"Mankomunitatean, 20 km-ko pista sarea egiteko proposamena gelditzeko giltza EH Bilduk zuen eta dauka bere esku, eta erabakitzeko eskubidea duen honetan... kale!"
Gipuzkoako Aralarko Natur Parkean pista sare berria egin nahi dute; lehen dauden pistez gain, beste 20 km, Aralarko bihotzeraino iritsiko liratekenak. 1994an Natur Parke izendatu zen Gipuzkoako Aralar; zergatik eta zertarako? Izendapen horretarako balio eta ezaugarriak bazituelako; natur baliabide, fauna eta flora basati, habitat berezi, balio arkeologiko, paleontologiko.. .eta baita balio paisajistiko haundia ere. Eta zertarako? Babesteko. Zorionez, garai hartan norbaitzuek burutsu jokatu zuten, eta Aralarren Gipuzkoako zatia "Natur Parke" izendatzea lortu zuten; batez ere, lurralde honetako industrializazioaren hatzaparretatik salbu izateko, eta baita mundu mailako natur baliabideen ustiapen eredu basatiaren erasoetatik babesteko ere.
Guztion ardura da Aralar Natur Parkea zaintzea eta babestea, baina, batez ere, bertara joaten garen gizakiona, jakina baita gizakia iristen den leku guztiak, zoritxarrez, etengabeko giza erasoetara kondenatzen ditugula. Eta nork du, Aralar Natur Parkea izan ditzakeen giza eraso horietatik babesteko ardura eta eskumena? Gipuzkoako Foru Aldundiak; bera da Natur Parkearen zaintzaren arduradun nagusia. Berak jarri behar lizkieke mugak eraso horiei. Nola liteke, hortaz, Aldundia bera izatea 20 km pista egiteko proposamena egin duena eta horretarako 2.000.000 euro jarriko dituena? Nolatan ausartu dira Gipuzkoan geratzen zaigun naturgune babestuenean, berezienean, horrelakorik planteatzen? Ingurumenaren ikuspegitik, guztiz ulergaitza da. Orduan, begiratu diezaiogun ikuspegi politikotik. Foru Aldundiak du Natur Parkearen zaintza, eta ulertzekoa da aldian-aldiko arduradun politikoek ez izatea Gipuzkoako parkeen ezagutza osorik. Horregatik, zenbait teknikariz osaturiko talde bat izaten dute lanean; gehienetan, lanpostu publiko horietarako prestatutako jendea izaten da. Gehienetan diot, zeren, Aralarko kasuan, teknikari postu horietako batean behintzat, horretarako prestatu gabeko jendea ari da lanean, ez azterketa publikorik egin duena eta titulurik ere ez duena. Abaltzisketako alkatea da kasu horietako bat. Foru Aldundiaren menpe dagoen Etorlur enpresak kontratu bat egin zion Aralarko abeltzainen dinamizatzaile posturako. Teknikari horrek beren lan egiteko moduak hobetzeko proposamen jasangarriak egin behar lizkieke abeltzain eta artzainei, beste eredu batzuk landu Aralarrerako, formakuntzara bultzatu, ingurumenarekiko sentsibilizazio programak egin, alternatibak landu, Natur Parke batean daudela aprobetxatu beren balioa handitzeko... Baina horretarako jende aditua eta prestatua behar da, eta ez Abaltzisketako alkatea bezala prestakuntzarik gabea eta gainera zuzenean interesatua dena, ganaduzalea edo ganadujabea baita bera ere... Horretaz gain Mankomunitateko ordezkari ere bada, eta bere botoa ematen du bertan... Zilegi ote da hori?
Izan ere, zein da Enirio-Aralarko Mankomunitatearen ardura? Natur Parkeko larreen kudeaketaz arduratzen da. Horrek zer esan nahi du, larre horien ustiapenean interesatuta dagoen sektorearen beharrei bakarrik erantzun behar diela? Ala beste eragile guztien eskakizun eta beharrei ere erantzun behar die? Mendizale, zientzilari, bisitari... 37.000 herritarren jabegoa den lur eremu horretan zeresana duten guztiei erantzun behar die. Horregatik, 2003an, Aralarko Ekintzen Plana deituriko dokumentua onartu zen Mankomunitatean, eta bertan Aralarri eragiten dioten faktore eta eragile guztiak kontuan hartzen dira. Beste gauza askoren artean, pista berririk egitea ez zen inolaz ere aurreikusten, Goroskintxukoa salbu (eta hura ere nolako pista izango zen eta nondik egin behar zen ez zen erabaki). Garbi geratu zen Aralarren egin beharreko pistak eginda zeudela. Alderdi guztien adostasuna lortu zuen plangintzak.
Orduan nolatan eta nork egin du berriz ere 20 km pista eraikitzeko proposamena? Eskakizuna abeltzainek; proposamena, Mankomunitatean, Abaltzisketako alkateak, teknikari postuan dagoenak; eta onarpena ere Enirio-Aralar Mankomunitateak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babes eta bultzadarekin.
15 udalerriz osaturik dago Mankomunitatea, eta bertako batzarrean herri bakoitzeko udal ordezkari batek parte hartzen du, udalaren izenean. Alderdi politiko ezberdinek osatzen dute batzar hori, eta 15 herrietatik 7tako ordezkariak EH Bildukoak dira. Pista berriak eraikitzeko, Mankomunitatearen estatutuen arabera, botoen 2/3 behar dira. Ez da oso azkarra izan behar 10etik 7k zein proportzio osatzen duten asmatzeko. EH Bilduk, Twitter eta Facebook bidez soilik, erdi isilka bada ere, adierazi du pista berri gehiago egin aurretik 2003ko plangintza eguneratu behar dela, horretarako Aralarren interesa duten eragile ezberdinez osaturiko mahai zabal bat osatuz. Mankomunitatean eta Batzar Nagusietan, ordea, pista gehiago egitearen inguruan bozkatzeko aukera izan dutenean, nolatan ez dute gauzatu beren erabakia? Mankomunitatean, 20 km-ko pista sarea egiteko proposamena gelditzeko giltza EH Bilduk zuen eta dauka bere esku, eta erabakitzeko eskubidea duen honetan... kale!
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]
Nazio Batuen Batzorde batek bi urte behar izan ditu palestinar herriak hamarkadetan salatu duena berresteko: Israelgo estatu sionista genozidioa gauzatzen ari dela. Herri presioa gero eta handiagoa da gure agintarien gainean, eta nazioarteko boikotak lehen arrakalak ireki ditu... [+]
TikTok-en parafernaliatik urrun bizi naizenez, aurreko egunera arte ez nuen jakin Maria Pombo horren berri. Sare sozialek orduero aurkitzen dute kalapitarako gairen bat eta, honakoan, kristorena sortu zuten influencerrak irakurtzearen gainean egindako adierazpenek. "Esango... [+]
Telesforo Monzon laborategiak antolatutako uda eskolak euskararen etorkizunaz gogoeta egiteko plaza beroa ekarri zuen Bergarara. Hasieran, Garikoitz Goikoetxeak eta Olatz Altunak euskararen egungo egoera eta etorkizuneko joerak marraztu zituzten, eta horren gainean aritu ziren... [+]
2018ko uztailean, CAF Beasaingo enpresa batzordeak lehen aldiz eskatu zion ofizialki CAFeko zuzendaritzari Jerusalemgo tranbiaren esleipen konkurtsoan ez parte hartzeko. Momentu horretan egoerak gaurkoarekin zerikusirik ez bazuen ere, ohiko trenbide batetik harago, proiektu hori... [+]
Mundua Israel Gazan egiten ari den genozidioaren hondamendira begira dagoen bitartean, kolonoen mugimenduak eta Israelgo armadak triskantzak egin dituzte Zisjordanian eta Ekialdeko Jerusalemen. Ondorioz, palestinar gisa han bizitzea eguneroko borroka bihurtu da, biziraupenekoa:... [+]
Dena aldatu da urriaren 7an Al-Aqsa Uholde Operazioa hasi zenetik. Palestinarrok utzi diogu biktima perfektuen eta terroristen arteko nahasketa izateari, batzuek konturatu nahi ez dutela dirudien arren. Irudi lazgarrien gaindosiak, azkenik, masa handien enpatia erreala eragin du... [+]
Asteburu honetan jakin dugu, Palestinarekin Elkartasuna plataformako kideen bitartez, Israelek 33. FCI/IGP Munduko Txapelketan parte hartu duela, Gasteizen ospatu den nazioarteko txakur lehiaketa batean. Duela egun batzuk izan genuen txapelketaren berri, baina Israel ez zegoen... [+]
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]