Bizkaiko hondakinak Artigasen tratatu gabe jaurti dituztela erakutsi du haizeak

  • Bilbo kanpoaldean dagoen Artigasko basoa zaborrez beteta dago duela bi astetik, Berriak gaur argitaratu duenez. Bizkaiko TMB planta geldirik izan dute eta inongo tratamendurik eman gabe bota dute zaborra. Haizeak ondoko basora barreiatu ditu plastikoak.

Artigasko basoa plastikoz beteta dago orain bi astetik. (Arg: Aitziber Laskibar Lizarribar / Berria)

2015eko urtarrilaren 30ean - 12:04
Azken eguneraketa: 2015-02-02 11:19
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Europar Batasunak zaborren tratamenduari buruz onartutako zuzentarauak dio zaborra ezin dela banatu eta tratatu gabe bota zabortegietan. Hori egin ezean, zabortegi horiek 2016rako itxi behar dira. Berriako Aitziber Laskurain kazetariak azatzen duenez, 2013an horretarako abiatu zuten TMB tratamendu mekaniko-biologikorako planta zabortegiaren gunean, Zabalgarbi erraustegiaren ondoan. Diputazioak iragarri du 2019rako itxiko duela Artigas zabortegia.

Berriak aipatzen du planta hori astebete baino gehiago itxita egon dela, eta Artigas zabortegira “zarama poltsak kamioietan iritsi bezala bota dira, bereizketarik eta tratamendurik gabe”. Horrez gain, zaborra ez dute zuzenean estali. Azken asteotako haizeteek pisurik txikiena duten elementuak barreiatu ditu: plastiko poltsak. Hala, agerian geratu da tratatu gabe bota zirela hondakinak.

Bizkaiko Foru Aldundiak haizeari egotzi dio gertatutakoa, eta neurriak hartuko dituztela hitzeman dute Berriak jaso duenez. Bizkaiko hondakinen kudeaketa planaren arabera, hondakin guztiak tratatu egin behar dira zabortegira bota aurretik; hau da, Europar Batasuneko zuzentaraua jasotzen du Bizkaiko planak.

Iaz arte FCC enpresak kudeatu du zabortegia, eta orain Garbiker Diputazioaren enpresa publikoa arduratzen da zabortegiaz.

Informazio gehiago:

Artigas zabortegi alboko mendialdea plastikoz beteta dago duela bi astetik. Albistea eta bideoa Berrian.

Zenbat organiko konpostatzera iritsi daiteke erraustu nahi duen lurraldean? Erreportajea ARGIAn.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bizkaia
2025eko abenduaren 4
José Luis Mendilibar. Futbola eta gero, Zaldibar
"Mundu honetan ez dakizu lau hilabetean entrenatu gabe egoten"

2025eko abenduaren 4
Zenbat Garak 30 urte
Arnasgune bat, Bilboko basamortuan

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!