Arabako Bertsolari Txapelketa hasiko da astebukaeran

  • Lantenon eta Elosun izango dira Arabako Bertsolari Txapelketako lehen bi saioak. Mahai bueltako saioak izango dira lehen fasean, bertso afari edo bazkariak.


2013ko urtarrilaren 23an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Manex Agirrek irabazi zuen 2011ko edizioa.Manex Agirrek irabazi zuen 2011ko edizioa.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Lantenon jokatuko da lehen kanporaketa ostiral gauean. Asier Otamendi, Xabi Igoa, Unai Mendibil, Irati Anda, Maria Izaga eta Orlando Arreitunandia lehiatuko dira Nieves del Alama gai-jartzaile dutela.

Igandean Elosun egingo da bigarren kanporaketa bazkalostean. Lehiatuko diren bertsolariak Iñaki Viñaspre Alberto Martinez, Rikardo G. de Durana, Paula Amilburu , Maialen Saez de Okariz eta Xabi Lopez de Santiago izango dira eta gai jartzaile Nagore Irazabal izango dute.

Afari edo bazkarietan izena emateko 675707971 telefono zenbakira deitu edo araba.sustapena@bertsozale.com helbidera idatzi.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bertsolaritza
2025eko abenduaren 10
‘Ekaitz in da house’-etik ‘All in da house’-era
10 urte murruen aurka eta euskaratik estilo librean errimatzen

2025eko abenduaren 1
"Ilargia eta Landareak" agendaren aurkezpena Biriatuko Arbolaren Bestan
"Fruta arbolak bermatzen du zer jana izango dugula"

Eguneraketa berriak daude