ARGIA Durangoko azokan: ezer ez galtzeko gida azkarra

  • Durangoko Azoka gainean dugu, eta ARGIA berriz ere bertan izango da bere proiektu komunikatiboa ezagutarazi eta produktuak eskaintzen. Horrez gain, interneten ere eskuratu daitezke liburu, kamiseta, jolas eta bestelakoak, azokak irauten duen egunetan bidalketa gasturik gabe. Hemen duzue galdera ohikoenei erantzuna ematen dien gida-azkarra.


2021eko abenduaren 01ean - 09:11
Azken eguneraketa: 10:25
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

1) Non izango gara?

Landakoko Goienkalen aurkituko gaituzue, 68-69-70 standetan, sarrera nagusitik aurrera egin eta informazio gunea egoten den tokia igarota (ikusi mapa).

Horrez gain, Mbolo elkarteko gure lagunekin batera ere izango gara Durangon. Elizapeko arkupeetan mahaiak jarriko ditugu eta Inor ez da ilegala leloa daramaten produktuak saltzen ariko gara hor ere.

Durangora gerturatu ezin duenarentzat, bada beste aukera bat: Lasarte-Oriako ARGIAren egoitzan zabaldu dugun dendan eskura izango ditugu produktu guztiak, abenduaren 6an eta 7an.

2) Zein dira nobedade nagusiak?

Azken asteotan hainbat nobedade argitaratu eta aurkeztu ditugu, eta Durangon izango dituzu makinetatik atera berriak. Liburuen artean, Garbiñe Larrearen Sendabelarrek dakitena da berritasun horietako bat; Koldo Rabadanen Bidean hezkuntzari buruzkoa eta Zigor Olabarriaren Txori Urdinak kazetaritza lana ere oraintxe aurkeztu ditugu.

Xapoketan karta-jolasarekin batera, aurten puzzlea ere aurkituko du Durangora hurbiltzen denak. Eta Inor ez da ilegala poltsa, kamiseta eta jertseez gain, petatxu bordatuak ere izango ditugu nobedade gisara, ARGIA aldizkariarekin batera.

Ilargia eta Landareak 2022 agenda, aurtengo Ilargiaren Egutegia eta ARGIA 2022 egutegia eskuragai izango dira gure standetan. Baita irakurleek asko estimatzen dituzten Jakoba Errekondoren liburuak ere: Etxeko Landareak, Bizi Baratzea...

3) Egileak sinatzen ariko dira?

Bai. Jakoba Errekondo egunero ariko da Durangon bisitarien liburuen inguruko informazioa ematen. Garbiñe Larrea abenduaren 6an, 7an eta 8an izango da; Zigor Olabarria abenduaren 6an; eta Koldo Rabadan abenduaren 5ean.

4) ARGIAkoa egiteko aukera izango da?

Bai. Durango gure komunitatearekin harremanetan jartzeko plaza nagusietako bat dugu eta, nola ez, kide egin nahi duenarentzat aukera bikaina da komunikazio proiektuaren inguruko informazioa lehen eskutik izateko. ARGIAren lantaldekoak han izango dira datu guztiak eman eta hartzen, eta ongi etorria egiten.

Horrez gain, noski, kide egin nahi duenak argia.eus/eginargiakoa webgunean ere badu aukera, beti bezala. Gure komunitatea da proiektuaren sostengu nagusia, kazetaritza independentea izan dadin, jendearen babesa beharrezkoa baita.

5) On-line erosi daitezke produktuak?

Produktuak interneteko ARGIAren azokan ere badaude, informazio guztiarekin. Beraz, Durangora gerturatu ezin duenak, webgunean sartu eta nahi dituenak saskiratu ditzake modu erraz batean; etxera bidaliko dizkizugu. Gainera, azokak irauten duen bitartean bidalketa gastuak doan izango dira.

Bestalde, Durangoko Azokaren webgunean ere ARGIAren produktuak on-line eskuragai izango dira.

6) Aurkezpenak noiz eta non izango dira?

Hauek dira gure nobedadeen aurkezpen eta hitzaldien kokapena, eguna eta ordua:

Abenduak 4:

Ilargia eta landareak agenda (Jakoba Errekondo), 12:00etan Musika eskolan.

Abenduak 5:

Xapoketan Puzzlea (Iñaki Sanz eta Eñaut Aiartzaguena), 10:30ean Durangoko Saguganbaran

Bidean (Koldo Rabadan), 11:30ean Musika eskolan

Ilargiaren egutegia (Jakoba Errekondo), 16:00etan Musika eskolan

Abenduak 6

Txori Urdinak (Zigor Olabarria), 11:30ean Musika eskolan

Etxeko Landareak (Jakoba Errekondo), 16:00etan Musika eskolan

Abenduak 7:

Sendabelarrek dakitena (Garbiñe Larrea), 11:00etan Musika eskolan


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura
Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Bilboko Udalak muntatu gabeko eszenatokia, mehatxuak eta kronika faltsu bat

Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorren kontzertua bertan behera utzi zuen Bilboko Udalak joan den igandean. Hiru musikariek azaldu dute gertatutakoa.


Feng Shui pianoan

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Victoria Eugenia Zikloa. Mitsuko Uchida (pianoa).
Egitaraua: Beethovenen hiru azken sonatak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia.
Data: abuztuaren 18a.

Mitsuko Uchidak Musika Hamabostaldia bisitatzen duen hirugarren aldia da. Bere estiloak... [+]


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Aldatu Gidoiak ere salatu du IB3 Balearretako telebista gaztelerazko filmak ematen hasi dela

IB3 telebista publikoaren neurria "katalanaren aurkako erasotzat" jo dute katalanaren normalizazioaren aldeko zenbait eragilek, eta "berehalako zuzenketa" eskatu dute. Zuzendaritza aldaketa izan da berriki kate publikoan, PP eta VOXen botoei... [+]


Amaya, altxor ia ezezagun hori

Zer: Euskadiko Orkestra

Zuzendaria: Diego Martin-Etxebarria. Easo Abesbatza

Zuzendaria: Gorka Miranda

Bakarlariak: Arantza Ezenarro, Gillen Munguía, Marifé Nogales, Lucía Gómez, Juan Laborería, José Manuel Díaz, Darío Maya, Luken... [+]


2025-08-12 | ARGIA
GOMENDIOAK | Hiru disko fresko, gozatzeko

Goizegi Hiltzeko 
Ødei
Autoekoizpena, 2025
53 min.

Ulertzen nauten herrian ez da musika hau entzuten. Rap musikak akaso urte okerragoak izan ditu Euskal Herrian, baina oraindik ez da beste batzuen altuerara heldua. Denentzat ditu koplak Odei Barroso... [+]


2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Miren Agur Meabe
“Zalantza askorekin idatzitako liburua da, baina zalantzek bultzatzen gaituzte aurrera”

Apirilean argitaratu zuen Amorante frantsesa (Susa) Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962). Thriller ukitua du poemen bidez idatzitako nobela deigarriak eta, istorioa fikziozkoa den arren, badu idazlearen aurreko lanak markatu dituen kutsu autobiografikoaren arrastorik. Hortaz,... [+]


‘Stabat mater’ borobila

Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana. 

Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia. 

Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.

Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]


Sendo eta dotore

Zer: Orquestra de la Comunitat Valenciana
Zuzendaria: Mark Elder
Bakarlaria: Nelson Goerner (pianoa)
Egitaraua: Txaikovsky eta Xostakovitxen lanak
Lekua: Kursaal Auditorioa, Donostia.
Data: abuztuaren 3a.

-------------------------

Orquestra de la Comunitat Valenciana... [+]


AEBn euskararen irakaskuntza bultzatzeko akordioa sinatu dute Etxepare Euskal Institutuak eta NABOk

Euskal diasporaren Boiseko Jaialdiaren testuinguruan, Etxepare Euskal Institutuak eta AEBetako euskal erakunde NABOk euskararen irakaskuntza sustatzeko akordioa sinatu dute. Hori horrela, AEBetako Euskal Etxeek euskara "sustatuko eta trinkotuko" dute, eta Jaurlaritzak... [+]


Eguneraketa berriak daude