Antxeta Irratiari diru-laguntza ukatu dio Frantziako Gazte Sailak

  • “Emakumeen Ahotsa” proiektua abian jartzeko Europako diru-laguntzak eskatu dizkio Antxeta Irratiak Frantziako Gazte Sailari. Laguntzak kudeatzen dituen agentziak erantzun dio egitasmoak ez duela Europako dimentsiorik, euskara hutsean ari dela.


2014ko otsailaren 7an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Antxeta Irratiaren diru-laguntza eskaera ez du onartu Frantziako Gazte Sailak. Argazkia: argia.eus.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Berria egunkariak jaso duenez, agentziak irratiari adierazi dio “euskararen erabilera esklusiboak eta kide gehiagoren faltak Europako dimentsioa hutsean uzten duela”.

Europako Batasunak Jeunesse en Action (Gazteak martxan) egitasmoa dauka eta Frantziako Gazte Sailaren esanetara dagoen agentzia batek kudeatzen ditu horretarako diru-laguntzak. Antxetak emakume gazteak bildu nahi zituen, formazio ikastaroak eskaini, eta ondoren irratsaioa abian jarri.

Irratiak helegitea aurkeztuko du Frantziako agentzian eta Europan parlamentari diren Alain Lamasoure (UMP), Izaskun Bilbao (EAJ) eta Inaki Irazabalbeitiari (Aralar) babesa eskatu diete.

Irazabalbeitiak eta Bilbaok galdera erregistratu dute Europako Legebiltzarrean. Jakin nahi dute ea arrazoizkoa den hizkuntza gutxituan eta mugaz gaindiko irratia izaki (Hendaia, Irun, Biriatu, Pausu eta Hondarribian entzuten da) Antxetak laguntzarik ez jasotzea. Galdetu dute halako irrati batek Europako dimentsiorik ez al duen.

UMPko ordezkariaren erantzunaren zain daude.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antxeta irratia
2023ko martxoaren 20
Indarkeria matxista eta hedabideak

2015eko irailaren 23
Musika irizpideak EITBtik kanpoko irratietan
Gaztearen faltan, librea

2010ko azaroaren 3
Antxeta Irratia
Akuilu soziala Bidasoan

2006ko apirilaren 27
Antxeta Irratiari maitasunez

Eguneraketa berriak daude