaren Aholku Batzordeko Sinbologia Lantaldeak dokumentazioa aurkeztu du, eskultura frankista dela frogatzeko. Eskulturaren jatorriaren inguruko eztabaida ireki nahi dute hirian, eta udal gobernuari zenbait eskaera egin dizkiote.
Salvador Puig Antich frankismoaren kontrako militantea izan zen. Askapen Mugimendu Iberikoko kidea, 1973ko irailaren 25ean atxilotu zuten. Gerra-kontseilua egin zioten, eta garrotez exekutatu zuten handik sei hilabetera, 1974ko martxoaren 2an. Aurtengo otsailean baliogabetu du... [+]
Nazismoaren biktimak izandako euskal herritarrak oroitzeko Eusko Jaurlaritzak egin duen lehen aitorpen instituzionala da. Hego Euskal Herriko 253 pertsona deportatu zituzten 1940 eta 1945 urteen artean. 113 bertan hil ziren eta beste asko, handik bizirik irten baziren ere... [+]
Oraindik ikusgai dago Donostiako San Telmo museoan Memoriaren Basoak erakusketa, maiatzaren 11ra arte. Totalitarismoek gizartea kontrolpean hartzeko erabiltzen dituzten metodo eta tekniken inguruko hausnarketa bat da, espresio artistiko ugariren bidez ondua.
50 urte bete dira Polizia frankistak Mikel Gardoki Azpiroz ETApm-ko kidea tirokatuta hil zuenetik. Egiari Zor fundazioko kideek eta Gardokiren kide Juan Miguel Goiburu Mendizabal 'Goiherri'-k hartu dute parte ekitaldian.