Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herritarrek bakoitzak bere herrialdean mugitzeko baimena izango dute

  • Datorren astelehenetik aurrera, arabarrek Araban barrena ibiltzeko eskumena izango dute, bizkaitarrek Bizkaian eta gipuzkoarrek Gipuzkoan; gaur egun nafarrak Nafarroan ibiltzen diren bezala. Eusko Jaurlaritzak dekretua argitaratuko du bihar EAEko Aldizkari Ofizialean.

Ertzaintza kaleak kontrolatzen. Argazkia: Dani Blanco.

2020ko maiatzaren 15ean - 18:24
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

"Epidemiaren bilakaerak erakusten du, irmotasunez, aurreko asteekin alderatuta, kasu positiboen jaitsierak izan duen joera. Horregatik, Eusko Jaurlaritzak uste du garaia iritsi dela bizilekua finkatuta dagoen lurralde historikoaren barruan herritarren mugikortasun arduratsua eta mailakatua berreskuratzeko", adierazi du ohar batean.

Lurralde Historiko desberdinetako udalerri mugakideen kasuan, mugikortasuna baimenduta egongo da, "betiere arrazoi sozioekonomikoak tarteko direla".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 shockean adi
2022ko otsailaren 16
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
"Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko"

Eguneraketa berriak daude