ARGIAk webgune berritua dauka

  • Euskararen Nazioarteko Egunaren biharamunean, abenduaren 4an, webgune berria aurkeztuko dugu. Hauek izango dira berrikuntza nagusiak: ARGIA.eus-en edukiak hobeto aurkeztea diseinu berrituarekin. http://www.argia.eus/komunitatea


2017ko abenduaren 04an - 12:17
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

ARGIAk Euskal Herriko mugimendu eta elkarteen ekimen eta irakurketei ikusgarritasun handiagoa emateko Komunitatea atala sortu dugu. Kolektiboek erregistratzeko aukera izango dute, eta bertan beren albiste eta artikuluak eskuz sartu, edo bestela, beren webgune edo blogean euskaraz publikatzen badute, RSS helbidea jarrita, ARGIAren webgune berriak era automatikoan hartuko ditu informazioak. Kolektiboek beren webguneetan argitaratzen dituzten informazioak ARGIAn ere ikusgai egongo dira.

Webgune berriarekin, lehenago ARGIAren produktuak erosteko aukera ematen zuen “Online denda”, “Azoka” bihurtuko dugu. Bertan, edonork izango du nahi duena salgai jartzeko aukera, baita etxean egindako edo bigarren eskuko gauzak ere. Eta hurrengo urtearen hasieran, Azokak bestelako harreman bat ere sustatuko du ARGIA Jendearen artean: komunitateari zerbait ematekoa, eta beraz, komunitatetik hartzekoa, tartean inolako diru eta objektu trukerik gabe. Eman eta hartu, hori baita ARGIA Jendeak elkarren artean, ARGIA proiektuaren bidez izatea nahi dugun harremana.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kazetaritza
2025-10-16
Berriketa gutxi
Risottoa

2025-09-29
Bilboko Solokoetxeko heriotzari Vocento taldeak emandako trataera
'El Correo', beldurra, arrazakeria eta polizia filtrazio bidezko informazio faltsua

2025-09-18
Publizitate instituzionalaren negozio ezkutua Espainiako Estatuan
Gardentasuna ala adiskidetasuna?

2025-08-20
Jaurlaritzaren publizitate banaketa
Hedabide erdaldunen zakua, gero eta gizenago

Eguneraketa berriak daude