Iruņeko Arrotxapeako osasun zentroan arreta euskaraz jasotzeko aldarrikapena kalera eraman dute

  • Larunbatean egin zuten manifestazioa Arrotxapeako osasun etxean mediku eta pediatra euskaldunak aldarrikatzeko. Auzo honetako bizilagunek "osagile euskaldunik gabe jarraitzen" duteko azken garaietan mobilizazio ugari eta babes haundia jaso duten arren.

Ahotsa.info @ahotsainfo
2017ko azaroaren 27a

"Nafarroako Gobernuak hizkuntza eskubideak aitortzen dizkigu, baina legez, ezin dizkigula bermatu esaten digu, bere garaian ezarri ziguten Vascuencearen Legea eta hizkuntza eskubideen zonifikazioaren barruan eremu mistoan bizi garelako. Onartu berri duten Euskararen dekretuarekin ere ez dizkigute mediku eta pediatra euskaldunak ziurtatzen; eta orain aste gutxi kontratatu berri diztuzten mediku eta pediatrak ez dira euskaldunak. Hori da Nafarroako Gobernua, Arrotxapeako euskaldunok osasun etxean bizi dugun menpeko egoera iraultzeko, erakusten ari den grina eta borondatea", salatu zuten larunbatean Nafar Gobernuaren egoitzaren parean mobilizazioa amaitzerakoan.

Aldiz, horren aurrean ez dutela etsiko eta dagozkien hizkuntza eskubideen defentsan mobilizatzen jarraituko dutela iragarri dute, " mobilizazioaren bitartez soilik lortuko baitugu merezi dugun arreta zerbitzua", esan dute.

Albiste hau Ahotsa.infok argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Euskara Nafarroan  |  Nafarroa  |  Nafarroako Gobernua

Euskara Nafarroan kanaletik interesatuko zaizu...
Osasunbideari ere errieta, euskara egoki ez baloratzeagatiik

Osasunbideko deialdietan, lehiaketaldian 40 puntutik euskarak 4’29 puntu eman beharko lituzke eremu euskaldunean, eta 2’73 puntu eremu mistoan. Baina euskararik jakin gabe ere 39 puntu lortu daitezke, beste merezimendu batzuekin. Beraz, praktikan, ez da betetzen euskarari buruzko foru dekretu berriak dioena.


2018-10-15 | Errigora | ARGIA
Errigorak 2013tik 2018ra 800.000 euro bideratu ditu Nafarroa hegoaldeko euskalgintzara

"Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka" kanpainaren bidez, Errigorak 2013tik 2018ra 800.000 euro bideratu ditu Nafarroa hegoaldeko euskalgintzara. Errigoraren sorreratik bost urte igarota, atzera begiratu nahi izan du diru horrek zertarako balio izan duen ikusteko. Bideo honetan jasotzen da ibilbidea:


2018-10-09 | Kontseilua
Justizia, berdintasuna eta kohesioa izango dira urriaren 27ko mobilizazioaren zutabeak

Urriaren 27an, 17:00etan egingo den mobilizazioaren nondik norakoen berri eman du Kontseiluak. Berau osatzen duten ordezkariekin batera agerraldia egin du Paul Bilbao idazkari nagusiak. Mobilizazioari amaiera emango zaion lekuan izan da agerraldia, autobus geltokiko belardian, hain zuzen ere.


Nafarroako Gobernuak, lehen aldiz, laguntzak emango ditu helduek euskara ikas dezaten

Euskarabideak 150.000 euro bideratuko ditu, urriaren 1etik abenduaren 31ra bitartean hasiko diren ikastaroak abian jartzeko.


Eremu mistoak Euskararen Ordenantza behar du

2017ko ekainaren 9an 44 udalerri sartu ziren Nafarroako eremu mistoan. Urte batzuk lehenago beste hiru sartu ziren. Denak euren borondatez sartu ziren. Hala ere, lehengo dinamikari jarraitu diote, oro har, oraindik eremu “ez euskaldunean” izanen balira bezala.


2018-10-01 | ARGIA
Euskararen lege integrala nahi du Kontseiluak

Euskararen ofizialtasuna Nafarroa osora zabaltzea "ezinbestekoa" da lege proposamenaren helburuak betetzeko bidean. Hori da Kontseiluak Iruñeko Kondestable Jauregian larunbatean egin ziren jaldunaldietatik atera zuen ondorio nagusietakoa.

 

 


2018-09-27 | ARGIA
ELAk Nafarroako Euskararen Legea aldatzeko proposamenena argitaratu du

Iruñean datorren larunbaten, hilaren 29an, UEUk euskararen ofizialtasunaz antolatutako jardunaldietan azalduko ditu ELAk Euskararen Legea aldatzeko talde parlamentarioei luzaturiko neurri zehatzak.


2018-09-20 | Kontseilua
'Hizkuntza eskubideak bermatzeko Legearen bidean' jardunaldia egingo dute Iruņean

"Hizkuntza eskubideak bermatzeko Legearen bidean" jardunaldia antolatu du UEUk Kontseiluaren laguntza eta Euskarabidearen babesletzarekin. Bertan Nafarroako zonifikazioaren ondorioak alde juridiko batetik aztertuko dira alde batetik, bai eta ikuspegi historikoa, arlo administratiboa, soziolinguistikoa eta euskararen garapenerako trabak ere.


Nafarroako Legebiltzarrean PPko kideei gaztelaniaz zuzentzeko eskatu dio Beltranek Aznarezi

Ana Beltrán PPko bozeramailearen iritzian "aldatzeko unea da". Batzuetan euskaraz zuzentzan zaie Ainhoa Aznarez Legebiltzarreko presidentea, eta denentzat ari denean ere euskaraz egiten omen du gehien. Horregaitik, beraiei ari denean "beti gazteleraz" egiteko eskatu dio, idatziz.


2018-09-05 | ARGIA
Euskara Nafarroa osoan ofiziala izatea eskatuko dute urriaren 27an

Nafarroako Parlamentuan euskararentzat lege berria aztergai dela baliatuz, datorren urriaren 27rako mobilizazio handia iragarri du Kontseiluak. Iruñean egingo da, 17:00etan hasita, "nafar guztiei euskaraz bizitzeko eskubidea bermatuko dien ofizialtasuna eskatzeko".


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude