Hispanitatearen egunaren aurka mobilizazioa egin du Arrotxapea auzoan Migratuen Nafarroako Mugimenduak. Goree irla izenarekin berrizendatu dute Armendaritz Erregeordearen plaza, eta Chitareros izena eman diote Pedro de Ursua kalea zenari.
Urriaren 12ko eguerdian kontzentrazioa egin dute Iruñeko Arrotxapea auzoko hainbat herritarrek. Bi pankartaren atzean bildu dira bertaratutakoak. “Atzoko karabelak... gaurko multinazionalak dira. Erresistentzian jarraitzen dugu”, zioen batak; “Kolonialismoa, apartheida, kanpora. Jaitsi zaitez tren horretatik”, bigarrenak, CAF enpresaren irudia zeraman tren baten eta Palestinako banderaren irudiekin.
Mobilizazioan Arrotxapeako plaza eta kale bana berrizendatu dituzte manifestariek, eskailera batera igo eta xafla munizipalak aldatuz. Kolonbiako Pamplona hiria fundatu zuen Pedro de Ursua nafar konkistatzailearen kaleari Chitareros izena jarri diote, konkista garaian lur haietan bizi zen herri indigena gogoan. José Armendaritz militar eta administratzaile kolonialari eskainitako Armendaritz Erregeorde plazari Goree Irla izena eman diote, 300 urtez esklaboen merkatu handia izan zena ahanzturan geratu ez dadin.
Astelehenean eraitsi zuen Ernai gazte antolakundeak Lemoatx tontorreko gurutze frankista. Udalak adierazi duenez ez dute berriro altxatuko, Memoria Historikoaren Legea urratzen zuenez haren eraistea aurreikusita baitzegoen.
1936ko altxamendu militarretik 85 urtera "faxismoari gorazarre egitea zilegi" dela salatu du gazte antolakundeak. Urriaren 12an eskualdeko mobilizazioak antolatu ditu "bizitzak erdigunean jartzen dituen independentismoa" eraikitzeko.
Asteazken goizean deklaratu dute Espainiako Poliziaren aurrean. Migratzaileen hainbat kolektibok eta Sortuk urriaren 12an antolatu zuten ekitaldian erregearen eta kolonizatzailearen irudi bana bota zuten lurrera. Demokrazia falta salatzen eta Euskal Errepublika aldarrikatzen... [+]
Urriaren 12aren karietara Ernai ezker abertzaleko gazte erakundeak Kanpezuko (Araba) Guardia Zibilaren koarteletik Espainiako bandera lapurtu zuen. Ekintzan parte hartu zuten gazteek bertako harresian "Ez zaituztegu onartzen" idatzi zuten.
Asteburuan eta urriaren 12ko astelehenean hainbat mobilizazio antolatu ditu Sortuk Euskal herri osoan. Iruñean Colónen eta Espainiako Erregearen estatua bana bota dute lurrera.
Hasieran Espainiako Erresumaren aldia izan zen, eta denok ikusi genuen zer zegoen bosgarren mendeurrenaren kari antolaturiko ekitaldien atzean. Kulturen arteko topaketa gisa erakutsi ziguten hura genozidioaren ospakizuna zen, ez zegoen benetako gogoetarik ez bestelako... [+]
Sare Antifaxista plataformak antolatutako manifestazioan jai egun arrotzei uko egitea aldarrikatu, eta Espainiako Gerra Zibilean egon zen erresistentzia antifaxista omenduko dute.
Espainiako errege-erreginaren harrerara ere joanen da Nafarroako presidentea. Yolanda Barcina izan da azken presidentea ekitaldietan parte hartzen.
Nazka-nazka eginda naukate nazionalismo hitza entzun eta deabruaren ipurdia aipatzea legetxelako txakurkeriak ahotan dabiltzan politikari eta kazetariek.
Urriaren 12a da gaur. Inperialismo espainiarraren egun handia. Egun seinalatua gure kontraesanak agerian uzteko.
Venezuelako Bolibartar Errepublikako gizonezkoen futbol selekzioa dugu gaur Euskal Herrian. Hispanitatearen eguna da batzuentzat, arrazakeria, inperialismoa eta genoziodioa goratzeko eguna; euskaldunontzat, berriz, jai egun arrotza izan da beti: herri eskolak antolatu izan... [+]