Trenque Lauquen filmeko fotograma bat.

2022ko irailaren 26an - 07:16
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Cary Grant bezala North by Northwest-eko errepide idorrean, Jean-Paul Belmondoren antzera À bout de souffle-ren amaierako eszenan eta, batez ere, Mauvais sang-eko Denis Lavant protagonista bezala dantza neurotikoan aurrera eginez. Hala ibili naiz ni egunotan, zoro moduan korrika: areto batetik bestera, kronika batetik hurrengora. Maratoitik asko du Zinemaldiak.

Bederatzi egunez, zentroko kale eta taberna guztiak ezezagunez bete dira lasterketa frenetiko honetan, zeinean askotan zaila baita une batez gelditu eta arnasa hartzea. Ariketa aerobikoa izan da hau, dudarik gabe, zinemazaletasuna eta horren gainean eraikitzen den ponperia sostengatzeko lan egin duten guztiontzat. Antolakuntza, azpiegiturak, prentsa, aretoen sarrera kudeaketa… Etenaldirik ez guretzat.

Urtero, zalaparta handiz iragarri ohi da aurten hirurogeita hamar urte bete dituen ekitaldiaren hasiera. Apurka-apurka eraikiz doan ekosistema bitxiaren lekuko bihurtzen dira aldiro donostiarrak: tindatutako leihodun auto ofizialen agerpena, akreditaziodun izakien biderkatzea eta zenbait kaleren tapizatzea. Zoramen hutsa da Zinemaldia, turistifikazio basatiari atea ireki eta ars gratia artis krudelaren aitzakiapean hiri oso bat salmentan jartzen laguntzen duen heinean. Aurpegi atseginagoa ere badu, noski. Aretoetan topatu eta berotasunez elkar agurtzen duten aspaldiko lagunena, adibidez. Hirikoak ez garenontzat ere, ez dira gutxi Zinemaldiaren gertutasunaren zantzuak. Izan ere, oihala lehen aldiz ireki baino bi aste lehenago, dagoeneko, ezin zaio entzungor egin film, gonbidatu edo iruzkinen batek sortutako iskanbila zilegiari.

Azkenean, hasiera-lerrotik ikus ezin genezakeen helmugara iritsi gara eta, urtero legez, heldu da ere podiuma ezagutzera emateko unea. Etxera bidean ikusi dut itxiera gala eta jabetu naiz sarituak izan diren filmetatik bat bere ere ez dudala ikusi. Akaso egia da erabiltzen ari naizen metafora eta, korrikaren korrikaz, punteria ere ahaztu egin dut egunotan.

Amaitu aurretik, aipamen berezia egin nahiko nioke, niretzat, aurtengo edizioko onena izan den Trenque Lauquen argentinarrari. Maratoitik asko du ere film honek, lau ordu eta hogei minutu irauten baitu. Handia da hitzaren zentzu guztietan Laura Citarellak zuzendutakoa. Lehenengo ataleko misterio xalo maitagarritik, bigarren ataleko fantasia kitzikagarri girora egiten duen bidean, eguneroko xehetasunen eta ezkutuan dagoenaren edertasuna goraipatzen du filmak maisuki. Nire ondoan eserita zegoen emakumearentzat ez bezala, zeinak siesta galanta egin duen lehenengo atalean eta bigarrenerako ez den itzuli, begiak pantailatik aldentzea oso zaila egin zait lau orduetan.

Korrikaldia eta geroko saria izan da Trenque Lauquen, Zinemaldiari amaiera emateko modurik gozoena. Hala bada, aurtengoz, heldu da bederatzi egunetan lehen aldiz arnasa hartu eta Zinemaldia agurtzeko unea. Orain bai, itxi da oihala.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Nagore Irazustabarrena Uranga
#2
Nagore Irazustabarrena Uranga
#3
Nagore Irazustabarrena Uranga
#4
Nagore Irazustabarrena Uranga
#5
Estitxu Eizagirre
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinemaldia 2022
2022ko urriaren 5
Esti Urresola Solaguren. Cannesetik Donostiako Zinemaldira.
“Ikus-entzunezkoek botere eraldatzaile handia daukate”

2022ko irailaren 24
Donostia Zinemaldia 8. eguna
Zinemaldiko amek ez dute

2022ko irailaren 23
Donostia Zinemaldia. 7. eguna
Maria Elorzaren liburu eta emakumeei gutuna

2022ko irailaren 22
Donostia Zinemaldia. 6. eguna
Londresen parranda, Norvegian ajea

2022ko irailaren 21
Donostia Zinemaldia. 5. eguna
Ni berrien bila

2022ko irailaren 20
Donostia Zinemaldia. 4. eguna
Dena ez da zilegi

2022ko irailaren 19
Donostia Zinemaldia. 3. eguna
Bitxikerien artean harribitxiak

2022ko irailaren 19
Sail Ofiziala. 3. eguna
Doluarenak

2022ko irailaren 18
Donostia Zinemaldia. 2. eguna
Suaren bueltan jazotakoaz

2022ko irailaren 18
Sail Ofiziala. 2. eguna
Ekiloreak oraingoan

2022ko irailaren 17
Donostia Zinemaldia. 1. eguna
Altxatu da oihala

Eguneraketa berriak daude