Apirilean %8,3koa izan da inflazioa Espainiako Estatuan

  • Elikagaiak are gehiago ari dira garestitzen, eta zertxobait jaitsi dira argindarraren eta erregaien kostuak. Martxotik apirilera bitartean inflazioaren ehunekoak behera egin badu ere, azken 35 urteetan erregistratu diren daturik altuenak dira azken hilabeteetakoak.

Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2022ko maiatzaren 20an - 12:39

Maximo historikoak ukitzen jarraitzen dute inflazioari buruzko datuek. Apirilean Espainiako Estatuan erregistratutako zenbatekoen berri eman du INEk, eta inflazioa %8,3an kokatu zela jakinarazi du. Martxoan %9,8koa izan zen inflazioa eta, beraz, behera egin du ehunekoak. Hala ere, azken 35 urteetako inflaziorik altuena izaten ari den aldia da bizitzen ari garena.

INEren arabera, garestitzen jarraitzen dute elikagaiek eta alkoholik gabeko edariek. Azpimarra berezia egin dio haragiaren, ogiaren, zerealen, barazkien, lekaleen, esnearen, gaztaren zein arrautzen prezioen gorakadari. Izan ere, hainbat elikagairen prezioen bilakaera aztertzen du INEk, eta guztiek egin dute gora iazko apirileko kostuekin alderatuta; %9,3 garestitu dira. Oliba-olioa %42,5 hazi da, %25 pastarena eta %9,5 frutarena.

Elikagai bankuetan eskaria nabarmen igoko dela aurreikusten dute; aurten igoera hori %20koa izan daitekeela diote.

Gehien hazi diren kostuak

Bestalde, martxoan goia jo zuten argindarraren eta erregaien prezioek, baina zertxobait arindu dira apirilean. Argindarrari dagokionez, orduko megawattaren prezioa 283 eurokoa izan zen martxoan, PVPC tarifa arautua erabiltzen dutenen kasuan, behintzat —merkatu librea ez du kontuan hartzen INEk—. Apirilean, aldiz, 190 euroko prezioa izan zuen batez beste orduko megawattak.

Dirudienez, zenbait faktorek eragin dute kostuen merkatze hori; besteak beste, tenperaturen gorakadaren ondorioz kontsumoan izan den jaitsierak.

Inflazioari lotutako datuetan ikus daiteke zein den gehien garestitu den alorra: argindarra, gasa eta ura. Kostu horiek %36,3 garestitu dira azken urtean.

Deskontua ez da nahikoa

Erregaien kostuek ere behera egin dute apirilean, ziurrenik, Espainiako Gobernuak ezarritako deskontuaren —20 zentimokoa litro bakoitzeko— eraginez; %6 jaitsi dira prezioak. Hala ere, maximo historikoetatik oso hurbil jarraitzen dute erregaien kostuek, %29,1 garestitu baitira urtebetean.

Azpiko inflazioa ere neurtu dute; alegia, zenbatekoa den inflazioa aldakorrak diren hainbat neurgailu —elikagai freskoak eta energia— kontuan hartu gabe. Prezioen epe erdiko joera ikusteko balio du datu horrek, batez ere. Azpiko inflazioak 1995etik izan duen mailarik altuena du Espainiako Estatuan: %4,4ra igo da.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Inflazioa
Analisia
Mikrorik gabeko makro ekonomia

Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) berriro jaitsi da, Espainiako Estatuaren kasuan bere lekura itzuli arte gainera, egungo doktrina ekonomikoak ezartzen duen %2tik behera dagoelako jada. Azpiko inflazioaren bilakaera motelagoa da, baina tira, pozik agertu dira arduradun... [+]


Inflazioa ez da fenomeno meteorologikoa, baina zure soldata urtuko du hipotekatan

Inflazioa %6,1era igo da otsailean Hego Euskal Herrian, eta azpiko inflazioa %7,7. Prezioen gorakada gelditzeko, interes tasak igo eta eskaria apaltzea da ordoliberalismoaren betiko guardasola. Baina inflazioa ari du esatea zein punturaino da zehatza?


Ogia %14, tipulak %258 eta hipotekak 3.600 euro gehiago: prezioen garestitzeak zeini eragingo dio gehien?

Oinarrizko elikagaiak %15,4 garestitu dira urtebetean Espainiako Estatuan eta Kontsumo Prezioen Indizea %5,9ra igo da berriz ere. Prezioen gorakada horrek kezka eragin du eta Espainiako Gobernuak ekoizle eta saltzaile handiekin bilatu nahi ditu irtenbideak. Aitzitik, orain arte... [+]


Inflazioa ez da neutrala

Oraindik Covid-19 erabat gainditu gabe geneukanean ekonomian ezaguna zaigun fenomeno batek eraso gintuen, inflazioak. Hain zuzen, prezio orokorretan egoten den etengabeko igoera azaltzen hasi zitzaigun 2021eko amaiera aldera, Ukrainako gerra hasi aurretik.

Inflazioaren... [+]


2022-12-28 | ARGIA
Oinarrizko elikagaien BEZa kentzea eta alokairuak izoztea onartu du Espainiako Gobernuak

Asteartean onartu du Espainiako Gobernuak 2023ko lehen seihilekoan indarrean egongo den dekretua, inflazioaren ondorioak apaltzea helburu. Aurretiko neurri batzuk mantentzea adostu dute; garraio publikoaren beherapenak, esaterako. Berrikuntzen artean daude oinarrizko... [+]


Eguneraketa berriak daude