Arabako Mendiak Aske elkarteak eskatu du ingurumen politikak babesteko enpresen presioaren aurrean

  • “Mendiak ez daude salgai” lelopean, trantsizio energetikoa eta biodibertsitatearen zaintza uztartu behar direla aldarrikatu dute.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko otsailaren 25an - 09:38

Iturrietako mendietan energia eolikoa sortuko duen planta bat ezartzeko asmoek aurrera jarraitzen dute, eta Arabako Mendiak Aske plataformako kideek agerraldia egin dute gaur Gasteizen, proiektua gelditu dadila eskatzeko. Energia berriztagarrien alde egonda ere, adierazi dute edozein lekutan kokatzeak ez duela balio, eta eremu naturalen babesa ere kontutan izan behar dela halako proiektuak garatzeko orduan.

Arabako Foru Aldundiari eta Ingurumen arloko arduradunei eskatu diete ingurumena babesteko politikak baliatu ditzatela, eta “ez daitezela kikildu” enpresen presioaren ondorioz. Salatu dute enpresa hauek, “Aixeindar” bezalako erakunde publikoek lagunduta ari badira ere, okertu egin dutela energia berriztagarrien aldeko legeen espiritua, eta gizartean trantsizio energetikoaren inguruan dagoen kontsensua baliatzen dutela ingurumenari kalte egingo dioten proiektuak defendatzeko.

Biodibertsitatearen babesa eta trantsizio ekologikoa eskutik joan behar direla aldarrikatu dute, banatu ezin den binomioa direla, eta ez daukala zentzurik baten izenean bestea “sakrifikatzeak”.

Arabako Mendiak Aske plataformak elkarretaratzea eta agerraldia egin ditu Diputazioaren aurrean, barruan proiektua mantendu ala ez eztabaidatzen ari ziren bitartean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mendiak
2024-03-03 | Jon Torner Zabala
Mendi Federazioak 100 urte
Mendiaren kulturari eusteko sokak, tenkaturik

Euskal Mendizale Federazioak 100 urte beteko ditu datorren maiatzaren 18an. 1924an sortua, mendeurrenak bide eman digu mendizaletasunak izan duen eboluzioaz eta aurrera begirako erronkez aritzeko. Sekula baino jende gehiago dabil geurean mendian, eta aldatzen ari da hura... [+]


2024-01-18 | Jon Torner Zabala
'Gailurretan izan gaitun' erakusketa, Mendi Federazioaren mendeurren-ekitaldien abiapuntua

Euskal Herriko Mendi Federazioa sortu zela 100 urte beteko dira maiatzaren 18an, eta urteurrenaren harira hainbat ekimen izango da datozen hilabeteetan. Gailurretan izan gaitun erakusketa ibiltaria da lehenbizikoa, Iruñeko Planetarioan ikusgai dagoena, zeinak biltzen... [+]


Oihana Azkorbebeitia. Arineketan aske
"Mendiari errespetua eduki behar zaio, eta hori galtzen dabil gaur egun"

2006an, mendi-lasterketen mundua artean berri-berria zela, “apur bat kasualitatez” hasi zen kirol horretan Oihana Azkorbebeitia, eta gaur egun ere arineketan segitzen du. Bide horretan, palmares ikusgarria bildu du, baina berak argi dauka zer ematen dion... [+]


Nazioarteko hamazazpi estreinaldi, Mendi Film jaialdian

57 film eskainiko dira, horietako bederatzi EAE mailako estreinaldiak. Edurne Pasaban omenduko dute aurten WOP Fundazioa sariarekin. 24.800 euro banatuko dituzte hamabi saritan, sail ofizialean lehiatuko diren lanen artean.

 


2023-10-31 | Jon Torner Zabala
Sarenneko glaziar "hil berriari" azken agurra eman diote Alpeetan

Duela lau urte Islandiako Okjökull eta Suitzako Pizol glaziarren omenez egindako hiletek bezala, frantziar Alpeetan dagoen Alpe D’Huez estazioak hartzen duen Sarenne-ko glaziarrari emandako agurrak larrialdi klimatikoaz ohartarazi nahi ditu herritarrak.


Eguneraketa berriak daude