Arbonako Berroetako espekulazioa oztopatu nahi dute berriz ELB, Lurzaindia eta OSTIA kolektiboak

  • Ehun egunez gora iraundako okupazio mugimendu bati esker lortu zuten salmenta geldiaraztea iazko urtean. Azken asteetan jakin dutenez, etxea eta lau hektarea lur 3 milioi eurotan erosteko prest da Pariseko bikote dirudun bat. Mobilizazioak iragarri dituzte hiru egiturek.

Irailaren 8 honetako prentsaurrekoa (Argazkia: Euskal Irratiak)

2022ko irailaren 08an - 14:21

Badirudi berriz hastera doala Arbonako Berroetako herri mugimendua. Iazko okupazio mugimendutik urte bat pasa berri, berriz agertu da Pariseko bikote aberats bat etxe eta lur horien erosteko. Aldi honetan etxea, inguruko bi bastiza eta lau hektarea lur erostekoak dituzte 3 milioi euroren truke. Baina bidea ez du erraza izanen erosleak: "Afera hau ez da bukatuko ELB eta Lurzaindiaren baimenik gabe" argi utzi du ELB eta Lurzaindiako Dominique Amestoi laborariak. Mobilizazioak eginen dituzte ondoko egunetan, nahiz eta negoziazioen bideari irekiak ere izan.

Prentsaurrekoa egin dute irailaren 8 honetan salgai den etxearen aitzinean ELB sindikatuak, Lurzaindia egiturak eta OSTIA kolektiboak. Hiru horiek zuten iaz ehun egunez gora iraun zuen okupazio mugimendua aitzina eraman. Urriaren 24an eman zioten bukaera berezia Lurrama topaketa bertan eginez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lurraren espekulazioa
2023-11-21 | ARGIA
Otxantegi Herri Lurrak erresistentzia gosaria deitu du ostegunerako

Bi urtez landu dituzte Berangoko lur horiek modu kolektiboan, eta epaitegiak desalojo agindua eman du azaroaren 23rako. Aguirre-Lipperheide familiak Otxantegiko zortzi hektarea nekazal lur saldu nahi ditu Amenabar enpresak etxeak egin ditzan. Horren aurrean, "espazioa... [+]


2023-11-07 | ARGIA
Aske utzi dituzte astearte goizean Lapurdin atxilotu dituzten herritarrak

Martxoaren 12an izango dute epaiketa Ostia! kolektiboko militante Jeanine Beyrie, Filipe Laskarai, Jakes Bortayrou eta Dominika Daguerre-k, kalteak eragitea leporatuta. Manifestazioa egin dute goizean Baionan atxilotuen askatasuna eskatzeko, eta hitzordua jarri dute... [+]


2023-11-07 | ARGIA
Lau pertsona atxilo hartu dituzte Baionan, Kanbon eta Itsasun, etxebizitza espekulazioaren aurka egindako ekintzengatik

Asteartean, goizeko lehen orduetan, gutxienez lau pertsona atxilo hartu ditu Frantziako Poliziak. Operazioak Baionan, Itsasun eta Angelun egin dira, eta Baionako polizia-etxean daude atxilotuak. Euskal Irratiek jakitera eman dutenez, 2022ko abenduan Angelun eginiko ekintza baten... [+]


Eguneraketa berriak daude