Aralarko pistak eta abeltzaintza-eredua

  • Harrabotsa astindu da berriro, Enirio-Aralarko herrietan, auzibidean dagoen Saltarrirako pista dela eta. Gaia ez da berria: 2016. urtean Gipuzkoako Foru Aldundiak, Enirio-Aralar mankomunitatearen onespenarekin, Intzentsao eta Goroskintxu artean pista berria eraiki zuenetik etengabea da gatazka. Epaileak Eguzki eta Landarlan talde ekologistek jarritako salaketa behin behinean artxibatu duelako, altxa dira pista horren aldeko ahotsak, baina auzia ez da bukatu, eta auzi honen jatorrian dagoen gatazka are gutxiago.


2021eko martxoaren 05ean - 10:28
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Pista hori auzi-bidean jartzeko arrazoia ingurumen-eragina da. EAJko hainbat kargudunek plazaratu berri dituzten iritzietan, ekologistak seinalatzen gaituzte kaletar ez-jakinak eta ganaduzaleen etsaiak garelakoan. Horietako alkate ohi batek Ezken Abertzalearen morroi bezala ere irudikatu gaitu, alderdi politiko horren doinuari jarraiki egiten dugulakoan dantza. Komeniko zaie errealitatea desitxuratzea eta bistakoa da ahalegina. Euren desira eta nahiak argi erakutsi dituzte, ordea, Enirio-Aralar mankomunitateak deitutako bileretan. Mahai horretara biltzen diren abeltzainen ustezko ordezkariek Aralar euren mesedetara kudeatuko duten arduradun politikoak nahi dituzte. Mahai horretara biltzen diren EAJ alderdi politikoaren ordezkariek, berriz, ez dute nahi Aralarko larreen erabilera arautuko duen legedirik, eta are gutxiago, onartuta daudenak kontrolatuko dituenik.

Hortxe dago kontua, Aralarko larreen kudeaketa noren edo zeren faboretan egiten den. Ekologista eta natur kontserbazionisten eskaera argia da: oinarri zientifikoak dituen kudeaketa-eredua legez arautu eta administrazioaren baliabideekin zaintzea da eskatzen duguna. Kudeaketa-eredu horren helburu nagusiak hauxe izan behar du: parke naturala izanik, bertako ondare naturala (besteak beste, larreen kalitate ekologikoa) zaindu edota berreskuratzea.

Pisten auziaren jatorrian abeltzaintza-eredua dago. Abeltzaintza-ereduari erreparatu behar zaio Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Mankomunitatea osatzen duten hainbat Udal ordezkariek gai honekiko duten jarrera ulertzeko. Ez da gainerako eremu publikoekiko ezberdina, osagarria baizik: larreak interes pribatuaren mesedetan, ingurumen-kalteak neurtu gabe eta bestelako erabilerarik planteatu ere egin gabeko kudeatzea lehenesten dute. Natur kontserbazioarekiko erabateko mespretxua erakusten dute, ahalik eta azienda gehienak bazkatzea helburu izanda, larreen kudeaketa abere horien jabeen eskumena izatea eskatzen dute, berena bakarrik.

Aldundiak eta ordezkari horiek ez dute entzun ere egin nahi Aralar Parke Naturala izanda, onura publikoa lehenetsi behar dela: alegia, abeltzainen interesen aurretik larre horien balio ekologikoa jarri behar dela, horrek duelako interes publikoa. Aralarko larreen gaurko egoera abereei zor diegu hein handi batean, eta larreak interes komunitarioko habitatak izan daitezke, baldin eta erantzukizunez kudeatzen badira. Egun ez da halakorik bermatzen eta, arduradun batzuei dagokienez, horretarako asmorik ere ez diegu antzematen.

Gero eta abelburu gehiago dago Aralarren. Artzainak eta abeltzain profesionalak gutxitzen ari diren garaian, aisialdiko abeltzaintza ari da gailentzen goi larreetan. Abeltzaintza-eredu honek, baina, herriaren eta mendiaren arteko distantzia txikitzeko azpiegiturak eskatzen ditu, batetik bestera azkar eta eroso ibiltzeko baldintzak, ingurumen-kalte gero eta handiagoak.

Mendiko artzaintzak eragozpenak ditu, baserrietako erosotasunik ez baita izaten han goian. Horregatik eskatzen zaizkio administrazioari konpentsazio-neurriak eta zilegi da neurri horiek betetzea. Baina ez bioaniztasunaren eta ondare naturalaren kaltetan.

Administrazioak interes kontrajarri hauetan ondare naturalaren defentsa lehenetsi beharko luke, ardura eta betebehar hori emana zaio eta betetzea eskatzen diogu.


Azkenak
EAEko Kultura Sistemaren Legea, Espainiako eskuinaren esku?

Jaurlaritzak lizitaziora atera zuen proiektua, “lan teknikoegia” delako. Ia 80.000 euro jasoko ditu Estudio Jurídico Gabeiras y Asociados SLP enpresa madrildarrak, “egoeraren diagnostikoa” eta legearen hasierako proiektua egiteko. Enpresa horren... [+]


“Irunen alarde gatazkarik ez dagoela diotenen asmoa da gaiari garrantzia kentzea, inor busti behar ez izateko”

Irungo Alarde Parekidean sortu berri den Meaka konpainiako kapitaina da Nagore Olaskoaga. Alarde Tradizionala vs. Parekidea, “kopuruak direnak dira, baina oso pozik gaude gazte askok eta askok hartzen dutelako parte Alarde Parekidean, eta beraiek dira gure herriaren oraina... [+]


2025-06-17 | Gedar
“Parte hartzeko dugun eskubidea aldarrikatzen jarraituko dugu, eta aurten ere ez gara jaietatik kanpo geratuko”

Ehunka lagun mobilizatu dira berriz Gasteizen, txosnetan GKSren eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistaren aurka mantentzen duten betoa dela-eta, irtenbide bat aldarrikatzeko.


Herri Sanferminak festarako prest

O plazan garatuko dute egitaraua. Bazkariak, bertso saioa, txikientzako antzerkia, pilota txapelketa, herri olinpiadak eta elektrotxarangak izango dira, besteak beste.


UEMAra beste bost herri batu dira eta plan estrategikoa adostu dute

Azkoitian egindako aurtengo lehenengo batzar nagusian batu dira UEMAra ondoko bost herri hauek: Donamaria, Ibarrangelu, Mundaka, Mutiloa eta Ormaiztegi.


Istilu arrazistak gertatu dira Martzillan, eta bizilagunek adingabeen zentroa ixtea eskatu dute

Joan den asteko asteazkenetik ostegunera bitarteko gauean istiluak izan ziren Martzillan (Nafarroa), eta hainbat bizilagunek harriak eta aulkiak jaurti zizkieten zentroan zeuden etorkin adingabeei. Bizilagunak kalera irten ziren igandean, "herri seguru bat defendatzeko"... [+]


BSHko langileek Eskirotzeko lantegiko sarrera moztu dute berriz, kaleratzeen aurka

Joan den astean iragarri zuen BSH enpresak Eskirotzeko lantegia itxiko zuela langile batzordeak, Espainiako Industria Ministerioak eta Nafarroako Gobernuak eginiko eskaerei jaramonik egin gabe. Asteartean egingo dute Enplegu Erregulazioko Espedientearen negoziatzeko lehen... [+]


B etiketadun ibilgailuak Bilboko Emisio Gutxiko Eremuan sartzea debekatu dute

Neurriak orain arte, A etiketadun eta etiketarik gabekoei eragiten zien.


Subflubialaren proiektua gelditzea eskatu dute Leioako Artatza parkeko kanpaldian

Ekainaren 14 eta 15ean ibaipeko subflubialaren proiektuaren aurkako kanpaldia egin zuten 200 lagun inguruk Subflubiala Ez! plataformak antolatuta.

 


Israelek eta Iranek elkarri eraso egiten jarraitzen dute, geroz eta intentsitate handiagoarekin

Israelek ostiralean Irani eraso egin ostean, azken horretako lider nagusi Ali Khameneik "mendekua" iragarri zuen. Israelen erasoek dagoeneko 224 lagun hil dituzte Iranen; 23, berriz, Iranek Israelen eginikoek, horietatik zortzi igandean. Irango Parlamentuan NPT Arma... [+]


2025-06-16 | Behe Banda
barra warroak
Berandu zabiltza

Oporretan nago baina oraindik ez dut zutabea hasi. Oporretan nago baina nire gelak ez du igarri. Oporretan nago eta etxeko hautsa ez da mugitu. Oporretan nago eta topaguneko kanpin dendak lokatzez beteta jarraitzen du egongelan. Oporretan nago baina nire agenda ez da... [+]


Ehunka herritar turismo masiboaren aurka manifestatu dira Donostian, Europako hainbat hirirekin koordinatuta

Donostiako desazkunde turistikoaren aldeko BiziLagunEkin plataformak deituta, Europa hegoaldeko turistifikazioaren aurkako SET sarearekin koordinatu dute ekimena.


Analisia
Kanarietara bidaiatzeko oharrak

Mingainari kosk txikia eginda joan ginen oporretan Kanarietako Lanzarote irlara. Maiatzaren erdian, turista asko-askorik topatuko ez genuela jakinda, prezio guztiak ere merkeago, eta hara eta hona mugitzeko lasaitasun gehiago. Espero bezalaxe izan zen. “Esperientzia”... [+]


Eguneraketa berriak daude