Arrakala berriak agertu dira Esako urtegiko eskuin hegalean

  • Urtegia handitzearen aurka ari diren hainbat elkartek bideoz erakutsi dute urtegiko eskuin hegalean agertu diren arrakala berriak. Larunbata honetan, hilaren 4an, manifestazioa egingo da Zangotzan urtegia handitzearen aurka, 19:30etan Arkupetan hasita.


2020ko urtarrilaren 3an - 10:06
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Herritar batek bideoan azaltzen duenez, arrakala hauek azken asteetan izandako euriteen ondoren atera dira, hainbat metrotako luzera dute eta sakonera handia. 2003an handitze obrak hasi zirenetik askotan agertu dira arrakalak eta bai urtegiaren aurkako herri mugimenduetatik bai Zaragozako Unibertsitateko adituen aldetik, besteak beste, sarri salatu da urtegiaren eskuin mazela ezegonkorra dela. Arriskuak saihesteko, bertan eraiki ziren bi urbanizazio ere desalojatu ziren. Hala ere, obrekin aurrera jarraitzen dute.

Oraintsu, Geoconsult enpresak Nafarroako Gobernuarentzat egindako txosten batean ondorioetako bat ere hori zen: Esako urtegiko eskuin mazelak badu hainbat egoera zalantzagarri eta, beraz, ez da guztiz segurua. Mazela gehiago aztertu beharra gomendatzen zuen.

Urtegiaren aurkako mugimenduaren esanetan, arrisku handiez gain, azpiegitura honek duela hamarkadetako ur azpiegitura handien ereduari erantzuten dio eta ez da aproposa aldaketa klimatikoaren garairako eta, gainera, diru xahuketa itzela dakar: hasi zen 113 milioi euroko aurrekontuarekin eta egun 500dik gertu dago.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Esa urtegia
2025eko urtarrilaren 22
Esa-ko urtegiaren handitzea
Apurketaren mamua beti hor

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!