Arabak du Espainiako Estatuko posta bidezko boto-emaile kopuru handiena

  • Euskal Autonomia Erkidegoan, 101.213 herritarrek eskatu dute posta bidezko botoa (hautesle-erroldaren % 5,6). Horietako 43.739 bizkaitarrak dira (% 4,6), 28.589 gipuzkoarrak (% 4,2) eta 32.885 arabarrak (% 13,7). 

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko apirilaren 24an - 15:17

2016ko Espainiako Hauteskundeetan posta bidezko botoen eskaerak ez ziren 14.000ra iritsi herrialdean.

Apirilaren 18an itxiko zuten posta bidezko botoa eskatzeko epea, eta 24an amaitu behar zen botoa ematekoa; alta, azken orduan, Hauteskunde Batzordeak erabaki du ostegunera arte luzatzea epea. PSOEk egindako eskaera bat aintzat hartu du erakundeak, eta modu horretan Araban dagoen eskaerari erantzuteko egun bat gehiago izango dute Correoseko postetxeetan.

200 mahaikide falta dira

Bestalde, Arabako Hauteskunde Batzordeak adierazi duenez, 200 lagun inguru falta dira oraindik Araban Espainiako hauteskunde-mahaiak osatzeko, askok ziurtagiria aurkeztu baitute mahaikide ez izateko. Horrenbestez, gaur hasiko dira berriz bidaltzen mahaian egoteko deialdiak.

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-By-SA lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako hauteskundeak 2019
Aurreakordioa sinatu dute koalizioan gobernatzeko PSOEk eta Unidas Podemosek

Espainiako Kongresuko eta Senatuko hauteskundeen emaitzak ezagutu ondoren, Pedro Sanchezek aipatutako "gobernu aurrerakoia" aurrera eramateko lehen pausoa sinatu dute alderdi biek asteartean.


2019-11-11 | ARGIA
Bizkaian EAJren nagusitasuna areagotu da

Botoen 100% zenbatuta, aldaketa parea Bizkaian: EAJk bere hegemonia indartu du, eserleku bat gehiago lortuz; eta E. Podemosek diputatu bat galdu du, eserleku bakarrarekin geratuz.


2019-11-11 | Z. Oleaga
Araban diputatu banaketa bera eta PP kanpoan berriz ere

EAJk, PSEk, Elkarrekin Podemosek eta EH Bilduk ordezkari bana lortu dute oraingoan ere Araban. Inkesta gehienek ziotenaren aurka PPk ez du eserlekurik eskuratu eta bera izan da hauteskundeen galtzaile nagusia herrialde honetan.


2019-11-11 | ARGIA
JARRAIPENA | Pedro Sanchezen hauteskunde errepikapenak faxismoari hegoak eman dizkio

Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeotan, Araba, Gipuzkoa, Nafarroa eta Bizkaiko herritarrek 23 ordezkari hautatuko dituzte. 20:00etan itxi dituzte hauteslekuak. Zuzeneko jarraipena egiten ari gara.


2019-11-05 | Hala Bedi
Paratxutistak azaldu dira Trebiñuko faroletan eskegita

Azaroaren 10eko hauteskunde orokorren atarian, Trebiñuko herritar talde batek paratxutistak eskegi ditu herriko faroletan Trebiñu Araba dela aldarrikatzeko.


Eguneraketa berriak daude