Basozainen ustez, euren aurkako artzainen salaketak funtsik gabekoak dira

  • Gipuzkoako Basozainen Elkarte Profesionalak azken urteetan artzainen eta, EHNE eta Enba sindikatuen aldetik basozainek jaso dituzten kritikei erantzun diete ondoko idazkia medio. Bertan, besteak beste, Gipuzkoako Izarraizko eremuko ahuntzen auzia eta duela gutxi Debagoieneko mendietan txakurrek artaldeei egindako erasoena aipatzen dituzte.


2018ko azaroaren 12an - 12:11

Azken urteetan Gipuzkoako basozainok gure kontrako hainbat salaketa eta kritika publiko jaso dugu artzainen kolektibo zein EHNE eta ENBA sindikatuen aldetik. Langile publikoak izanik, zilegi deritzogu herritarrek gure lana kritikatzea, baldin eta kritikek oinarria baldin badute eta egiazkoak badira. Zoritxarrez ez da hori kasua.

Azkenak  azaroaren 6an Eskoriatzan prentsaurrekoan zenbait artzainek egindakoak izan dira. Horren aurrean basozainon kolektiboak gure azalpenak emateko beharra sentitu dugu.

Egoera honen aurrekari bezala honako hau aipatu dezakegu; Izarraitzeko Kontserbazio Bereziko Eremuan, mendian  inolako kontrolik gabe eta balore ekologiko handiko bertako zuhaitzen landaketetan kalteak eraginez zebiltzan ahuntzak kontrolatu asmoz, 2014ko urtean Azkoitiko udalak ganaduzaleei neurriak hartzeko eskatzeko bandoa argitaratu zuen.

Ikusirik ganaduzaleek ez zutela kasurik egiten, 2014ko  Azkoitiko udalak identifikaziorik gabeko ahuntzak akabatzeko eskatu zion Foru Aldundiari. Eskaera honen aurrean, Baso Zerbitzuko Zerbitzuburuak, horrela egiteko agindua eman zigun basozainoi. Beste aukerarik ez denean, azken aukera bezala egiten dira ehizaldi hauek, eta Izarraitzeko kasuan, ezinezkoa zen ahuntzak bizirik harrapatzea.

Hala eta guztiz hilabetetako epea eman zitzaien artzainei kontrolik gabeko haien abereak jasotzeko eta azkenean, hala beharrez, zenbait ehizaldi burutu ziren. Saiakera hauek egiten genituen bitartean ganaduzale bat baino gehiago ikusi genuen, baina ezjakinarenak egin zuten eta kasu batzuetan basozainon ahaleginez trufatu ere.

Gauzak horrela abuztuaren 26an ahuntzak Azkoitiko lurretan aurkitu genituen paraje malkartsu batean eta  identifikaziorik gabeko 8 ahuntz bota genituen. Ahuntzak babestutako hegazti sarraskijaleek jateko moduan ipintzen ari ginelarik norbait oihuka sumatu genuen eta berarengana abiatu ginen, baina bere onetik aterata zegoenez ezinezkoa izan zitzaigun berekin hitz egitea. Guri argazkiak atera zizkigun eta ondoren sare sozialetan zabaldu zituen gure baimenik gabe.

Aizkorri-Aratz Parke Naturalean kontrolik gabeko  txakur batzuk ardiengan eragin dituzten kalteak direla eta, artzain talde batek prentsaurrekoa egin zuen Eskoriatzan azaroaren 6an. Bertan artzainek kasu honetan basozainen utzikeria salatzen zuten 

Ondoren, ahuntzak beraienak zirela zioten hainbat artzainek salaketa  jarri zuten basozainon aurka. EHNE eta ENBA sindikatuek, beraien interes politikoak defendatu eta gure aurka egin nahian, mota guztietako gezurrak aireratu zituzten komunikabidetan. Ahuntzen jabeek ez zutela bandoen berri, kontrolatutako ahuntzak zirela, ukuilu batetara joan eta hango animaliak hiltzea bezalakoa zela egin genuena, basozainak abereen hiltzaile hutsak ginela, epaiketara ez ginela aurkeztu … hamaika gezur eta irain! 

Ia  4 urte beranduago, auzi honetan zipriztindurik izan ziren basozainak libre atera dira. Epaileak, basozainok zuzen jokatu genuela ebatzi du. Eta denbora horretan basozainok isilik egon gara, baina orain, gure aurkako beste eraso publiko berri honen aurrean, unea dugu egoera hau argitzeko.

Aizkorri-Aratz Parke Naturalean kontrolik gabeko  txakur batzuk ardiengan eragin dituzten kalteak direla eta, artzain talde batek prentsaurrekoa egin zuen Eskoriatzan azaroaren 6an. Bertan artzainek kasu honetan basozainen utzikeria salatzen zuten. 

Txakur horiek tiroz botatzeko, harrapatzerik ez baitago, prozedura zorrotza jarraitu behar da; basozainok ezin dugu erabaki hori gure kabuz hartu eta tiroka hasi; Udala eta Aldundiak hartu behar dute erabakia, beti ere arautegiak dioena jarraituz. Basozainok ez dugu orain arte zentzu horretan  inolako eskaera edo agindurik jaso.

Ahuntzen kasuan, nahiz eta Mendi Foru Arauak ondo azaldu jarraitu beharreko prozedura eta guk horrela jokatu, bi basozain epaitegietara eraman zituzten artzainek lehen aipatutako EHNE eta ENBAren laguntzaz. Txakurren kasuan berriz ez dago prozedura zehazturik, eta basozainok ezin dugu besterik gabe armak hartu eta tiroka hasi, ezta baimen hori inori eman. Gizarteak bere buruari arauak jarri  dizkio halako kasuetan jokatzeko, eta guk hori profesionalki betearazteko gaude.

Kontrolik gabeko etxeko animalien arazoa gero eta larriagoa izanik, basozainok prest gaude arazo horri konponbidea topatzen laguntzeko, baina beti legeak zehaztutako moduan eta horretarako prozedurak eta baliabideak (nahiko basozain kopuru eta baliabide teknikoak)  jartzen badira, artzainen alde, baina aldi berean babestu behar dugun animalien ongizate eta Ingurugiroaren alde.

Azaldu behar dugu basozainok azken urteetan Aldundiko kargu politikoen aldetik babes eza nabarmena jasaten dugula. Ez gaituzte aintzakotzat hartzen; baztertuta gaude eta ez dago inolako komunikaziorik ezta erantzunik gure eskaera eta  beharrei. Hala ere saiatzen gara  indarrean dagoen legedia betearazten eta gure funtzio administratiboak burutzen. Horrela, oztopoak oztopo, ahal dugun lan txukunena egiten saiatzen gara, esan bezala, gure nagusien babesik gabe bada ere.

Gizartea etengabe aldatzen ari da, eta noski baita mendiko mundua ere, eta erakundeak eta basozainok jakin behar dugu egoera berrietara egokitzen. Gure nahia gipuzkoarrei eskaintzen diegun zerbitzua hobetzea eta lanbidea profesionalizatzea da

Egoera ikusita, Gipuzkoako Basozainen Elkartea sortu genuen 2017. urtean. Aldundiak bere alde betetzen ez duenez, hainbat ardatz nagusi dugu. Basozainon formazio profesionala sustatzen dugu, eta Aldundiari zera eskatzen diogu; bitarteko materialak, basozainon kopuru nahikoa gure lana behar bezala betetzeko, basozainon antolaketa egokia eta basozainon lana gizarteratzea, urte askotako inbisibiliatearekin amaituz … zeren eta gipuzkoar askok ez dakite basozainon egin beharra zein den eta Elkarteak, gaur bezala, gure egunero zereginak zabaltzea ere du helburu. 

Bizkaia, Araba eta Nafarroako Basozainen Elkarteekin harremanak estutu ditugu eta Espainiako beste elkarteen berri ere badugu, eta konturatu gara, salbuespenak salbuespen, beste tokietan ere basozainok antzerako arazoak ditugula. Kasu askotan gure lana ez da aintzakotzat hartzen eta horri buelta emateko pauso sendoak eman behar ditugu.

Gizartea etengabe aldatzen ari da, eta noski baita mendiko mundua ere, eta erakundeak eta basozainok jakin behar dugu egoera berrietara egokitzen. Gure nahia gipuzkoarrei eskaintzen diegun zerbitzua hobetzea eta lanbidea profesionalizatzea da.

Jakin dezatela baita ere gipuzkoarrek, basozainok ez garela gure kabuz aritzen, indarrean dagoen legedi zabala ahal den hobekien bete arazten saiatzen garela. Izarraitzeko ahuntzen kontrola ez zen izan gure kapritxo bat, ganaduzalek eta talde batzuek zabaldu zuten moduan. Gipuzkoa Mendi Foru Arauak betez eta Aldundiak ezarritako protokoloak jarraituz jokatu genuen. Txakurren kasuan ere berdin jokatuko dugu.

Bitartean Naturan gure zaintza ( basozainak gara) zein herritarren zerbitzuan lan administratiboak egiten jarraituko dugu, dauzkagun bitartekoekin. Gure elkartasun eta laguntza guztia duen Gipuzkoako lehen sektorearen zein Ingurugiroaren alde.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mendiak
2024-03-03 | Jon Torner Zabala
Mendi Federazioak 100 urte
Mendiaren kulturari eusteko sokak, tenkaturik

Euskal Mendizale Federazioak 100 urte beteko ditu datorren maiatzaren 18an. 1924an sortua, mendeurrenak bide eman digu mendizaletasunak izan duen eboluzioaz eta aurrera begirako erronkez aritzeko. Sekula baino jende gehiago dabil geurean mendian, eta aldatzen ari da hura... [+]


2024-01-18 | Jon Torner Zabala
'Gailurretan izan gaitun' erakusketa, Mendi Federazioaren mendeurren-ekitaldien abiapuntua

Euskal Herriko Mendi Federazioa sortu zela 100 urte beteko dira maiatzaren 18an, eta urteurrenaren harira hainbat ekimen izango da datozen hilabeteetan. Gailurretan izan gaitun erakusketa ibiltaria da lehenbizikoa, Iruñeko Planetarioan ikusgai dagoena, zeinak biltzen... [+]


Oihana Azkorbebeitia. Arineketan aske
"Mendiari errespetua eduki behar zaio, eta hori galtzen dabil gaur egun"

2006an, mendi-lasterketen mundua artean berri-berria zela, “apur bat kasualitatez” hasi zen kirol horretan Oihana Azkorbebeitia, eta gaur egun ere arineketan segitzen du. Bide horretan, palmares ikusgarria bildu du, baina berak argi dauka zer ematen dion... [+]


Nazioarteko hamazazpi estreinaldi, Mendi Film jaialdian

57 film eskainiko dira, horietako bederatzi EAE mailako estreinaldiak. Edurne Pasaban omenduko dute aurten WOP Fundazioa sariarekin. 24.800 euro banatuko dituzte hamabi saritan, sail ofizialean lehiatuko diren lanen artean.

 


2023-10-31 | Jon Torner Zabala
Sarenneko glaziar "hil berriari" azken agurra eman diote Alpeetan

Duela lau urte Islandiako Okjökull eta Suitzako Pizol glaziarren omenez egindako hiletek bezala, frantziar Alpeetan dagoen Alpe D’Huez estazioak hartzen duen Sarenne-ko glaziarrari emandako agurrak larrialdi klimatikoaz ohartarazi nahi ditu herritarrak.


Eguneraketa berriak daude