Komunikazioa > ARGIA > Komunitatea

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia

Zenbat jaialdi berdin (edo oso antzeko) ezagutu ditugu azken urteotan Euskal Herrian? Izenagatik desberdinduko genituzke agian, baina egitarauari eta antolaketari begira zenbat makro-festa ikusi ditugu herri batean eta bestean? Gastatzeko gure ahalmenaz gaindiko dirua genueneko arrastoak izango dira. Aldaketak nabari dira jai ereduan ere, ordea. Horren adibide Euskal Eskola Publiko Berriaren aldeko jaia, eta bertan izango da ARGIA ere.
    Slow bizitzaren filosofiaz hitz... [+]

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Komunitatea
Sakonean
Nork ez du ezagutzen argazki hau?

Kuriosoa behar du denda ezezagun bateko erakusleihoan dagoen postalean norbere familiako argazki zaharra ikustea, ezta? Arbasoei XX. mendean ateratako erretratua, etxean horren maitea duzuena… Lontxo Oiartzabali gertatu zaio ez behin eta ez bitan antzeko egoeraren bat bizitzea. Eta galdetuko duzu, irakurle, zertara dator orain familiako argazkien kontu hau? Bada zuk ere ziur asko ezagun izango duzulako lerro hauen gainean ikusten duzun argazkia, ARGIAren argazki mitikoa.
  ... [+]


Argia jendearen ekarpena: Kimutx proiektua

Gurasotasunaz hitz egiteko ez naiz egokiena izango, azal horretan jarri gabekoa bainaiz; baina gurasotasun premietatik abiatutako proiektua da Kimutx, eta badu ARGIArekin lotura berezia. Baina ezagutu ezazu lehenengo proiektua, eta gero kontatuko dizut lotura irakurle. Haurren heziketan egunerokotasunean sortzen diren zailtasunak lantzeko beharra ikusita jarri zen martxan proiektua 2012an, borondatezko lana ardatz.
    Suertatzen diren egoera desberdinak musikatik gozatzearen... [+]


Olatukoopeko kide egin da ARGIA

Ikusten al duzu goiko irudian xelebre koadrila hori, irakurle? Indar bereziak batzen ari omen dira, hala aldarrikatzen dute bilera bakoitzaren bukaeran, eta lotsa gutxirekin sare sozialetan zabaltzen dute argazkia gainera. OlatuKoopekoak dira, bai. Eta ARGIA kide egin da, bai. Beraz, hurrengo batean beti horren gai sakon eta serioak lantzen dituzten ARGIAko kazetariren bat hor tartean ikusten baduzu, ez harritu; sektara gehitu direlako da.
    Onartu beharra diegu, baina,... [+]


Oraingoan Ipar Euskal Herrira garaiz iritsi gara

EXTRA! EXTRA! Ipar Euskal Herriko ARGIA-jendeari astekaria larunbaterako iristea lortu dugu! Bai, Euskal Herriaren zilborra garela pentsatzen dugun hegoaldekoon buruetan berandu izango da, seguru: “Guk asteazken-ostegunetan postontzian izaten dugu-eta...” etorri zaizu burura irakurle, zure gipuzkoarzentrismoa azaleratuz. Baina kontutan hartzen badugu lehen bi asteko edo gehiagoko atzerapenarekin ailegatzen zirela aleak Xilabara (Xibero, Lapurdi, Baxenafarroara), hau garaipen bat da.[+]


Grabatzea ez da delitua

Polizia grabatzeko deia egin ez digute ba oraingoan... Bulegoren batean imajinatzen dut dagoeneko norbait: “ARGIAko hauek konfliktibo xamarrak dira, eta noski, gero laguntzak jasotzean kexatu egingo dira”. Tira, oraingoan ez dira ARGIAkoak bakarrik, tartean dira Topatu, Ahotsa.info, Hala Bedi eta Ekinklik hedabideak eta Eleak/Libre mugimenduarekin elkarlanean. ‘Grabatzea ez da delitua’ bideo erreportaje sorta hasiak dira publikatzen.
    Bidea estutzen ari... [+]


Ezagutzen al dugu gure blog komunitatea?

Blogetan! lehiaketaren berri eman genizuen txoko honetan orain aste batzuk. Azkue Fundazioak antolatutako ekimenean laguntzaile dabil ARGIA, eta euskarazko blog komunitatean kultura, gizartea eta politika, aisialdia, eta zientzia eta teknologia arloetan banatuta idazten diren blog onenak saritu nahi dira. Sarean ere euskaraz bizi gaitezke eta hau bada seinalea.
    Lehiaketa hutsa izan ez dadin, baina, Azkue Fundazioak aurtengo edizioan inkesta bat ere jarri du martxan. Ezagutu... [+]


ARGIA berriztagarria izango dugu hemendik aurrera

ARGIA GoiEnerreko bazkide egin da. Mundu pixka bateko irakurlea izango zara zu ziurrenik, dagoeneko ezagun izango duzu GoiEner, eta ez nator zuri sermoirik botatzera. Baina nik kuriositatez deitu egin dut webgunean eskaintzen duten telefonora, energiaren kontu hauek argitzeko. Santiago Ochoa de Eribe GoiEnerreko zuzendariak erantzun dizkit galderak.


Abiadura handian doa esplotazioa

“Trenbidea, autobia, tunela eta zubia. Gehiegi gustatzen zaigu abiadura handia. Abiadura handia tunela eta zubia!”. Honela dio Gu ta Gutarrak taldearen kopla batek. AHTren obretako langileen esplotazioa eta hondeamakinen atzean ezkutatzen direnak kaleratzeko asmoz ARGIAn duela gutxi ireki den Zuloan blogari buruzkoak kontatzera natorkizu, irakurle.
    ELAren Manu Robles-Arangiz fundazioko kideekin elkarlanean bideratutako bloga da, eta bi helburu garbi ditu:... [+]


Abiadura biziko aktualitateari begiratu lasai

Urtea hastearekin batera eta 2016ko urtarrileko estiloari jarraituz, pasa den urteari begira jarri, aztertu eta datorrenari zer begirekin so egin asmatzen ahalegindu dira ARGIAko hauek Aktualitatearen Gakoak kazetaritza liburuxkan. Ez profeta izateko desirarekin, 2017an izango diren mugimenduak ulertu eta irakurleari azaldu nahirik seguruago.
    Arnas luzeko kazetaritza bezala definitu du Estitxu Eizagirrek sarrera-testuan urtean behingo argitalpena. Iritziak, analisiak,... [+]


Nork bere burua famatzea itsusia omen da

ARGIAzaleek, jendeak ematen du indarra. Horixe ekarri nahi dugu aste honetan paperera: komunitatea. Harpidetza eredu berriaren bueltan egindako kanpainan galdetu dugu ea zergatik aukeratu duten ARGIA, eta ikusi zer jaso dugun bueltan.