Apez belarra eta apez jendea

  • Agustin Kardaberaz Elgorriaga (Hernani 1703-Castel San Giovanni 1770) teologo jesuita bere lagundiko gramatika irakasle izan zen. Idazle joria izan zen eta intsentsu usain artean ibilitakoen artean sona handia izan zuen. 1924an Gasteizko apaizgaitegian, bertako zenbait apaiz eta apaizgaik berari eskainita sortu zuten Kardaberaz Bazkuna. Armiarma.eus guneko literatura zubitegiak dioenez, “Kardaberaz Bazkuna elkarteak Euskal Herriko arte eta historiari buruzko lan garrantzitsuak eman zituen argitara”. Muturraren aurrean dut beraiek argitaratutako liburu eder bat eta atzeko azal hegalean honela dio: “1924’an sortua, Gasteizko Seminarioan, Euskeraren alde. 1936’an galdua. 1970’an berritua. Zertarako? a) Euskera jator batean b) Kristau-pentsakera barruan (ezi zabala) lan egiteko”.


2023ko martxoaren 31n - 06:00
Azken eguneraketa: 07:23
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ederra da egiatan liburu hori, 1975ean aipatutako apaizgaitegian inprimatua, Juan Jose Garmendiaren eskutik: Landare jakintza. Botanika du izena eta Guillermo Larrañaga Azpiazu (1905-1978) apaiz azkoitiarrak idatzia da. Edertasuna, tarteka behinik, usaindu nahi eta, besteak beste, liburu honi ere heltzen diot.

Heltzen diodanero 69. orrialdera jotzen dut. Han dago kotiledon bakarreko landareen artean suge-gerezien familia, guk Araceae esaten dioguna, eta, tartean, berak sugegerezi edo apez-belar izandatzen duen landarea, Arum maculatum. Guk suge-jana edo suge-belarra esaten diogu; ez gabiltza urruti, zenbaitentzat sugeak eta apaizak gauza bertsua irudikatzen dute, neronentzat adibidez. Bi apez-belar ditugu: apez-belar nerbiozuria (Arum italicum) eta apez-belar pikarta (Arum maculatum) eta euskaraz izen ugari dute: suge-jana, suge-arto, suge-artaburu, apez-belar, txorrokai, sugegerezi, suge-mahats, errebelar, sugerrama, sugrama, zingiri, suge-belar pikarta, suge-belar nerbiozuri, ilarrondoko, inarrondoko, ilarrondo-belar eta iaro; horiek behintzat bai. Honela azaltzen du apezak apez-belarra liburuan: “Toki busti ta illunzale da. Basoetako orbel artean ageri zaizu udaberrian. Lur janaria erro lodi baten bidez artzen du. Ostoak dardai antzeko, aundi ta eze illun-unez noiz beinka zipriztindurik. Agoratu ta ortzakatzen baduzu orria... lenengoz gozo etsiko, gero, azgura aundia... Zergatik! Osto barruan, karedun oxalatoa, orratzak lez, ugari daro ta mingaina zulatzen dute. Haugatik abere belarjaleak ez dute ez, agoratuko orri gozo hori”. Lore bitxia du apez-belarrak, eta sexu eman-hartua, polinizazioa euliek egiten dute; honelaxe deskribatzen du: “Polen-ikutua eulien bidez egiten da. Maluta edo ezpataz behera jetxi ta beheko utzunera sartzen gera. Guretzat nazkagarria den usaiak euliak erakartzen ditu haraino. Termometroa han sartuko bagenu, konturatuko ginake, kanpuan baino giro obeagoa egiten dula zoko hartan. Barruratutako zomorroak beraz, pozean igerika daudeke bertan. Ala da; gela sarreran dauden ille gogorrak zomorroei atea itxi diete. Egun batzu han egon beharko; ostatu ona dute”.

 

 

 

1975ean Gillermo Larrañaga apaiz azkoitiarrak egindako liburua.

 

 

 

Lehen ere idatzi nuen, sotanako urdinduen papor-usain lizun artean ibili izan da euskaldunon botanika asuntoa: Jose Maria Lakoizketa (1831-1889) narbartearra eta Gillermo Larrañaga Azpiazu bera dira begi-bistako adibideak. Lardizabalaceae landare familia osoari izena emateko ohorea izan zuena, Migel Lardizabal Uribe (Tlaxcala 1744-Bergara 1824), teologia ikasketak egina zen, eta, harrapazank, ogibidez politikaria.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Landareak
2025-09-15 | Iñaki Sanz-Azkue
Aspis sugegorria
Gorrian zuri

Sugea ikusi orduko: “Sugegorria!”. Telesforo Aranzadi zenak esaten baitzuen, begiek ez dutela ezagutzen dutena baino ikusten. Eta sugegorria ezagutu, ezagutzen dugunez (entzunaz, sikiera), hori bera izaten da joera: ikusten dugun suge oro sugegorria dela iruditzen... [+]


Suteak

Dei batek dena alda dezake. Eguna bai, bederen. Hurrengo orduetako martxa, sikiera. Ourensen dagoen lagunak jasotzen du Noainen dagoen Lugoko lagunaren deia. Dei bakar batek ekarri zituen Galizako elkarte bateko zortzi artzain eta ahuntzain bat etxera. Zoragarria izan zen... [+]


2025-09-15 | Garazi Zabaleta
Aztal
Iruñetik artzain eskolara, eta handik Otsagabira artaldea osatzera

Artzain gisa hirugarren kanpaina du aurtengoa Koldo Vicente Eseberrik. Familia Otsagabikoa izan arren, Iruñean bizi izan zen txikitatik, baina abeltzaintzaren munduarekin harreman estua izan du beti. “Osaba artzaina zen, haragitarako ardiak zituen hemen, eta txikitan... [+]


2025-09-15 | Jakoba Errekondo
Arboletarako eroa daukat

Bada Garde. Urrutira gabe hor dago, urrutieneko mugaren guardan. Umetan ezagutu nuen Garde, ez dut gogoan zenbat urte nituen, baina landatuta geratu zitzaidan han ikusi nuena.-


2025-09-10 | Estitxu Eizagirre
Onintza Enbeita eta Feli Madariaga
"Azokako mahaiaren bestaldetik desprezioa ikusten da, asko"

Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]


2025-09-08 | Nagore Zaldua
Itsas izar arantzaduna
Izarren hautsa

Izarrak, ortzi mugagabean, keinu egiten diguten argi izpi dardarti liluragarriak dira, osotasuna eta ezereza bateratuta, zer garen ulerrarazteko oroitarri zaizkigunak: izan sua, izan ondotik joan zaizkigun kuttunak, gizakiaren txikitasuna edo Anbotoko Mariren edertasuna;... [+]


2025-09-08 | Garazi Zabaleta
Amama
Lursail bakoitzak bere arnoa

Irulegi eta Anhauze artean ditu mahastiak Joanes Haritschelharrek, Amama proiektuaren bultzatzaileak. “Mahastiak ene amarenak ziren, eta bera jubilatu zenean hartu nuen nik etxaldea, 2022an”, azaldu du. Ama mahastizaina eta aita ardi gasnagilea ditu, eta beraz, beti... [+]


2025-09-08 | Jakoba Errekondo
Orria egitera

Orriuldu gabe daude oraindik zuhaitzak eta arbolak. Hostoak ihartu gabe daude, bai. Eta hostoa jasotzeko sasoi aproposa da. Hostoa, batez ere geroago jasotzen da; zuhaitzaren adaburua janzten duen orritza edo hostotza erortzen denean edo orriultzen denean, lurraren instantziako... [+]


Mendiko suteak eta basozaintza

Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]


2025-09-01 | Irati Diez Virto
Satitsua
Burmuina txikituta bizirauten duen ñimiñoa

Bizitza azkar pasatzen dela entzun eta esaten dugu maiz. Hala ere, gizakiok urte dezenteko bizi-itxaropena daukagu. Hainbat urte izan ohi ditugu ongi garatu, bizi eta ugaltzeko. Badira, ordea, hori guztia denbora askoz ere laburragoan egin behar duten gu bezalako ugaztunak:... [+]


2025-09-01 | Garazi Zabaleta
Gidari artzain eskola
Artzainen hurrengo belaunaldiaren bila

Historikoki, artzaintzari eta abeltzaintzari guztiz lotuta egon den bailara da Erronkaribarrekoa, baina azken hamarkadetan nabarmen eraldatu da eta turismoa bihurtu da jarduera nagusia. “Ekonomia horrela aldatu da, eta hamarkadaz hamarkada ardi, behi eta behor kopurua... [+]


2025-09-01 | Jakoba Errekondo
Pagatza, bizitza, sutza

Ez naiz aparretsia, orraztearen aparretsia, ezta gutxiagorik ere. Baina ikasturte berriari ekiteko, zer den ez den, lakarra zuzen-zuzen ederki asko eginda nator zuregana.


Sendabelarrak oliotan

Sendabelarra oliotan beratzeaz ariko gara baina ukendurik egin gabe. Bai, arraroa dirudi baina sendabelar freskoak oliotan beratu, iragazi eta erle argizaria ipinita ukendua egiten ikasi duenari olioarekin beste era batera lan egitea badagoela esan nahi nioke. Oleato edo olio... [+]


2025-07-28 | Jakoba Errekondo
Harroputzetik artaputzera

Gabezia, pobrezia eta erromestasuna orokortu ziren. Euskal Herri atlantikoa harropuzkeriaren ur gaineko bitsetan bizi zen. Itsasoz haraindiko merkataritzak, arrantzak eta estraperloak gure iparralde osoko jendartea aberasten zuten. XVI-XVIII mendeak ziren. Meatzariak,... [+]


Eguneraketa berriak daude