Argazkilari bat koman utzi du Frantziako poliziak jaurtitako granada batek

  • Maiatzaren 26an, Frantziako argazkilari bat larri zauritu zuen Parisko poliziak granada bat jaurti ondoren. Lan-erreformaren aurkako manifestazio batean gertatu zen, AraInfo hedabideak argitaratu duenez.


2016ko maiatzaren 30ean - 16:35
Argazkilari bat koman utzi du Frantziako poliziak jaurtitako granada batek.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Irudietan ikus daitekeenez, polizia batek eskuko granada bat jaurtitzen du argazkilari baten hanketara, eta lurrera erortzen da segituan.

Ospitalera eraman zuten berehala; leherketak hematoma bat eragin dio garun lobuluan eta medikuek aurreratu dute oso ondorio larriak izango dituela.

Operatu egin dute eta hiru eskanerrek aztertu dute zaurien larritasuna zenbaterainokoa den. Argazkilariak koman jarraitzen du eta ikusteko dago nolako eboluzioa izango duen.

Frantziako Gobernuak bi ikerketa jarri ditu martxan, bata administratiboa, eta bestea penala, gertatukoaren zergatiak eta erantzuleak identifikatzeko. Poliziak eskuratu du argazkilariak leherketaren unean zeraman GoPro kamera gertatukoa zehaztasun handiagoz ikertzeko.


Frantziako Lan Erreforma kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.