Argazki oinaren botereaz

  • Lengoai bisual bati hitzak jartzen dizkio argazki oinak eta lengoai guztiak kodeak diren neurrian, honek berezkoak dituen hamaika mugak ere ezartzen ditu gure ulermenean.


2013ko urriaren 24an - 16:10
Migratzaileen zapatak hondartza bazterrean*

Zerbaiti titulua jartzea ez da erraza, erantzukizun nahiko handia dela esango nuke, zer esanik ez, argazkia egin eta oina jarri diona bi pertsona ezberdin badira. Argazki oinek hori egiten dute, titulua, hitzak edo kode bat ezarri buru gainean duten argazkiari; enkoadratu egiten dute kontzeptualki. Berez, argazkian bisualki azaltzea ezinezkoa dena gehitu beharko luke; datuak, lekua, izenak… baina espazio txiki horrek, irrazionalki lehen bistara piztu diren usteak akotatzen ditu sentimentu korronteak nolabait tutorializatuz.

Munduko lekuren batetan argazkilari batek egindako argazkia agentzia, editore edo kazetari baten eskuetara ailegatu da, biluzik, bere hizkuntza bisualarekin bakarrik, oinik gabe. Edo bidali du oina eta azalpena, baina erredakzioko eserleku akoltxatuetan daudenei etzaie behar bezain deigarria iruditu.

Nola erabili argazki batek izan dezaken botere ikaragarria? Zein izango da portadan doan argazki erraldoiaren titulua?

Oin faltsuak, anbiguoak eta erdi-egiak argazkia ere faltsu bihurtzen du, azkenean, ikuslearen pertzepzioa faltsua delako letra txiki horien kulpaz. Oinetako letra txikia da, baina %100an aldatu dezake momentu hartan zuk begiekin ikusi eta kamararekin erregistratu zenuena. Argazkilaria izan da testigu bakarra… zer axola du beraz ikusleei dramatismo eta espektakulu gehitu “extra” bat ematen badiogu, ez du inork nabarituko, argazkia sinatu duenak soilik. Bertan egondako testigu bakarrak soilik.

Susan Sontag-ek idatzi zuen;

“argazki guztiak itxoiten dute beraien azalpena edo faltsifikazioa oinean idatzita dutenaren arabera”

“aldatu oina eta (gatazka argazkietako) haur hilak behin eta berriro erabili daitezke”

 

*Argazkiaren oineko informazioa faltsua da


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argazkilaritza
Eulalia Abaitua, emakumeei begiratu zien argazkilaria

Euskal Herrian argazkigintzan emakume aitzindaria izan zen Eulalia Abaitua Allende-Salazar (Bilbo, 1853 – Bilbo, 1943). XX. mendeko euskal gizartea erakusten digute berak eginiko argazkiek: eguneroko jardunak, lanbideak, jaiak... jaso zituen. Emakume baten begiradak... [+]


2024-01-28
Isabel Azkarateren lana, Tabakle
Kliska bakarreko argazkilaria

Donostiako Maria Cristina Hoteleko sarrerako eskaileretan dozenaka argazkilari elkar kolpatzen dira, argazki eta bideo kamerak eta objektibo eta lenteak daramatzaten zorroekin kargatuta. Jende multzoaren erdian emakume bakarra ageri da taldean. Ilea solte darama eta kamerarik ez... [+]


Cristina Chiquín Rodríguez, argazkilari eta kazetari guatemaldarra
“Emakumeen kontrako bortizkeria da uzten ez den arma bakarra”

Cristina Chiquín Rodríguez argazkien bidez komunikatzen da: zer da emakume guatemaldarra izatea? Horren bilaketan datza Bilboko Bira kulturgunean aurkeztu duen erakusketak, La búsqueda (Bilaketa), izen bereko liburuaren lagin bat. Lagun Artean GKEaren bidez... [+]


2023-09-03
Gabrielle Duplantier (argazkilaria):
"Argazkiekin ez nabil errealitatea harrapatzeko bilaketa batean"

Gabrielle Duplantier argazkilariarekin elkartu gara Baionan, Aturri bazterreko terraza batean. Esku artean erakusketarik ala liburu berririk ez duela, elkarrizketa zertaz izango den galdetu dio kazetariari, zehaztuz gainera argazki guti egiten duen bizi fase batean dela. Espazio... [+]


Eguneraketa berriak daude