Aragoin Atez Atekoa ezarrita berehala lau udalerri %71 birziklatzera iritsi dira

  • Aragoin sistema hau lehenbizikoz ezartzera erabakita, Matarraña eskualdeko lau udalerritan Atez Ate biltzen hasi berriak dira beren hondakinak. Lekuko hedabideek zabaldu dutenez, Peñarroya de Testavins, Monroyo, Fuentespada eta Torre de Arcas udaletako arduradunak harrituta daude sistema berriaren emaitzekin: gaikako bilketan hasiera batean %51 lortzea espero zuten arren, laugarren asterako %71 gainditu dute.


2018ko abuztuaren 07an - 11:21
Peñarroya de Tastavins da Aragoin Atez Atekoa ezarri duten lehen lau udalerrietako bat. (Argazkia: La Comarca)

La Comarca lekukoa hedabideak zabaldu duenez, birziklatze tasa onaz gain, arduradunek azpimaratu dute bildutakoaren kalitatea ere. Zehazki, Atez Ate bildutako hondakin organikoan nahastutako zikinak (inpropioak) ez dute gainditu %2; hain zuzen ere, organikoaren bilketa kalean lagatako kontainer handietan egiten denean (zer esanik ez birziklatzea hautazkoa denean) askoz ugariagoak dira nahastuta daramatzaten zakarrak.

PSOE eta PAR alderdiek gobernatzen duten Matarranya eskualdean eta horiek dira lau udalerriotan sistema estreinatu dutenak. "Ez genuen hain datu ona espero. Jendeak oso ondo erantzun du eta datorren urterako espero dugu udalerri gehiago abiatzea Porta a Porta sisteman", adierazi du Rafael Marti eskualdeko lehendakariak. Matarranya eskualdean katalana da bertako hizkuntza, horregatik sistemari Porta a Porta deitzea Aragoiko eskualde honetan ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondakinen kudeaketa
Bergarako erraustegiari Jaurlaritzak emandako ingurumen baimena baliogabetu du EAEko Auzitegi Nagusiak

Jaurlaritzak Valogreene enpresari ingurumen baimena eman izanari helegitea aurkeztu zioten Bergarako Udalak, Ekologistak Martxan taldeak eta Bergarako bi bizilagunek 2022ko apirilean. Udalak azpimarratu du auzitegiak arrazoia eman diola, ebatzi baitu Jaurlaritzak hartu... [+]


Zubietako Erraustegia “gelditzeko” eskatzeko elkarretaratzera deitu du Errausketen Aurkako Mugimenduak larunbatean

Maiatzaren 24an 13:00ean Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean elkarretaratzea egingo du Errausketen Aurkako Mugimenduak. Zubietako Erraustegiak sortzen duen kutsaduraren aurrean eta agente publiko eta alderdien jarrera salatzeko elkarretaratzera batzeko dei egin die herritarrei.


2025-04-09 | Garazi Zabaleta
Pilotako esparatrapu hondakinetatik papera

Lehengai anitzekin papera egitea dute urteroko erronka Tolosako Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko kimika industrialeko ikasleek: platano azalekin, orburuekin, lastoarekin, iratzearekin nahiz bakero zaharrekin egin dituzte probak azken urteotan. Aurtengoan, pilota... [+]


Kutsadura maila handi eta arriskutsuak behatu dira Zubietako erraustegiaren inguruetan

Europan kutsadura maila aztertzen aritzen den Toxicowatch erakundeak egindako ikerketaren emaitzak dira. Erraustegia martxan jarri aurretik egin zituzten lehen azterketak, eta ondoren 2024ra arteko laginak aztertu dituzte. Iazko laginen emaitzak dira honakoak.


Beltrán eta Sololuze oroitu dituzte Zaldibargo hondamendiaren bosgarren urteurrenean

Bi langileak oroitzeaz gain erantzukizunak eskatu dituzte, Zaldibar Argituk igandean Eitzagan eginiko ekitaldian. Justiziaren mantsotasuna salatu dute, sumarioa oraindik instrukzio fasean dagoelako.


Zaldibarko hondamenditik bost urtera, erantzukizunak argitu gabe eta zabortegien kontrola ezbaian

Bost urte bete dira Zaldibarren 800.000 tona zabor maldan behera amildu eta Joaquín Beltrán eta Alberto Sololuze langileak aurretik eraman zituenetik. Ikerketa judiziala amaitu gabe dago oraindik, Verter Recycling enpresak ez du ezer ordaindu zigilatze lanengatik,... [+]


2025-01-30 | Julene Flamarique
Erantzukizunak eskatuko dituzte Zaldibarko tragediaren bosgarren urteurrenean

Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze gogoratzeko eta hondamendiaren erantzukizunak eskatzeko elkarretaratzea egingo dute igandean Zaldibarko Eitzaga auzoan. Luizia “enpresarien diru goseak” eragin zuela, eta Eusko Jaurlaritzak “ardura txikiena ere ez duela... [+]


Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


2024-11-18 | Estitxu Eizagirre
EAEn 1.557 zabortegi daude eta erabiltzen ez direnak zigilatu ezean, ura kutsatzen jarraituko dute

Legearen arabera, erabiltzen ez diren zabortegi guztiek itxita eta zigilatuta egon beharko lukete 2008tik. Ekologistak Martxan taldea Eusko Legebiltzarrean izan da legea bete dadila eskatzeko: azaroaren 12an Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren batzordean... [+]


Atez atekoa Arabako Errioxako kuadrillan
“Borondatezko metodoak bere topea du, eta tope horrekin ezinezkoa da araudia ere betetzea”

Atez atekoa oinarri, Arabako Errioxako Kuadrillan Kripan eta Eltziego herriek Araba osoko daturik onenak dituzte hondakinen gaikako bilketan eta horien birziklapenean, eta Europak ezarritako gutxienekoetara heltzen diren bakarrak dira. Laster, kuadrillako herri gehiagotara... [+]


2024-10-29 | Leire Ibar
Hamar urtean zabor elektronikoaren pilaketa mila aldiz biderkatu daiteke

Adimen artifizialak bost milioi tona hondakin elektroniko sortu ditzake 2030a baino lehen, Nature Computational Science aldizkariak argitaratu duen txosten baten arabera. Ikertzaileek ekonomia zirkularreko estrategia bat ezartzearen beharra nabarmendu dute.


2024-10-15 | Jon Torner Zabala
Zubietako erraustegiaren “ezohiko” jarduera onartu du Jaurlaritzak

Hondakinak tratatzeko Artaxoako plantara Zubietako erraustegitik milaka tona lixibiatu modu ilegalean eraman izanaz galdetu dio EH Bilduko parlamentari Mikel Oterok, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburu Mikel Jauregiri. Iragan... [+]


2024-10-04 | Irutxuloko Hitza
Donostiako Udalak gaikako bilketa betetzen ez duela salatu du Eguzkik

Donostiako Udalak iragan osteguneko udalbatzarrean iragarri zuen moduan, zaborren tasa % 26,5 igoko du, 2025eko urtarriletik aurrera, Hondakinen 7/2022 Legeak horretara behartzen duela argudiatuta. Eguzkik, ordea, salatu du legea kostuei begira aplikatzen duela soilik, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude