Arraun egin zure planetaren alde dokumentala lehen aldikoz proiektatuko dute Miarritzeko Le Royal zinema gelan otsailaren 28an. Kutsaduraz eta aldaketa klimatikoaz arduraturiko hainbat surflarik hondartzetan eraman borroka kontatzen du dokumentalak.
"Hasiera batean kutsaduraz eta aldaketa klimatikoaz arduratuta zeuden hamar bat lagun ziren. Miarritzeko G7aren goi bileraren iragarpenarekin batera, hileko lehen larunbatetan beraien ingurua mobilizatzea erabaki zuten hondartzetan ekintzak eginez. Pixkana-pixkana mugimendua handituz doa eta ozeanoaren maitale den oro biltzen da bertan". Horrela laburbiltzen dute "Arraun egin zure planetaren alde" mugimendua Sabina Hourcade eta Lucie Francini Surfrider Fondation elkarteko militanteek. Hurbiletik segitu zuten surflarien mugimendu hau, baita izen bereko dokumentala ekoiztu ere.
Hona hemen laburpena euskaraz azpititulaturik:
Dokumental horren lehen emanaldia eginen dute otsailaren 28an, 20:30ean Miarritzeko Le Royal zinema gelan.
Arraun egitea ekintza militantea den galderari ondokoa erantzuten diote dokumentalaren ekoizleek: "Beste elkarte batzuen ekintzekin alderatuta militantea baino sinbolikoagoa da hau. Baina konpromiso garrantzitsuagoak hartzeko hasiera izan daiteke, ingurugiroa babestu eta herritar arduratsu bihurtzeko bide bat, kontsumitzaile huts izan beharrean, eta hori asko da!".
G7ak Miarritzen zeukan gailurra jomugan harturik, hamabi mobilizazio burutu zituzten gailurraren aurreko urtean: hilabetean behin batzen ziren surflariak, taldean ingurumenaren aldeko mezua zabaltzeko.
Izendapenak ahalbidetuko du kalte ordainak ordaintzeko prozesuak hastea. Bi suteetan 500 hektarea baino gehiago erre dira.
Ekologistak Martxanek eta Sustrai Erakuntzak diote txinatar inbertitzaileek atzera egiteak agerian utzi dituela Zangozako meatzearen "funtsik gabeko arrazoiak". Nafarroako Gobernuari eskatu diote "interes publikoari erantzuten ez dion proiektu defendaezina... [+]
A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]
Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.
Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.
Txinako Qinghai enpresak atzera egin eta ez ditu 257 milioi euro inbertituko potasa meategi proiektuan. Finantzaketarik gabe ez ezik, Muga meategia ustiatzeko lizentzia ere ez du proiektuak, 2024ko urrian Nafarroako Justizia Auzitegiak bertan behera utzi... [+]
Bero boladek, haizeak eta lehorteek suteak pizteko aukerak bikoiztu dituzte Europan. Portugal, Espainia, Grezia eta Turkia pairatzen ari dira suterik handienak. Milaka suhiltzaile eta herritar ari dira suaren kontra borrokan Europa hegoaldeko herrialdeetan.
Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]
Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]
Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko.
Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]
Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailak ingurumen baimena ukatu dio Piaspe egitasmoari, Statkraft enpresak Azpeitia, Zestoa eta Errezil artean eraiki nahi dituen errotek eta argindarra garraiatzeko azpiegiturek eragingo... [+]
Suhiltzaileek itzaltze lanetan jarraitzen duten arren, egonkortu dute kontrolik gabeko sutea. Espainiako Gobernuak larrialdi aurreko faserako plana onartu du, autonomia erkidegoen eta Espainiako Gobernuaren arteko komunikazioa hobetzeko; dena den, larrialdien kudeaketa autonomia... [+]