Apaingarririk gabeko hardcore zuzena

  • BrahBrah elkartea beti ari da kontzertuen antolatzen, gelditu gabe. Iparraldeko hardcore eszenako hainbat taldek osatzen duten kolektiboak sorpresa politak deskubriarazi dizkit azken urte hauetan, eta gaur begiak hetsirik noa antolatzen dituzten BrahBrah gauetara, zaflako batzuk biltzeko xedez. Eta hola izan nintzen maiatzaren 10ean Donibane Ziburuko Gaztetxera, lau talde guztiz desberdinen ikustera.


2019ko ekainaren 04an - 16:29
The Third Eye
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Gaualdia ALBA talde gazteak ireki du. Boskote hazpandarrak bere lehen diskoa egunean bertan plazaraturik, publikoak belarri finez egin dio harrera, eta harridura ere sortu dute oholtzara tronpeta jotzailea ekarriz. Doinu progresibo arinak eta riff astunak uztartuz, bi bateria jotzaileen jokoak espazioa utzi die gitarren testurei. Moog teklatuak kantariaren papera hartu du, melodia erakargarriak eskainiz. Tentsiotik etsipenera, kaosetik zorion idilikora, ALBAren bidaia iniziatikoak eraman nau.

Baina ez da gaualdiko sorpresa bakarra izan. Hondarribiko Horzdun taldearen doom bortitzaz gozatu ondotik, airea hartzera joan naiz, freskagarria eskutan. Bat-batean gaztetxetik gizon bat atera da, gitarra elektrikoa eskutan: “The Third Eye gara, orain hasiko gara, eta ez dugu inoren aitzinean jo nahi, beraz sartu otoi!”. Lagunok elkarri irriz begiratu diogu eta desmartxa polit honen parean erantzunik onena eman diegu: lehen lerrora joan gara.

 

 

 

The Third Eye

 

 

 

Capbretongo taldeak post-hardcore erasokor eta gordina egiten du, bateria-jotzaileak, gitarra-jotzaile/kantariak eta baxu-jotzaileak osaturik. Betidanik power-trio taldeen zale handia izan naiz (Berri Txarrak, Muse, Nirvana…) eta aitortu behar dut aspaldi ez nuela hirukote hain indartsurik ikusteko paradarik ukan. Hiru izanki, instrumentu bakoitzak bere lekua atzeman du errazki. Baxuak gitarra-jotzaileari nota gorenetaraino igotzea ahalbidetu dio, soinu orokorrak indar izpirik galdu gabe. Reverbak lagundurik, giro aireztatuek ere beren lekua dute, batzuetan Gojira oroitarazi didate.

Ikusten da taldearen lehentasuna ahal bezain energia gehien eszenatokian erakustea dela. Gitarra-jotzailea, kantatzen ez duenean, ezin da geldirik egon. Kantatzera itzultzen denean, normalean musika tresnentzat erabiltzen den Shure 57 mikroa bizpahiru aldiz zangotik erorarazi du. Kantariaren goiko boz bezain agresiboak taldearen riffei dimentsio handiagoa ematen die.

Taldea gazte-gaztea bada ere, pariatuko nuke The Third Eye-ko kideek oholtza gaineko esperientzia luzea dakartela, hain menperatua izan da eskaini diguten kontzertua. Taldeak kontzertu bat emanen du Biarritzeko Atabal aretoan uztailaren 4an, Birds In Row eta Decibelles taldeekin batera, berriz ere BrahBrah kolektiboak antolaturik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontzertuak
Ea zer gertatzen den, edo zer gertatu da hemen?

Lohi Ensemble

Non: Montehermoso Kulturunean

Noiz: Irailaren 28an

-------------------------------

Igande arrats goibel eta hotz batez izan nuen, lehen aldiz, Lohi Ensembleren berri. Arabako musika eszena autogestionatuaz hitz egiteko Larraitzek jende jator pila bat... [+]


Hiri bat eta estimuluen karrusela

Rodeo eta Dena

Non: Bilboko Kafe Antzokian

Noiz: irailaren 18an

--------------------------------------------

Bilbo, sargoria, udako azken ostegunez. Bihotz Sakratuaren plaza bete dute Palestinaren aldeko oihuek, enegarrenez. Kilometro pare bat harago, Mariaren... [+]


2025-09-27 | Leire Ikaran
Makineria pisutsu baten oihartzunak

EMPTY FILES + MOXAL & MIREN NARBAIZA

Non: Bilboko Kafe Antzokian
Noiz: irailaren 12an.

-------------------------------------------------------

Aitortu behar dut nahi baino gutxiagotan joaten naizela Bilbora. Beti sortzen dit horrelako tristura moduko bat, orduko... [+]


Zergatik?

'GUREA KULTURA' JAIALDIA 
Taldea: Sal del Coche
Non: Zestoan
Noiz: Irailaren 7an

--------------------------------------------------------

Kronika hau egitera Donostiara joan behar nuen, baina sarrerak garestiegiak iruditu zitzaizkidan behinola zezenketak... [+]


Itsaso zakar bat eta bi ahots poetiko

Xak eta Ekiza

Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.

-------------------------------------------------------

Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]


2025-08-29 | Eider Iturriaga
Musika zuzenean Eider Iturriagaren begietan

Zuzeneko musika gustatuz gero, ziur azken hamarkadan Eider Iturriagak egindako argazkiren bat ikusi duzula. Bere bi grinak uztartu ditu bermeotarrak: musika eta argazkilaritza. Eszenatoki batean hain azkar pasatzen den une hori harrapatzeko abilezia du, ikuslearen begietan... [+]


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


Agur esan du Hatortxu Rockek, baina segida izango du abenduan: Aske jaialdia

Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.


Handinahikeria vs txikitasuna

Iritsi da uda. Egunak argi, bero eta luze dira orain, eta kostaldea jendez, sonbrilaz, krema usainez eta doi-doi ulertzen ditugun hizkuntzez bete da. Zuzeneko musikan ere gauzak asko aldatzen dira: mailarik gorenean daudenek makrojaialdietako birari ekiten diote, poltsikoak... [+]


"Herriak erabaki du Hatortxu Rock 30 aldiz egitea"

26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]


Kneecap, Last Tour eta protestaren merkatua

Kneecap taldea BBK Liven egoteak eztabaida piztu du makrofestibalek protesta politikoaz egiten duten instrumentalizazioaz eta kultura-eredu nagusiaren kontraesanei buruz.


2025-07-01 | Uriola.eus
BBK Live jaialdiak langileak esplotatzen dituela salatu du LASek

Bilboko Bilboko Kontseilu Sozialistaren Laneko Autodefentsa Sareak BBK Live jaialdiko lan-baldintza prekarioak argitara atera nahi ditu, baira horien erantzuleak seinalatu. Horretarako, solasaldia antolatu du uztailaren 2an.


Eguneraketa berriak daude