argia.eus
INPRIMATU
Armendaritz eta Ursua nafar kolonizatzaileen kaleak berrizendatu dituzte Iruñean
  • Hispanitatearen egunaren aurka mobilizazioa egin du Arrotxapea auzoan Migratuen Nafarroako Mugimenduak. Goree irla izenarekin berrizendatu dute Armendaritz Erregeordearen plaza, eta Chitareros izena eman diote Pedro de Ursua kalea zenari.

     

ARGIA @argia 2020ko urriaren 12a
Argazkia: @AhotsaInfo

Urriaren 12ko eguerdian kontzentrazioa egin dute Iruñeko Arrotxapea auzoko hainbat herritarrek. Bi pankartaren atzean bildu dira bertaratutakoak. “Atzoko karabelak... gaurko multinazionalak dira. Erresistentzian jarraitzen dugu”, zioen batak; “Kolonialismoa, apartheida, kanpora. Jaitsi zaitez tren horretatik”, bigarrenak, CAF enpresaren irudia zeraman tren baten eta Palestinako banderaren irudiekin.

Mobilizazioan Arrotxapeako plaza eta kale bana berrizendatu dituzte manifestariek, eskailera batera igo eta xafla munizipalak aldatuz. Kolonbiako Pamplona hiria fundatu zuen Pedro de Ursua nafar konkistatzailearen kaleari Chitareros izena jarri diote, konkista garaian lur haietan bizi zen herri indigena gogoan. José Armendaritz militar eta administratzaile kolonialari eskainitako Armendaritz Erregeorde plazari Goree Irla izena eman diote, 300 urtez esklaboen merkatu handia izan zena ahanzturan geratu ez dadin.

 

 

 

Argazkia: @AhotsaInfo

 

 

 

 

 

 

Argazkia: @AhotsaInfo