Espetxeko heriotzak amaitzeko bederatzi neurri

  • Urtea hasi zenetik Arabako espetxean hilik agertu den laugarren presoa da González García. Hainbat elkartek adostutako dokumentu bat aurkeztu dute, zaintzapeko etengabeko heriotzak amaitzeko neurriak exijituz.


2019ko maiatzaren 08an - 14:31

Hamarnaka pertsona batu dira gaur Gasteizen Salhaketa-Arabaren deialdiari erantzunez, “Inpunitaterik ez. Ez errepikatzeko bermeak” lelopean. Hitza zuzenean hartu ez arren, Gonzálezen familiak presente egon izan nahi du, “Zaballan aurten hildako laugarren gaztea zenbaki izatetik izen izatera pasa dadin; ez dute haiei gertatutakoa inori gertatzerik nahi”, Salhaketako Adrian Donnayk adierazi duenez.

28 urteko gaztea apirilaren 25ean agertu zen hilik Zaballako bere ziegan, oraindik argitu gabeko zergatiengatik. Hiru aste lehenago, 24 urteko Jonathan Costillas Rituerto gasteiztarrak bere burua urkatu zuen espetxe berean.

Bi urte alabak ikusi gabe

Bi urte eta lau hilabete eman ditu Zaballan preso Gonzálezek. Donnayk salatu du denbora horretan guztian ezin izan dituela bere hiru alabak ikusi; “azken hilabeteetan, ezta bere bikotea ere”. Heriotza ostean espetxeak izan duen jarrera gogor kritikatu du Salhaketako ordezkariak. Senideek “ez dute laguntza psikologikorik izan, ez eta erreferentziazko akonpainamendurik prozesuan. Ez dituzte haien eskubideen inguruan behar bezala informatu”. Espetxeak Gonzálezen gorpua errausteko agindua eman zuen autopsiaren emaitzak jaso aurretik, bigarren autopsia baten aukera ezinezko bihurtuz.

Costillasen senideekin gertatu ez bezala, oraingoan Zaballako zuzendaria Gonzálezen senideekin bildu da. Baina zuzendariak senideekin izandako jarrera gaitzetsi dute familiak zein Salhaketak. Haien esanetan, hasiera batean adierazi zien presoaren egoeraren jakitun izanez gero “zer edo zer gehiago” egin izango lukeela, baina familiak eta Salhaketako abokatuak azken lau hilabeteetan izandako lau heriotzak aipatu zizkiotenean, “zuzendariak azalpen eskaera bat bezala ulertu zuen eta bost minututan bilera amaitutzat eman zuen. Arreta honi tamalgarria deritzogu, ez da nahikoa, eta birbiktimizatzailea da senideentzat”.

Heriotzaren zergati zehatzak oraindik ezezagunak badira ere, “ondo dakigu, zaintzapeko heriotza gehienak bezala, hau ere ekidin zitekeela, ez dela naturala”, adierazi du Donnayk. Hori dela eta, familia kausan aurkeztuko da gertatutakoa argitu asmoz.

Bederatzi neurri, heriotzak amaitzeko eta senideei arreta egokia bermatzeko

Kontzentrazioa eta prentsaurrekoa adierazpen bat aurkezteko baliatu du Salhaketa-Araba elkarteak.  Euskal Herriko eta Espainiako Estatuko hamasei elkartek sinatu dute, presoen edota giza eskubideen alde aritzen direnak. Salhaketako César Manzanosek aletu du idatziaren edukia.

Hasteko, sinatzaileek haien kezka adierazten dute Zaballako lau heriotzengatik zein Estatuko espetxeetan aurten hilik agertu diren 79 pertsonengatik: “Bi eguneko hildako bat. Tragedia saihesgarria eta isildua”. Arduradun politiko eta judizialek heriotza horien zergatiak argitzeko erakusten duten jarrera hutsala onartezintzat dute. Neurriak hartzeko eskatzen diete Espetxeen Zuzendaritza Orokorrari, Espainiako Gobernuari eta Barne Ministerioari. Eusko Jaurlaritzari ere zuzentzen zaizkio, besteak beste konpetentziak dituelako espetxeetako osasun arloan.

Elkarte sinatzaileek bederatzi neurri zehatz aplikatzea exijitu dute, hala nola: fiskaltzak Estatuaren zaintzapeko heriotza guztiak ofizioz iker ditzala; espetxeetako zuzendaritzek informazio inpartziala eman diezaiotela senideei eta ez dezatela gorpuak erraustea lehenetsi autopsia berrien aukera saihesteko; zigorrak betetzeko espetxeaz besteko alternatibak garatu ditzatela; larriki gaixo dauden presoak espetxetik atera ditzatela; preso kopurua gutxitu dezatela eta zigorrak bizitokitik ahalik eta hurbilen betetzea berma dezatela.

Honakoak dira elkarte sinatzaileak: Associació Catalana per la Defensa dels Drets Humans, ALAZ, OSPDH, INDEPENDIENTES, ACAT, Comisión Legal Sol, Iridia, Oteando, Jaiki Hadi, Esculca, Susterra, ADAP, Gizabidea, Salhaketa-Nafarroa, Salhaketa-Bizkaia, Salhakta-Araba, Etxerat Araba.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espetxe baldintzak
"Kartzelak gaixotzen du eta kartzelak hiltzen du"

Espetxeetako osasun zerbitzuaren gabeziez mintzatu da Libertad Francés Lecumberri, Salhaketa Nafarroa elkarteko koordinatzailea: “Osasun arloko langileak espetxeko logikekin eta irizpideekin kutsatzen direnean, zenbait eskubideren bermatzaile izan beharrean,... [+]


2024-03-18 | Gedar
Kataluniako 5.000 preso konfinatuta izan ditu Generalitateak

Kartzeletako funtzionarioen protestak aitzakiatzat hartuta, milaka preso erabat giltzapetuta eduki dituzte Kataluniako sei espetxetan.

 


Zaballako espetxean hildako Oroitz Herreroren senideak
"Gu horrela tratatu bagaituzte, zer ez dute egingo espetxe barruan"

Iragan astean Oroitz Herrero 26 urteko irundarra hilik aurkitu zuten Arabako Zaballa espetxeko bere ziegan. Eusko Jaurlaritzaren arabera “heriotza naturala” izan zen. Gaztearen senideek ARGIAri adierazi diote, ordea, Herrerori ez diotela arreta mediku egokirik eman... [+]


2024-02-07 | Hala Bedi
Preso bat hil da Zaballako espetxean, bi urtean hirugarrena

Eusko Jaurlaritzak espetxeen transferentzia bere gain hartu zuenetik, duela bi urte eskas, laugarren heriotza izan da euskal kartzeletan, hirugarrena Zaballako espetxean.


Espetxeko azken heriotza “izebergaren punta” besterik ez dela dio Salhaketak

Salatu du larunbatean bere burua urkatu zuen presoari ez zitzaiola suizidioen aurkako protokoloa ezarri eta ziegan bakarrik zegoela, aurreko egunetan “ondo ez zegoela” adierazi bazuen ere. Azpimarratu du Jaurlaritzak espetxeen eskumena hartu zuenetik bere buruaz... [+]


Eguneraketa berriak daude