Arropa jasotzeko eta birziklatzeko lanik ez duela egin dio Ekotradek

  • Gurelur talde ekologistaren salaketaren ostean, begirada guztiak Astigarragako Ekotrade enpresari begira jarri dira. Moyua taldeko enpresak, gaztelania hutsean, zabaldutako oharrean dio, herritarren arropa jaso edo birziklatzeko inolako zerbitzutan ez duela parte hartu.

Ekotraderen Astigarragako birziklatze-plantaren inaugurazioa 2016ko uztailean.

2020ko martxoaren 06an - 13:29

Bost puntutako prentsa oharrean Ekotrade RDC'S enpresak Ziordiako arropa isurketarekin inolako lotura zuzenik ez duela argitu nahi izan du. Batetik dio haien zeregina eraikuntzaren hondakinak kudeatzea dela. Nahiz eta hedabideetan bestelako hondakinak kudeatzeko proiektuetan parte hartu duen enpresak. Adibidez, Donostiako Anoeta estadioko pipa-azalak jaso eta konpost bilakatzeko Anoetatik Gipuzkoako Baratzetara ekimenean kolaboratzailea zen.

Garraiobide propiorik, kamioirik, ez dutela eta beraz, hondakinen garraioa beste enpresa batzuek egiten dutela adierazi du enpresak oharrean. Argitaratu diren "ustezko isurketaren datetan Ekotradek kontratatutako garraio bat bera ere ez da Ziordiara hurbildu" argi utzi nahi izan dute. Baina, hori bai, iaz "gertakari puntuala" gertatu zela Ziordian, baina garraio enpresetako baten "akatsaren" ondorioz, eta hala jakinarazi zietela Nafarroako Gobernuko zerbitzuei.  Edozelan ere, garraioen inguruan emandako informazio horrek talka egiten du Ekotradek bere webgunean bertan iragartzen duen eskaintzarekin . "Mota guztietako 16 kamioi ditugu: garabidunak, katedunak, kakodunak, iraulki-kamioiak, zabor-kamioiak…".

Zehaztu ez duten zenbait hedabidetan argitaratutako informaziekin kexu agertu dira, Ziordiako pabiloiak Ekotrade enpresarekin "loturarik ez" duelako. Pabiloi horretan mota guztietako hondakinak daudela diote (adarrak, hesi-hondarrak, bidoiak, plastikoak, koltxoiak, altzariak, artilea, etab.), "erabilitako arropa baina askoz gehiago". Eta hori ziurtatzeko argazkiak egin dituztela pabiloian bertan eta administrazioari emango dizkiotela "kontrolgabeko zabortegi" horren aurka neurriak hartzeko.

Birziklatzeko arroparen munduarekin lotura oro ezeztatu dute. Ekotradek ehunak jasotzeko edota birziklatzeko zerbitzurik ez duela egiten ari azpimarratu dute, eta ez duela horrelako materialak jasotzeko kanpainetan parte hartu. Edozelan ere, ARGIAk egiaztatu duenez, Eusko Jaurlaritzak hondakinak kudeatzeko baimendutako enpresen zerrendan, Ekotraderi baimendutakoen artean dago arropari dagokiona.

Ekotraderen webguneko argazki nagusien artean daude Ekotraderen logoa eta Astigarragako telefonoa serigrafiatuta dituzten kamioienak. Ekotradek oharrean ukatu du garraio propiorik duenik. Argazkia: Ekotrade

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondakinen kudeaketa
Plastiko-fabrikatzaileek iruzur egin dutela erakusten du txosten batek

Sektoreko enpresek hamarkadak daramatzate praktika sustatzen, nahiz eta ebidentziak izan ez dela bideragarria, Center for Climate Integrity-ren ikerketa baten arabera.


Zaldibarko zabortegiaren hondamendia gogoratu dute laugarren urteurrenean

Zaldibar Argitu plataformak ekitaldia egin du igandean. Ez dago berririk “euskal oasian”, adierazi dute, “Eusko Jaurlaritzak dena ondo egin zuela errepikatu zuen”.


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


Aierdik dio Artaxoan ez zela jaso behar Gipuzkoatik zetorren inongo hondakin likidorik

Artaxoako konpostatze plantara Gipuzkoatik Nafarroara bidalitako lixibiatuek Nafarroako Gobernuko eta Gipuzkoako Diputazioaren arteko hika-mika piztu dute. Ostegun honetan Jose María Aierdi kontseilari nafarrak gaitzetsi egin ditu atzo José Ignacio Asensio diputatu... [+]


Eguneraketa berriak daude