Apirilaren 6rako balkoietako burrunba deitu du Zaldibar Argituk

  • Egun horretan beteko dira bi hilabete Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran Eizagako zabortegiko langileak desagertu zirenetik. Bilaketa lanek aurrera jarraitzen dute gaur egun ere, baina ez da oraindik emaitzik egon.


2020ko apirilaren 2an - 18:39
Argazkia: Luis Jauregialtzo / Foku Argazkia: Luis Jauregialtzo / Foku
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

“Bi hilabete Joaquin eta Albertoren berri izan gabe. Bi hilabete gure osasuna arriskuan. Bi hilabete inork erantzukizunik hartu gabe”, dio Zaldibar Argitu plataformak bere Twitter kontuan. Data baliatuz, taldeak zaldibartarren ezinegona azalerazi nahi du eta eskatu die herritarrei etxeetan egon arren, datorren astelehenean 20:30ean balkoietara ateratzeko bost minutuz burrunba egitera. Ondoren bi kandela pizteko deia egin dute.

Plataformaren esanetan “nahikoa da, langileak aurkitu behar dira eta horretarako beharrezkoak diren baliabideak jarri”. Azpimarratzen du, halaber, ez direla geldituko, “Joaquin eta Alberto aurkitu arte, osasuna eta ingurugiroa salbu izan arte eta erantzukizun guztiak argitu arte”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zaldibarko zabortegiaren krisia
2023ko otsailaren 14
Estoldak

Eguneraketa berriak daude