Arrosa Jardunaldiak martxoaren 23an Urretxu-Zumarragan

  • Ikasturte honetan Urretxu eta Zumarraga artean izango dira Arrosa Jardunaldiak. Bertan, hitzaldiak, bazkari mundiala, bazkal osteko kuña lehiaketa eta furor, herri poteoa eta kontzertuak izango dira, Chaval valentziarrak eta Donostiako Arrotzak hirukotea.  Topaketei amaiera emateko Dj Turtukiña bergararrak izango dira gozagai.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko martxoaren 14an - 13:49

2002. urtean sortu zen Arrosa Sarea eta egun 23 irrati biltzen dituen federazioa da, non, askotariko irratiak biltzen garen: irrati libreak, udal irratiak, (herrialdeko irratiak) eskualde mailakoak, irrati nazionalak … 2012. urtean Bergarako gaztetxean lehen topaketak egin eta gero, urtero, Euskal Herriko txoko ezberdinetan ospatu dira: Zarautz, Gernika, Bilbo, Gasteiz, Baiona eta Ondarru.

Albiste hau Arrosa Sareko irratiek eman dute eta Creative Commons lizentzia libreei esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irrati libreak
2024-04-02 | ARGIA
Arrosa sareak Basaburuan egingo ditu aurtengo topaketak, Esan Erran irratiaren eskutik

Arrosa Irrati Sareak Nafarroan ospatuko du lehen aldiz komunikazio librearen aldeko eguna. Mende laurdena bete berri duen Esan Erran irrati txikian dute hitzordua, apirilaren 13an, Basaburuan. "Guretzat elkartzeko egun bat da, elkar gehiago ezagutu eta elkarlanaz... [+]


2023-11-20 | ARGIA
Hala Bediren web orria martxan da berriz ere

Ikasturtearen hasieran zibereraso bat jasan eta hainbat astez webgunea berreskuratzeko lanetan jardun ondoren, bueltan da Hala Bedi irratiaren web orria. Dagoeneko hasi dira ohiko edukia argitaratzen: Arabako aktualitate albisteak, magazinen edukiak, irratsaioen podcastak,... [+]


2023-08-17 | Hala Bedi
Hala Bedi Irratiak 40 urte bete ditu

Hala Bedi Irratiak 40 urte bete dituela ospatu zuen abuztuaren 6an, lau hamarkada lehenago lehen irrati emisioa egin zuen egun berean.


Eguneraketa berriak daude