Arbonako okupazioa: espekulazioarekin amaitzeko, erabaki politikoak behar dira

  • Arbonan duela zenbait astetik borrokan ari dira, laborantzarako lurrak metatu eta horiekin espekulatzearen aurka. Eta orain, espekulazio hori galaraziko duten eta Euskal Herrian bizitzeko eta lan egiteko aukera emango duten erabaki politikoak hartu behar dira.


2021eko uztailaren 15an - 15:13
Azken eguneraketa: 17:32
Miarritzen Arbonako lurren saltzailearen bitartekariaren bulegoa okupatzen (argazkia: ELB)

Ipar Euskal Herria kapitalismoak sustatutako higiezinen espekulazioaren xede da duela urte askotatik hona, turismorako paradisu bihurtzeko helburuz. Politika horrek ekarri du laborantza, abeltzaintza eta lurra modu jasangarrian lantzeko jarduera oro sarritan bertan behera uztea, eta horregatik herritar askok –batez ere gazteek– emigratu egin behar izan dute.

Testuinguru horretan kokatu behar da Arbonan duela zenbait astetik egiten ari diren borroka, laborantzarako lurrak metatu eta horiekin espekulatzearen aurka. ELB sindikatua eta Lurzaindia lur horiek okupatzen ari dira –baita bitartekarien bulegoak ere–, laborantza lur bezala mantendu ez baizik haiekin espekulatzeko interesa duen pertsona bati saldutakoak.  

Eremuak biltzen du eraberritzen ari diren etxe bat eta 15 hektarea pasatxoko laborantzarako lur saila: 3,15 milioi euroren truke saldu nahi diote, ez laboraria den ez Euskal Herrian bizi den suitzar erretretadun boteretsu bati. Prezio hori, jakina,  eskuraezina da laborari batentzat, laborantzan jardun nahi badu.

Okupazio horiekin batera, herritarren mobilizazioak eta laborantzarekin zerikusia duten ekimenak eta ospakizunak egin dira, salatzeko laborantzarako lurren eta baserrien salmentak gora egin duela, eskandaluzkoak diren prezioetan, espekulatzeko helburu hutsez.

Baina, horrez gain, eskualde eta kantonamendu hauteskundeetarako hautagaien, agintari politikoen eta herri mugimenduen babesa behar dute, eta hori lortu nahian dabiltza okupazioan parte hartzen ari direnak. Izan ere, orain, espekulazio hori galaraziko duten eta Euskal Herrian bizitzeko eta lan egiteko aukera emango duten erabaki politikoak hartu behar dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lurraren espekulazioa
2023-11-21 | ARGIA
Otxantegi Herri Lurrak erresistentzia gosaria deitu du ostegunerako

Bi urtez landu dituzte Berangoko lur horiek modu kolektiboan, eta epaitegiak desalojo agindua eman du azaroaren 23rako. Aguirre-Lipperheide familiak Otxantegiko zortzi hektarea nekazal lur saldu nahi ditu Amenabar enpresak etxeak egin ditzan. Horren aurrean, "espazioa... [+]


2023-11-07 | ARGIA
Aske utzi dituzte astearte goizean Lapurdin atxilotu dituzten herritarrak

Martxoaren 12an izango dute epaiketa Ostia! kolektiboko militante Jeanine Beyrie, Filipe Laskarai, Jakes Bortayrou eta Dominika Daguerre-k, kalteak eragitea leporatuta. Manifestazioa egin dute goizean Baionan atxilotuen askatasuna eskatzeko, eta hitzordua jarri dute... [+]


2023-11-07 | ARGIA
Lau pertsona atxilo hartu dituzte Baionan, Kanbon eta Itsasun, etxebizitza espekulazioaren aurka egindako ekintzengatik

Asteartean, goizeko lehen orduetan, gutxienez lau pertsona atxilo hartu ditu Frantziako Poliziak. Operazioak Baionan, Itsasun eta Angelun egin dira, eta Baionako polizia-etxean daude atxilotuak. Euskal Irratiek jakitera eman dutenez, 2022ko abenduan Angelun eginiko ekintza baten... [+]


Eguneraketa berriak daude