Hala Bedik argitaratu duenez, Espainiako Gobernuak komunikazio ofizial batean adierazi du Xabier González García “drogen” ondorioz hil zela. Familiak jaso zuen informazio bakarra Autopsiaren aurre-txostena da, eta bertan, heriotzaren jatorria “zehaztugabea” dela esaten da.
EH Bilduk Madrilgo Kongresuan eginiko galderari erantzunez Espainiako Gobernuak Zaballan aurten izan diren lau heriotzen inguruko informazioa eman du, Hala Bedik publikatu duenez. Besteak beste, hildako lau presoen adina eta heriotzen zergatia jasotzen ditu erantzunak, oso modu laburrean. Hildakoek 22, 24, 28 eta 30 urte zituzten; lehendabiziko biak “beren buruaz beste” eginik hil ziren eta azken biak “drogen” ondorioz, erantzun horren arabera.
Zaballan hildako azken presoa 28 urteko Xabier González García da. Apirilaren 25ean ziegan hilik aurkitu zuten. Espainiako Gobernuaren erantzunaren arabera, heriotzaren zergatia “drogak” izan ziren. Informazio horri erantzun dio Gonzálezen familiak. Salatu du familiak jasotako informazio bakarra Autopsiaren aurre-txostena dela, orri bakar batekoa. Bertan heriotzaren zergatia “jatorri zehaztugabekoa” dela adierazten da. Baita heriotzaren “kausa fundamentala” ikertzear dagoela ere. Heriotzatik egun gutxira jaso zuen familiak txosten hori, apirilaren 26ko data duena, eta geroztik Gobernuak edo Zaballako espetxeak ez dio beste informaziorik helarazi.
Familiak maiatzean salatu zuen espetxeak Gonzálezen gorpua errausteko agindua eman zuela lehen autopsiaren emaitza guztiak izan aurretik. Salhaketa Arabak hainbat aldiz salatu du espetxeen ohiko prozedura hori, heriotzen zergatiak argitzea zailtzen duena.
Gobernuak orain emandako erantzunaren harira, Salhaketa-Arabak adierazi du “larria” litzatekeela autopsia edo analisi toxikologiko berririk egin gabe Gonzálezen heriotza drogei leporatzea. Eta larritasun bera lukeela informazio berria egotekotan, hori familiari ez jakinarazteak.
Heriotzekin amaitzeko neurriak
2019an Zaballan hilik agertu zen laugarren presoa izan zen García. Maiatzaren 8an prentsaurrekoa eman zuten Salhaketa-Arabak eta familiak elkarrekin. Gonzálezen heriotza salatzeaz gain, hainbat elkartek adostutako dokumentua aurkeztu zuten prentsaurrekoan.
Ordurako 79 ziren Espainiako Estatuan 2019an hildako presoak, heriotza bat bi egunetik behin. “Tragedia saihesgarri eta isildua” ekiditeko helburua duten bederatzi neurri zehatz proposatzen ditu dokumentuak, honakoak besteak beste: fiskaltzak Estatuaren zaintzapeko heriotza guztiak ofizioz iker ditzala; espetxeetako zuzendaritzek informazio inpartziala eman diezaiotela senideei eta ez dezatela gorpuak erraustea lehenetsi autopsia berrien aukera saihesteko; zigorrak betetzeko espetxeaz besteko alternatibak garatu ditzatela; larriki gaixo dauden presoak espetxetik atera ditzatela; preso kopurua gutxitu dezatela eta zigorrak bizitokitik ahalik eta hurbilen betetzea berma dezatela.
Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.
Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.
Nafarroako espetxean dauden pertsonen bizi baldintzak aztertu ditu elkarteak. Ondorioztatu du Nafarroako Gobernua kartzelaren kudeaketaz arduratu beharko litzatekeela.
Nafarroako espetxe egoeraren mapatzea txostena aurkeztu du elkarteak Nafarroako Parlamentuan, 2024. urtean jasotako datuekin eta Iruñeko espetxeko presoen testigantzekin. Presoek salatu dute pilatuta dituztela moduluetan, eta batzuetan jipoiak eman dizkietela espetxeko... [+]
“Saihestu egingo dira giza eskubideen, ordenamendu juridikoaren eta espetxeetako tratamendu psikosozialaren aurkako balioak eta jarrerak babestea, justifikatzea eta goratzea ekar dezaketen adierazpenak”, dio, besteak beste, agiriak. Azaroan Eusko Jaurlaritzako... [+]
34 edo 35 urteko gizonezkoa, gasteiztarra eta alaba baten aita, ostegunetik ostiraleko gauean hil zen, Salhaketak jakinarazi duenez. Elkarteak gogoratu du Jaurlaritzak espetxe eskumena hartu zuenetik hiltzen den bederatzigarren presoa dela, eta egiturazko aldaketak eskatu ditu... [+]
Torturaren kontrako eguna baliatuz, Aske antolakundeak prentsaurrekoa egin du Bilboko Justizia Jauregian. Gaur egun ere tortura gauzatzeko baldintzek bere horretan jarraitzen dutela salatu dute.
Alarma jo du, beste urte batez, OIP Presondegien Nazioarteko Behatokiak. Abenduaren lehenean marka berri bat hautsi zen frantses estatuan, 80.792 pertsona atxiloturekin. Espetxe-administrazioaren aitzinikuspenen arabera, gainera, 86.000 baino gehiago izan litezke 2027an egungo... [+]
Hainbat euskal presok salatu duenez, Zaballako espetxezainek "ezkutuko greba" hasi dute, haien erdiak gaixotasun baja hartuta. "Ezkutuko greba honen bitartez, 'zerbitzuaren gabeziak' salatzea dute helburu, baina benetako greba bati ekin ez, eta preso... [+]
Nafarroako Salhaketak jakinarazi duenez, laguntza hori ezinbestekoa zen preso egondako pertsonek "gutxieneko oinarri ekonomiko bat" eduki zezaten, "askatasunean bizitzen hastera igarotzean". 480 eurokoa baino ez zen subsidioa.
Presoa ziegan aurkitu dute hilik ostegun iluntzean. Eusko Jaurlaritzak esan du suizidio kasu baten aztarnak dituela. Gainera, Jaurlaritzak 2021ean espetxeen eskumena jaso zuenetik hiltzen den zazpigarren presoa da.
Ostiralean aurkitu zuten hilotz, “gaindosi” zantzuekin, Naiz-ek argitaratu duenez. Jaurlaritzak ez du heriotza baieztatu asteartera arte, eta autopsiaren emaitzen zain dagoela adierazi du. EAEko espetxeen eskumena hartu zuenetik espetxean hiltzen den seigarren presoa... [+]
Espetxeetako osasun zerbitzuaren gabeziez mintzatu da Libertad Francés Lecumberri, Salhaketa Nafarroa elkarteko koordinatzailea: “Osasun arloko langileak espetxeko logikekin eta irizpideekin kutsatzen direnean, zenbait eskubideren bermatzaile izan beharrean,... [+]
Kartzeletako funtzionarioen protestak aitzakiatzat hartuta, milaka preso erabat giltzapetuta eduki dituzte Kataluniako sei espetxetan.