Apirilaren 8an ETAren armagabetze zibila iragarri dute

  • ETAren armagabetzea apirilaren 8rako izango dela iragarri du Txetx Etcheverry bakearen artisauak dio Le Monde egunkarian. Frantziako egunkariari adierazi zionez, "ETAk armagabetzearen ardura eman digu, apirilaren 8an, ETA erabat armagabetuta izango da". Arnaldo Otegik sinesgarritasun osoa eman dio albisteari eta datozen orduetan ETAK armagabetzeari buruzko urrats garrantzitsua iragar lezake.

ARGIA @argia
2017ko martxoaren 17a
Pablo Iglesias: "Berri ona da. Biktima guztiekin gaude eta salbuespen neurrien amaieraren alde"

Twitterren ondorengo mezua idatzi du: "ETA desarmatzea albiste ona da bakearentzat eta elkarbizitzarentzat. Biktima guztiekin gaude, eta salbuespen neurrien amaieraren alde".

Iñigo Urkullu: "Baldintzak daude ETAren erabateko armagabetzea lortzeko"

Le Mondek aurreratu duen albisteari "Eusko Jaurlaritzak sinesgarritasuna ematen diola" adierazi du Iñigo Urkullu lehendakariak. Prentsaurrekoan azpimarratu dituen beste hainbat ideia:

- Eusko Jaurlaritzak honen inguruko informazioa izan du.

- Seriotasun bermerik onena diskrezioa babestea da.

- Baldintzak daude ETAren erabateko armagabetzea lortzeko. Eusko Jaurlaritzak bere esku dagoen guztia egingo du, dena bere esku ez badago ere.

 - Dagokien instituzioei, bereziki Espainiako eta Frantziako gobernuei, eskatzen dizkiegu heldutasuna eta komunikaziorako bide zuzenak, komunikabideetatik aldenduta, gizartearentzat helburu historikoa izango dena lortzeko.

Espainiako Gobernua: "ETAk bi gauza egin behar ditu: desarmatu eta disolbatu"

Espainiako gobernuko eledun Iñigo Mendez de Vigok, ETAren behin betiko desarme plana aurkezteko asmoaren aurrean, adierazi du ez dutela posizio politikoa mugitu "milimetro bakar bat ere". Bere hitzetan, ETAk egin behar duena desarmatzea eta disolbatzea da.

PP: "Disoluzioa iragartzea eta damutzea falta da orain"

PPko buru Alfonso Alonsok prentsaurrekoa eman du. "ETAren amaierako kapitulu bat gehiago da hau. Disoluzioa iragartzea eta damutzea falta da orain".

Arnaldo Otegi: "Berri oso ona da, gizarte zibilaren eta Euskal Herriko hiru instituzioen inplikazioa espero dugu"

Urgentzizko balorazioa egin du Arnaldo Otegik. Le Mondek aurreratu duen albisteaz hitz egin du, "sinesgarritasun osoa"emanez honi.

"ETAren armagabetze prozesuan lanean ibili diren taldeko kide, Txetx Etxeberriren ahotik datorrenez, sinesgarritasun osoa. Jakina da ETA eta artisauen arteko harremana publiko egin da eta hauek zutela ardura armagabetze honetan."

"Berri oso ona da eta horrek frogatzen du ezker independentista lanean ari dela. Badu asmoe ta bokazioa lan hori egiteko. Askotan isila da eta batzuetan babesa ematea da. Atal operatibo bat dago, baina baita atal politiko bat ere. Eta gaur pozik diogu gu lanean ari garela, eta lanak fruituak emango dituela".

"Hirugarrenik, espero dugu prozesu hau bururaino eramatea. Gizarte zibilarekin eta EH osoko hiru instituzioen laguntzarekin. Ardura eskatzen dugu. Mundu guztia alturara egongo dela eskatzen dugu. Herrihonek hori nahi du. Herri honen nahia bete eign behar da".

"Lau: askoz lehenago egin zitekeen. Ez da lehen ezin zelako egin, baizik eta bi estatu daudelako hau gerta ez dadin. Zentzu horretan, momentu honetan, asko eskatzea bada ere, bi gobernuei eskatzen diegu, laguntzeko ez badadude ere, oztoporik ez dezatela jarri".

"Ehunka arma eta lehergailu naturaren erdian"

Le Mondek 12:57an publikatu duen albistean dio ETAk dituen armen gehiengoa Ipar Euskal Herrian daudela.

Iñigo Urkulluren prentsaurrekoa 14:00etarako

Eusko Jaurlaritzak Iñigo Urkulluren prentsaurrekoa iragarri du ETAren armagabetzeari buruzko albistea baloratzeko.

Arnaldo Otegiren prentsaurrekoa 13:30ean

EH Bilduk Arnaldo Otegiren prentsaurrekoa iragarri du 13:30erako, ETAren armagabetzearen albistea baloratzeko.

Miarritzen Foro Soziala

ETAk gaur armagabetzeari buruzko urrats garrantzitsua iragarriko duela hedatu da hedabide guztietan. Bake Bidea mugimendua bake prozesuaren ildoan Miarritzen egiten ari den bi egunetako foroarekin batera zabaldu da albistea.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: ETAren desarmatzea

ETAren desarmatzea kanaletik interesatuko zaizu...
2018-04-29 | Adur Larrea
Ez hanka ez buru
Bakearen arbola

Fauna publikoa
Ze pereza

Estatu-arrazoia bezain iluna da Rubalcaba, estoldetako politikari bat, institutuko irakasle baten itxura kaltegabe hori eduki arren. Itzalpean mugitu zalea, botere faktikoekin aireztatu gabeko sotoetan edukitzen diren elkarrizketetan; zeren hortik at, animalia izu eta itsusia da.


Fauna publikoa
Titular triste bat lortzeko

Garai aldakorrak bizi ditugu, garai likidoak, garai postmodernoak, Don Inorrezek argitaratu berri duen diskoan kantatzen duen moduan. Egun, inork ez dizu kargu hartzen gaur A esaten baduzu, bihar K eta etzi Z.


2018-03-07 | ARGIA
Nazioarteko argitaletxeek EITB kritikatu dute, Iñaki Egañaren liburuaren iragarkia zentsuratu izanagatik

Editore Independenteen Nazioarteko Aliantzak “kezka handiz” hartu du EITBk Iñaki Egañaren El desarme, la via vasca liburuaren iragarkia zentsuratu izana. Ohar baten bidez nabarmendu dute zentsura medio publiko batean egin izanak areagotu egiten duela larritasuna.


2017-06-22 | ARGIA
Parisko mobilizazioa abenduaren 9ra atzeratu dute Bakearen Artisauek

Ohar bidez jakinarazi dute azaroaren 25ean egitekoa zen martxa handiaren data aldatu dutela. Frantziako Gobernua bake prozesuan "engaiatzeko" eskaera egingo dute.


2017-05-25 | ARGIA
Guardia Zibilaren armagabetzea irudikatuko dute Oñatin ekainaren 17ko Fan Hemendik egunean

Ekainaren 17an, Fan Hemendik egunaren baitan, Guardia Zibilaren armagabetzea irudikatuko dute Oñatin. Antolatzaileen esanetan "indar okupatzaileek euskal herritarrak torturatzeko eta erahiltzeko erabili dituzten fusilak, bainerak, elektrodoak, poltsak edota kare bizia entregatuko dituzte".


2017-05-14 | Mikel Basabe
Gorpu bizi

Duela ia sei urte, gehiengoaren nahia behingoz betez, ETAk iragarri zigun “bere jarduera armatua behin betiko amaitzea erabaki” zuela. Alegia, armak ez zituela berriro erabiliko. Aukera paregabea, aldebakartasunetik armok non zeuden esan eta erakundea desegiteko. Baina “irabazlerik eta galtzailerik gabeko eskeman” tematurik, errealitateari bizkar eman eta gurago izan zuen “Espainiako eta Frantziako gobernuei dei” egitea, “gatazkaren ondorioei konponbide... [+]


2017ko apirilaren 8a
Herritarrek, herritik, herritarrentzat eta herriarentzat

Iragan da apirilaren 8a eta ETA armagabeturik da dagoeneko. Luhusoko ekimena eta gero bake artisauek marrazturikoa gauzatu dute. Geroari so, egunaren bukaeran irakurritako manifestuak finkatzen ditu bake iraunkor eta justu bat lortzeko nondik-norakoak. Izenpetzaileek islatu aniztasuna izanen dute aitzina egiteko indarra. Frantziako eta Espainiako gobernuen inplikazioa ezinbestekotzat joz, elkarrizketari lotzeko deia berresten du manifestuak.


2017-04-16 | Xabier Letona
Zortzi berba zahar etorkizunari begira

Historikoa. Apirilaren 7koa oso egun handia izan zen euskal gatazka modernoaren historian, ETAk iragarri zuen bere armak gizarte zibilaren esku utzi zituela. Kosta egiten da hau idaztea, baina hala da: ETA armarik gabeko erakundea da. 8an sostengua eman zitzaion armagabetze moldeari Baionan.


2017-04-16 | Mikel Aramendi
Enbarazutik kendu

Betetzear izango dira hogei urte, beteta ez badaude, norbaitek esan zuela “ETA soberan dago eta enbarazu egiten du”. Ez zen norbanako haren bat-bateko ateraldia, euskal erakunde ahaltsuenetako baten hausnarketaren sintesia baino.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude